Euskal Hiria
Euskadin bizi bazara zure mugikorrean falta ezin diren aplikazioak
3 minAplikazio hauei esker, hondartzen egoeraren, zure inguruko kultur ekitaldien eta garraio publikoaren ordutegien berri izango duzu.
Gastronomia da Euskadiren alderdi xarmangarrienetakoa (ez da bakarra, noski, eta hori badakigu guztiok). Eta gastronomiari buruz ari gara, bere osotasunean; ez pintxoei buruz soilik, horiek guztientzat ezagunak dira eta. Tolosako babarrunak dira, esaterako, horren erakusgarri. Zapore paregabea dute, eta guk esango dizugu zer pausori jarraitu, zer osagai erabili, zer errezeta prestatu, zer sakramentu gehitu...
Ez dago gure amamarena bezalako platerik, hori argi dago. Baina nola prestatzen diren ikas dezakegu; denborarekin, gero eta hobeto egingo ditugu, eta lortuko dugu gure lurraldeko plater eder hau behar bezala prestatzea, gonbidatu guztien gozagarri.
Lapikoko plater hau Euskadiko maitatuenetakoa da, mimoz prestatu eta gure etxe, txoko edo jatetxe gogokoenetan gehien gozatzen dugun horietakoa.
Ez du parekorik Tolosako babarrunak; babarrun pikarta da, eta Tolosaldea eskualdean hazten da. Kolore ilunagatik, duen distira bereziagatik eta azal finagatik bereizten da; baina, zapore paregabeak egiten du, egiaz, berezi.
Orain, post honetan, kontatuko dizut Tolosako babarrunen plater eder bat, hatzak miazkatzeko moduko bat, prestatzeko jakin beharreko guztia.
Hitz egin dezagun orain apur bat Tolosako babarrunen ezaugarriei buruz. Kolore more ilun distiratsua -ia beltza- eta azal fina dira ezaugarri bereizgarrienak. Udaberrian ereiten dira eta udazkenean bildu, neguko hotza iritsi baino lehen.
Tolosako babarruna landare igokaria da, eta arretaz zaintzen da: fuitua eskuz biltzen da, prozesu artisau bati jarraikiz. Horrek bermatzen du kalitatea, ereiten den unetik mahairatzen den arte.
Dendetan gordinik zein prestatuta saltzen dira, kilo erdi eta hiru kilo arteko ontzietan; hori bai, betiere Kalitatea Fundazioak emandako Eusko Label kalitatearen zigiluarekin. Jatorria eta kalitatea bermatuta daude, beraz.
Ezer baino lehen, bil ditzagun osagai guztiak. Gogoan hartu errezeta, eta presta zaitez benetako bankete honetaz gozatzeko!
Sinpleak eta oinarrizkoak dira Tolosako babarrunen errezeta prestatzeko beharko dituzun osagaiak. Zerrenda honetan ez ditugu osagarriak sartuko, aukerakoak baitira eta aldatu egin baitaitezke. Dena den, geroago hitz egingo dugu haiei buruz ere.
Bi lagunentzako errezeta zoragarri hau prestatzeko honako hauek beharko dituzu:
Aintzat hartu mahaikidekopuruaren arabera moldatu beharko dituzula kantitate horiek.
Hemen duzu Tolosako babarrunen errezeta tradizionala, dastatu beharreko plater gozagarria.
Hasteko, lapiko eder bat beharko duzu. Ziurta ezazu, beraz, prest daukazula ezertan hasi baino lehen! Lapiko horretara bota ur hotza, oliba-olioa eta tipula, fin-fin txikituta; jar ezazu sutan eta itxaron irakin arte.
Behin ura irakiten hasten denean, jaitsi sua eta gehitu babarrunak. Gogoratu adituek babarrunak hasieran jartzen den urarekin bakarrik egostea gomendatzen dutela; horretarako, ur-azaletik babarrunetara lau atzapar inguruko tartea behar da. Egosten ari diren artean, ez dago urik gehitu beharrik.
Gutxi gorabehera, hiru orduz egon behar dute sutan; dena den, babarrunen freskotasunaren araberakoa da hori. Zenbat eta freskoagoak izan, denbora gutxiago beharko dute behar bezala egiteko.
Babarrunak itsats ez daitezen, ez nahastu koilaraz, apurtu egin daitezke-eta. Horren ordez, lapikoa zirkulutan mugitu, eztiki, babarrun guztiak berdin egosten direla ziurtatzeko. Babarrunak sutatik kendu baino minutu batzuk lehenago, bota gatza zure gustura, zaporea indartzeko.
Platerera atera baino lehen, utzi pausatzen tarte batez, su motelean. Salda loditu egingo da, eta zapore gehiago hartuko du horrela.
Denbora aurrezteko presio-eltzean egin nahi badituzu, ordu erdiz egosi. Gainontzekoan, pauso guztiak berdin-berdinak dira.
Tolosako babarrunen platera klasikoa eta bizigarria da, eta prestatu diren lapikoan bertan mahairatzen dira sarri. Dena den, oso gutxitan mahairatzen dira bakarrik... Plater gozagarri horrentzako osagarri batzuk ezagutu nahi dituzu?
Tolosako babarrunei lagun egiteko aukera asko daude: izan litezke txerrikia, saiheskia, barazki-odolkia edo Ibarrako piperrak. Baina aukera horien guztien artetik «sakramentuak» dira nagusi gaur egun.
Azpimarratu beharra dago, tradizioz, sakramentuak eta babarrunak bereizita kozinatzen eta zerbitzatzen direla, nahasi gabe, bakoitzak bere zaporea gorde dezan.
Tolosako babarrunaren ekoizleak beren produktua merkaturatu ez ezik, sustatu ere egiten dute.
Horregatik Tolosan astebeteko jai handia antolatzen dute urtero, babarruna erdigune. Besteak beste, urteko babarrunik onena aukeratzen da, eta babarrun-lehiaketa herrikoi bat egiten da Euskadi osoko lehiakide ugari elkartzen dituena.
Tolosako babarrunak, sukaldaritzaren altxor handia! Orain, haiei buruz gehixeago dakizunez, prestatu ezazu errezeta eder hau eta gonbidatu zure kuadrilla gozatzera! Zuk babarrunak jarri, bazkariko argazkia partekatu eta erakutsi txef bikaina zarela, eta gure kontu Interneten jartzeaGuuken.