Teknologia eta Berrikuntza
Nahitaezko Aplikazioak Euskadin hondartzara joateko
2 minGuuk-en aplikazio onenak hautatu dizkizugu, hondartzen egoeraren berri izan dezazun eta mugikorra aurtengo udako aliatu perfektua izan dadin.
Talentua talentua da, eta Bilbon ez dago berriketarik. Gaming eta eSportzale amorratuak garenez, Itadaki Smash bideo-jokoaz hitz egingo dizugu. Main Loop estudioak sorturiko bideo-joko hori #MadeinBilbao peto-petoa da, eta Sony bera ere konkistatu du. Maiatzetik dago jokoa eskuragarri, PlayStation 4an eta PCan. PlayStation Talents Alianzas etxearen eta Relevo estudioaren babesarekin garatu da bideo-jokoa. Bide batez, Main Loop etxeak sortua da Submersed ere, PS4rako izuzko bideo-jokoa, zeinak Euskadiko Bideo Jokorik Onenaren Saria eskuratu baitzuen Fun & Serious Game Festival jaialdiaren 2018ko edizioan.
Ziberpunk estiloan, eta muturrekoak eta zaplaztekoak dinbi-danba emanez, Itadaki Smashek Katsu-ren istorio izugarria kontatzen du. Pan Pan jatetxearen jabea da Katsu: hiriko jatetxerik onena, zeina Yakuza beldurgarriaren mehatxupean baitago. Erakunde horrek hartuta dauka erabakia: akabatu egin behar du Katsuren negozioa. Madarikatu eta demonio bilakatuko du Pan Pan jatetxeko janaria, eta demonio horiei egin beharko diete aurre protagonistak eta haren lagunek.
Itadaki Smash jokoak lau pertsonaia ipintzen ditu aukeran jokalariarentzat: Katsu, Naru, Tako eta Mayo. Haietako bakoitzak bere estetika dauka, zein bere gaitasun berezi eta bakarrekin. Hamasei mailatan, hamaikatxo etsai izango ditu jokalariak: zein baino zein askotarikoagoa, lehiarako eta defentsarako sistema desberdinekin.
Sortzaileek eskola zaharreko generoaren sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte, 3Dko marrazki-estiloaren bidez eta japoniar estetikako kaleetan girotuta. Eta guri izugarri gustatzen zaigunez bideo-jokoen unibertsoa, probatzeko amorratzen gaude!
Premisa horrekin, jokalariak aukeran izango ditu lau protagonistak eta Pan Pan jatetxeko buruak, kolpez kolpe mehatxu horri aurre egiteko eta jatetxe sonatuaren kontrola berreskuratzeko. Eskola zaharreko arkadiar bideo-jokoetako genero klasikoetako bat erreferentzia gisa harturik – Beat’em up–, azkenean bilbotarrek 3D marrazki bizidunetako estilo bisuala duen joko bat sortu dute, fikziozko Japoniako kaleetan girotua.
Badakizu zer gustatzen zaigun? Bada, berdin diola bakarrik edo kuadrillakoekin jokatzen dugun, Itadaki Smashek etengabe jarraitzeko eskema bat eskaintzen duela 2 ordu inguruko entretenimenduan.
Euskadin sorturiko bideo-joko hau maiatzaren 21ean iritsi zen PlayStation eta PCra, eta, Europan ez ezik, Amerikan ere eskuragarri dago. 7 urteko PEGI kalifikazioa du, eta 14,99 €-ren truke eskuratu daiteke PlayStation Store eta Steam dendetan.
Main Loop Bilbon sorturiko bideo-jokoen estudio bat da. Jasone Irastorza eta Jose Antonio Muñozek eratu zuten, AZ Play lehiaketan finalista izan eta Fun & Serious jaialdian euskal joko onenaren Titanium saria eskuratu ondoren.
Zer iruditu zaizue Itadaki Smash? Jokatu duzue?