Teknologia eta Berrikuntza
Euskadiko moda-influencer onenak: nor jarraitu
1 minEuskadiko zenbait gaztek masak mugiarazten dituzte Instagramen, arropari, makillajeari eta sare sozialetako beste joera biral batzuei buruzko edukiekin.
Euskara-gaztelania, gaztelania-euskara. Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) arabera, Euskadiko etxeetatik % 13tan baino ez da erabiltzen euskara ohiko hizkuntza gisa. Beste kontu bat da zure burua euskalduntzat izatea, euskaraz zenbateraino dakizun kontuan hartu gabe.
Lehen hizkuntza Euskadin | ||||
---|---|---|---|---|
LURRALDEA | EUSKARA | GAZTELANIA | BIAK | BESTE BAT |
Araba | 14.194 | 276.444 | 17.122 | 22.429 |
Bizkaia | 137.851 | 879.475 | 72.473 | 54.324 |
Gipuzkoa | 238.928 | 378.110 | 64.200 | 37.649 |
GUZTIRA | 390.973 | 1.534.029 | 153.795 | 114.402 |
Erabat ohikoa da etengabeko harremana izatea euskararekin, eta hala ere ez jakitea. Dokumentuak ulertzeko, kartelak irakurtzeko edo, besterik gabe, komunikatzeko garaian eragiten du horrek. Bada, horretarako irtenbidea dira Interneteko aplikazioak!
Eusko Jaurlaritzak eta beste enpresa eta erakunde batzuek gaztelaniatik euskararako itzultzaileak eta euskaratik gaztelaniarakoak garatu dituzte Euskadiko hizkuntza-oztopoak leuntzeko. Interesgarrienak eskaintzen dizkizu Guuk-ek.
Jakina, beti dugu aukera Google Translaten sartu eta itzuli beharrekoa han kopiatzeko. Baina guztiok dakigu itzultzaile hori ez dela oso fidagarria. Eta gauza bera gertatzen da gainerako tresna ezagunekin.
Haietako batzuetan euskara hautatzeko aukera dago, baina emaitzak ez dira onak. Beste batzuetan azaldu ere ez da egiten euskara. Egoera zein den ikusita, euskara-gaztelania itzultzaile espezifikoak hautatzea da interesgarriena. Euskaraldian esaten dutenez, “Hitzez ekiteko garaia da!”.
Gaztelania-euskara itzultzaile nagusia da. Guuk-ek lehenengo aukera gisa gomendatzen dizu, salbu eta ez bazaizu gustatzen interfazea edo beste gauza batzuk probatu nahi badituzu. Zergatik? Bada Eusko Jaurlaritzak berak garatu duelako.
Harrigarria da haren zehaztasuna, tresnaren sare neuronala euskarari lotutako erakunde publikoetako datuekin trebatu baita. Itzulpen bakoitzeko 4.000 karaktere onartzen ditu, eta web-bertsioa, Android eta iOS sistema eragileetarako aplikazioak eta Chromerako luzapena eskaintzen ditu.
Gure gustukoa da erraz erabiltzen delako eta zuzenean euskaratik ingelesera eta frantsesera (eta alderantziz) itzultzeko aukera ematen duelako. Testuak ez badira luze-luzeak, hau da zuretzako itzultzailea.
Gaztelaniatik euskararako itzultzaile honen atzean Elhuyar dago, euskarazko hiztegi garrantzitsuenetariko baten sortzailea. Datu horrek nahikoa izan beharko luke Elia erabiltzeko. Baina ospea eta izen ona baino gehiago da, noski.
Gure ustez, tresnarik onena da dokumentuak eta bestelako fitxategi batzuk itzultzeko. Doako bertsioan gehienez 100 hizteko testuak sar daitezke (erregistratuz gero, gehienez 500); baina fitxategiak itzultzeko aukera ere ematen du, mugarik gabe.
Horretaz gain, enpresentzako eskaintzan ere gailentzen zaio Elia Itzuliri. Izan ere, premium plan indibidualak (95 euro/hil) eta taldeentzakoak (195 euro/hil) eskaintzen ditu, eskaera bakoitzeko 2.500 hitz itzultzeko aukerarekin.
Web-bertsioa du, eta aplikazio bat ere bai, nahiko ondo dabilena. Gainera, Microsoft paketearekin integratu, eta testuak zuzenean itzul daitezke dokumentuetan, teklatuko lasterbideak erabiliz.
