Euskal Hiria
Arabako Errioxa bisitatzeko landetxerik onenak
3 minLandetxe batzuek mahastiak edo upategiak ikusteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte .
Euskadin leku liluragarri asko daude, baita paisaia paregabeak ere. Bi kontzeptu horiek naturarekin lotuz gero, leku zoragarriak aurkituko ditugu. Horren adibide dira Leioako Pinosolo parke magikoa eta Basajauna. Bertan, lagunekin, familiarekin edo nahi duzunarekin, egun-pasa ikusteko eta egiteko hainbat gauza dituzu.
Bertako zuhaitz itzeletatik hasita bidezidor lasaietara, leku zoragarri horretako bazter guztiak arakatuko ditugu, eta bertako sekretuak, flora eta fauna ezagutuko, baita naturarekin konektatzeko eskaintzen dizkigun aukera bereziak ere.
Esperientzia liluragarriak gustuko badituzu, Pinosolo parkea bisitatu behar duzu. Eskualdeko lekurik ezagunenetako bat da, eta berritasun erakargarri bat du orain, galdu ezin duzuna:
Basajaunaren erreprodukzio berria, euskal folklore aberatsaren parte den irudi mitikoarena. Eta hori hasiera baino ez da, antzeko zenbait irudi jartzea aurreikusten baita.
Urtebetez prestaketa zxeheak egin ondoren, prest dago lurrez, egurrez, lorez eta harriz egindako sorkuntza-lana, leku guztietako bisitariek mirets dezaten. Etorri nahi duzu gurekin Pinosoloko Basajaunaren magia ezagutzera?
Leioako bihotzean dagoen Pinosolo parkea da bertakoen zein bisitarien lekurik gogokoenetako bat.
Baina ba al zenekien istorio liluragarri bat dagoela bertako giro atseginaren atzean? Leku idiliko horren sustraiak XX. mendean daude, orduan erosi baitzituen Aznar familiak lursail horiek, Artaza Jauregi ospetsuaren antzeko jauregia eraikitzeko asmoz.
Gaur egun, parkean barrena paseatzean, eraikin bakarra topatuko dugu: baserri bat, inguru honetako historiaren lekuko isila. Aznar familiak ere, lursailak erosi zituenean, baserri hori bera aurkitu zuen.
Eraikin hori mantentzeaz gain, Aznar familiak pinu handi bat landatzea erabaki zuen, etxearen fatxada nagusiaren parean. Esaten dutenez, zuhaitz hori da parkeari izena eman ziona: Pinosolo.
Aznar familiako patriarka hil ondoren, ordea, eten egin zen proiektu anbiziotsu hori, eta lursaila erdi abandonatuta geratu zen. Hala ere, parkeak sasoirik onena lortu zuen Leioako Udalak lursailak erosi zituenean.
Orduz geroztik birgaitze-lan bikaina egin da, eta 7 hektareatik gorako parke natural bihurtu da lursaila. Gaur egun, inguru natural horretan askotariko fauna- eta flora-motak daude, eta bertako xarmaz eta lasaitasunaz gozatzeko gogoa pizten dute.
Leioako Pinosolo parke magikoan dago Basajaun handia, elezaharretako izaki mitologiko horren irudikapen ikusgarria. Lander Álvarez de Eulate talentudunak diseinatu zuen maisulan hau, eta landareekin eta birziklatutako materialekin eraiki zen; urtebeteko lan neketsuaren emaitza da.
Sorkuntza-lan paregabe hori eraikitzeko, Landerrek bere kide Mikel Ibánez de Aldekoaren eta Leioako lorezaintza-lantaldearen laguntza izan zuen. Irudiaren xehetasun bakoitza arreta handiz landu zuten.
Lan ikusgarri hori ez da soilik begientzako gozagarria, hiru helburu ere baditu-eta: Leioan erakargarri turistiko bat sortzea, natura zaintzearen garrantziaz herritarrak kontzientziatzea eta euskal kultura aberatsari balioa ematea.
Izan ere, Leioako Udalak eskultura begetal gehiago sortzea aurreikusi du, Pinosolon nahiz herriko beste berdegune batzuetan, haiek apaintzen eta naturarekiko lotura sustatzen jarraitzeko.
Nola eraiki zuten Basajaunaren figura itzel hori? Haren jatorri naturalean dago erantzuna, erabilitako materialen % 90 jatorri begetalekoak baitira. 2,5 metroko altuera, 3 metroko zabalera eta 4 metroko sakonera du irudiak, eta lurrezko oinarri sendo baten gainean dago finkatuta.
Hala ere, eraikuntza bera hasi aurretik, lurra pausatzen utzi behar izan zen, ondo trinkotzeko; prozesu horrek urte oso bat hartu zuen. Ondoren, lurrari eusten dion sarea jarri zen eta egitura koko-zuntzez estali zen.
Lan zorrotzarekin jarraituz, "ilea" jarri zioten Carex comans bronze landarearekin, aurpegia Soleirolia landarearekin, betileak Ophiopogon planiscapusarekin, eta begiak, belarriak —eroritako zedro batetik eskuratutakoak— eta beste apaingarri batzuk gehitu zizkioten.
Hala, Basajaunaren irudia lurretik azaleratzen da, Pinosoloko basoaren zaindari babesle gisa, eta gure ingurune naturala zaintzearen garrantzia gogorarazten digu.
Ikusi duzunez, leku berezia da hau, beraz ez utzi ihes egiten. Dagoeneko ia dena dakizunez, nola iritsi jakitea besterik ez zaizu falta. Pinosolo parkea Leioan dago, eta hainbat aukera daude bertara iristeko.
Hona hemen, labur azalduta, Pinosolo parkera Bilbo, Donostia eta Gasteiztik joateko modurik onenak:
Bilbotik Pinsolo Parkera:
Donostiatik Pinosolora:
Gasteiztik Pinosolora:
Informazioa badaukazu, Basajauna eta ibilbideak ere badauzkazu; eta Internet Guuk-en emango dizugu. Zer falta da? Konpainiarik onena aukeratzea eta bidaiaren data zehaztea, besterik ez. Bizkor! Zeren zain zaude?