Abenturazkoak, misteriozkoak, estrategiazkoak... ia mota guztietakoak aurkitu ditugu Bilbokoescape room onenaren bila ari ginela. Jada mota horretako negozio ugari dago hirian, eta gaur egun arrakasta handia dute. Animatu kuadrillarekin haietako batera etortzera!
Itxaron, Guukek kaleetan barrena ibili nahi izan baitu esperientzia dibertigarrienen bila. Ez duzu bata bestearekin konparatzen ibili beharko; geuk egingo dugu. Hemen duzue Bilboko escape roomonenen rankinga!
Hauek dira Bilboko escape room onenak
Zerrendak subjektiboak izaten direnez, jokalarien beren iritziak jaso ditugu artikulu honetan. Konparatu eta konparatu, ranking hau osatu dugu. Kontuan izan prezioak eta parte-hartzaileak aldatu egiten direla areto batetik bestera.
Bilboko escape roomak hartu ditugu kontuan; hau da, jolasak egiteko erabiltzen diren aretoak. Ez gara oinarritu areto horietan aurki ditzakezun esperientzietan. Areto bakoitzeko esperientziak aipatuko dizkizugu, nahi dituzunak hauta ditzazun.
#1
Juegos Maníacos
Zer hobea balorazio onak dituen eta Bilboko erdigunean dagoen escape room bat baino? Ez duzu asko ibili beharko JuegosManíacosera iristeko. Oso balorazio onak ditu, eta hiriko gida gehienetan aurkituko duzu. Oso ezaguna da Indautxun. Bi esperientzia-mota dituzte: lehenengo aretoan Emily's Room dute (2-7 lagunentzako misterio-jokoa, ordubetekoa) eta, bigarrenean, Freak Show (2-7 lagunentzako esperientzia, ordubete eta 10 minutuko iraupenekoa, madarikazio bat eta pailazo asko barne hartzen dituena). Informazio gehiago,haien webgunean.
#2
Escape Mania
Bilboko escape room onenetariko bat da, eskaintzen dituen esperientziagatik eta jolas-aukerarengatik. Escape Maniak bi lokal ditu. Lehenengoan esperientzia bakar bat dago (Indautxuko metro-geltokitik gertu), eta bigarren lokalean gainerako hiru esperientziak egin daitezke (Deustuko metro-geltokitik gertu). Van Landen familiaren misterioa, detektibe-kontuekin, Harrison Jones Seigarren Elementuaren bila abenturazale eta arkeologoentzat, Lilithen panpina-denda beldurgarria eta ALIENS, zientzia-fikzioaren frikientzat. Informazio gehiago haien webgunean.
#3
Coco Room
Coco Room frankizia bat da, eta escape roomak ditu Bilbon eta penintsulako beste hiri batzuetan (Madril, Santiago, Granada, Alacant...). Profesionaltasun eta kalitate handikoak direla erakusten du horrek. Mota askotako jolasak dituztelako gustatu zaigu, eta haietako asko ez direlako betiko beldurrezko istorioak. Besteak beste, Ambar Bisita, garagardozaleentzako lehenengo escape rooma (75 minutu), Armageroom, astronauta mozorrotu eta Michael Bayren filmeko abenturak bizitzeko, Zero Espedizioa, piramide baten barrura bidaiatzeko, Kairoko esploratzaileak, 9-12 urteko haurrentzat eta Kadete-eskola, hori ere txikientzat. Informazio gehiago, haien webgunean.
#4
BIlbaout
Eta zer iruditzen zaizu hiriaren sakonean murgiltzea? Hori da Bilbaouten proposamena, Bilboko escape room onenetako batekin. Lokala Saralegi plazatik oso gertu dago, eta Malesperako sekretua probatzeko aukera izango duzu. Iraganera bidaiatuko duzu galduta dauden bi meatzari bilatzeko; sorpresa bat ere izango duzu. Baina talde handian baldin bazoaz, Bilbaouten Winers probatzea gomendatzen dizugu; gogor aritu beharko duzue talde-lanean, erronka gainditu ahal izateko. Informazio gehiago, haien webgunean.
#5
The Rombo Code
Ez du aurkezpen handirik behar. The Rombo Codeescape roomen penintsulako frankizia ezagunenetako bat da. Eta, nola ez, Bilbon eskaintzen duten joko-katalogoa haien izen onaren parekoa da. Lokala Abandoibarran dago, eta hiru esperientzia egin daitezke: Casanovaren ihesa, ikerketa eta misteriozkoa; Ispiluaren atzean, bahiketa batetik ihes egiteko; eta Bideko sekretua, The Rombo Coderen esperientziarik berriena (zantzuak bilatu beharko dituzu, The DaVinci Coden bezala). Informazio gehiago, haien webgunean.
#6
The Dome
Beldurra pasatzea gustatzen zaizu? Hala bada, Bilboko The Dome da behar duzun escape rooma. Lokala ez dago hiriaren erdi-erdian (Basurtu-Zorrotzan dago), baina eskaintzen duen giropena onenetariko bat da. Joko bakar bat du, baina a zer nolako jokoa! Valdemarreko etxolaz ari gara; atsedenaren paradisua izan behar zuena misterioan eta iluntasunean murgilduta dago. Esperientzia hori beldurrezko esperientzia gisa, misteriozko gisa eta haurrentzako moduan egin daiteke, zer nahi duzun. Informazio gehiago, haien webgunean.
#7
Blindhouse Games
Escape roomez ari garela, barietate gutxi izateak kalitate ona adierazten du. Hala gertatzen da Blindhouse Gamesen ere; enpresak esperientzia bakar bat eskaintzen du Bilbon: Matxinada. Sinets iezaguzu: Bilboko escape room onenetariko bat da, bai erronkengatik, bai giropenagatik. Banpiroen edo likantropoen odol-lerro bat hautatu beharko duzu (haietako bakoitza 75 minutuko abentura bat da). Escape room mistoa ere hauta dezakezu, bi istorioak bateratzen dituena erronka askoz luzeago batean. Informazio gehiago, haien webgunean.
Hautatu duzu jada Bilboko zer escape roometara joan? Bada, hitz egin lagunekin, adostu egun bat eta eskuratu Guuken mugikor-tarifa, hainbeste zantzuren artean ez galtzeko. Sartu gure webgunean, eta informa zaitez.
Izenburuazpia: Getariako museoan ezagutu ditzakezu goi-mailako joskintzako maisuaren bizitza eta obra, hantxe baitaude Balenciagaren pieza bikainak eta zirriborro bakarrak.
Aurtengo jaietan ere, itsas prozesioak, artista ospetsuen kontzertuek (India Martinezenak, esate baterako) eta sardina-janak girotuko dituzte arrantza-herri honetako kaleak.