Adimen artifizialean espezializatuta dagoen Vicomtech zentro teknologikoak garatu du gaztelania-euskara itzultzaile hau, eta euskarak Interneten izango duen etorkizuna irudikatzen du. Izan ere, beste tresna berri batzuetan ikusten ari garen moduan, Batua ere machine learning sistemarekin dabil.
Sare neuronalei esker, tresna ikasten doa zuk erabili ahala, eta horrek esan nahi du gero eta hobeto funtzionatuko duela denborak aurrera egin ahala. Interesgarria, ezta?
1.000 karaktere bitarteko eskaerak itzultzen ditu: gaztelaniatik euskarara eta alderantziz, ingelesetik eta frantsesetik… eta bizkaiera ere barne hartzen du. Tresnako gainerako hizkuntza guztiak euskalki horretara itzul ditzakezu.
Bitxikeria gisa, bere APIa erabat doan eskaintzen du enpresek beren baliabideetan eduki ahal izan dezaten itzultzailea (ez dago aplikaziorik); itzulpenak PDFan deskargatu daitezke, eta emaitzen zuzenketak proposa daitezke, algoritmoa ikasten joan dadin. Itzultzailerik onena da!
Oso praktiko eta erabilgarriak dira eguneroko bizitzan. Hitz jakin bati buruzko zalantzak badituzu, edo hitzak zer esan nahi duen ez baldin badakizu, euskarazko hiztegi on bat behar duzu.
Ordenagailuan eta mugikorrean erabil ditzakezun aukera asko daude. Guuk-ek doakoei buruz hitz egingo dizu, nahiko onak dira eta.
Euskarazko hiztegietan erreferentzia nagusia da. Elhuyar Hiztegia atarian hiru hiztegi daude: euskara <> gaztelania, euskara <> frantsesa eta euskara <> ingelesa, eta etengabe eguneratzen dira; horretarako, Euskaltzaindiaren gomendioak eta erabakiak hartzen dira kontuan. 2022an, 50 milioi kontsulta baino gehiago jaso zituen webgunetik eta aplikazio mugikorretik. Hau da hiztegi bakoitzaren edukia:
Hizkuntzak |
Hizkuntzak |
Ezaugarriak |
---|---|---|
Elhuyar Hiztegia |
eu <>es |
95.400 sarrera eta 26.000 azpisarrera |
Collins Elhuyar English Basque Dictionary |
eu <> en |
49.800 sarrera eta 15.400 azpisarrera |
Dictionnaire Elhuyar Hiztegia |
eu <> fr |
36.900 sarrera eta 6.500 azpisarrera |
Gaztelaniazko zalantza bat duzunean, RAEra jotzen duzu. Zer egiten duzu euskarazko zalantzak dituzunean? Bada, Euskaltzaindiara jo. RAEk gaztelaniazko hiztegia duen moduan, Euskaltzaindiak euskarazkoa dauka. Ez dago hiztegi hori bezain oso eta zehatzik.
Ez da euskarazko hiztegi bat bakarrik; euskarari lotutako hainbat hizkuntza-tresna dira. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa gobernuz kanpoko erakundeen artean ospe handienetarikoa duen erakundeetako bat da euskararen zabalkundeari dagokionez. Eskaintzen duen guztiaz fidatzen gara horregatik.
Tira, ez da euskarazko hiztegia berez. Baina nork ez du orri honetara jo dena delakoa zer den jakiteko? Webgunearen euskarazko bertsioko edukia askoz ardaztu eta osoagoa da. Umeentzako bertsioa ere badu, haientzako ikuspegi egokituarekin.
Zerrendan sartu den azken euskara-hiztegia da. EHUko Euskara Institutuak 15 urte eman ditu liburuetako, egunkarietako eta gaur egungo beste material batzuetako testuak biltzen (25 milioi testu), euskararen egungo erabilera jasotzen duen tresna sortzeko. 70.000 sarrera baino gehiago ditu.
Gure ustez, horrekin guztiarekin nahikoa duzu eguneroko bizitzarako. Hori bai, kontuan izan ez dagoela gaztelania-euskara itzultzaile perfekturik, ezta gainerako hizkuntza-konbinazioetan ere. Nahi duzun tresna erabil dezakezu, baina emaitzak gainbegiratu egin behar dituzu, dakizuna oinarri hartuta.
Guuk-ek errazago komunikatzen laguntzen dizu. Sartu gure webgunean, eta kontsultatu euskararen muinera eramango zaituen konexioaren tarifak.