Euskal Hiria
Euskadiko izaki mitologikoak: Tarttalotik Mari eta laminenganaino
1 minGipuzkoa, Araba eta Bizkaian, bitxikeriaz betetako mitologia berezi bateko pertsonaiak dituzten ehunka kondaira iritsi dira gureganaino.
Erliebea, kultura eta konpromisoa. Ezaugarri horiekin guztiekin, munduko txirrindulari-harrobirik handienetako bat da Euskadi. Oraingo WorldTour-eko eta gainerako txapelketa txikietako txirrindularirik aipagarrienetako batzuk gure lurraldekoak dira.
Gainera, euskal txirrindulari arrakastatsuak edukitzeaz gain, Joaquim “Purito” Rodríguez, Contador eta beste mito batzuk gure mendietatik igaro ziren haien amateur-garaietan. Zergatik da hain berezia Euskadi? Bada, zalantzarik gabe, gure tradizio luze-luzeagatik.
Abraham Olano, Mikel Landa, Txomin Perurena (berriki zendutakoa)… Jarraitu artikulu hau irakurtzen, Guuk-en pedalei eragiteari ekingo baitiogu historiako euskal txirrindularirik onenak gogora ekartzeko eta balioesteko.
Nor da historiako txirrindularirik onena? Zaila da erantzuten; izan ere, erantzuna pertsona bakoitzaren araberakoa da. Horregatik, Guuk-en ez dugu bereizketarik egin izan nahi, eta euskal txirrindularitzako irudi nabarmen ia guztiak aipatzen saiatu gara.
Kontuan izan behar da euskaldunok XIX. mendetik aritu garela kirol horretan eta urte hauetan txirrindulari ezagun asko agertu direla. 1883ko uztailaren 13an (Donostia) eta, geroago, historiako lehen Itzulian (1924) jarri ohi da arreta.
Irakurri arretaz, eta hartu gogoan maillot hauek (haien artean sorpresatxo bat ezkutatu dugu!). Hona hemen historiako euskal txirrindularirik onenak! 🚴🚴🚴
Nafarra izan arren, hemen aipatzekoa da, euskal txirrindularien azken belaunaldietan izan duen eraginagatik eta historiako txirrindularirik onenetakotzat hartzen delako. Nork ez du ezagutzen Miguel Indurain? Atarrabiar honek Frantziako Tourreko ondoz ondoko bost edizio irabazi zituen 1991 eta 1995 artean. Eta hori ez da dena. Bi Giro (92koa eta 93koa), erloju-kontrako munduko txapelketa bat (95ekoa), urrezko domina olinpiko bat (96koa) eta erloju-kontrako lasterketetan marka historikoak ere baditu. Ez zuen sekula Espainiako Itzulia egiteko asmorik izan, baina, halere, hiru Kataluniako Volta, bi Paris-Niza, Espainiako Errepideko Txapelketa bat, Donostiako Klasiko bat eta bi Dauphiné Liberé irabazi zituen. 1992an, kiroletako Asturiasko Printzea Saria jaso zuen.
Ezinezkoa da euskal txirrindularitzari buruz hitz egitea Anoetako mito handi hau aipatu gabe. Mundu mailako euskal txirrindularirik aipagarrienetako bat izan zen 90eko hamarkadan Abraham Olano. Gazte-gaztea zenean hasi zen pedalei eragiten. Ikasle kaskarra zen, eta bere lagunik minena (Miker Oiarzabal) galdu zuen, baina, hala eta guztiz ere, gailentzea lortu zuen. Mundu profesionalera salto egin aurretik, belodromoan nabarmendu zen. 1995eko errepideko txapelketa eta 1998ko erloju-kontrako txapelketa, 1995eko eta 1998ko Espainiako itzuliak, 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetako zilarrezko domina, urte bereko Romandiako Itzulia, 2000ko Tirreno-Adriatikoa, eta 90eko hamarkadako Giroaren eta Frantziako Tourraren podiumeko postu bat baino gehiago lortu zituen. Ahaztezina da Duitamako Munduko Txapelketako Indurain-Olano hura.
Euskal txirrindularitza modernoaren aitzindarietako bat. Nazioartean kirol honen benetako mito bat izan zen Txomin Perurena (70eko hamarkadako Valverde ere deitzen diote). Bi hamarkadatan baino gutxiagoan (1963-1979), Peruk 158 garaipen lortu zituen; errekor historiko bat. Hain zen iaioa, non Espainiako Itzuliko maillot horia 31 egunez eraman baitzuen! Txapelketa hartan 12 garaipen eskuratu zituen. Tourrean ez zen gailendu, baina bi aldiz igo zen Giroaren podiumera. Gainera, Espainiako Errepideko Txapelketa birritan irabazi zuen, eta Espainiako Mendi Txapelketa hirutan. Horretaz gain, Teka, Orbea, Artiach eta Euskadi taldeetako kirol-zuzendaria izan zen Oiartzungo piztia hau. 2023an zendu zen.
Ziztu bizian jarri zioten “Berrizko ihia” goitizena Marinori, begien bistakoa denez. Bizkaitarrak —beste bi anaia biki ditu— 50 garaipen baino gehiago lortu zituen 1979 eta 1992 bitartean. “Perico”, Delgado, Laguía eta beste ikono batzuekin batera, txirrindularitza telebistan agertzen hasi zen garaian entzun zen lehenengo izenetako bat izan zen. Iraupen luzeko txirrindulari aparta da Marino, baita apaltasun handikoa eta eskaladarako izugarrizko abilezia duena ere. Hauek irabazi zituen, besteak beste: 82ko Espainiako Itzulia (83koan zilarra eta 91koan brontzea eskuratu zituen), 90eko Tourreko etapa bat, eta Giroko beste bi etapa (bata 84an eta bestea 91n). Gainera, Donostiako Klasikoa hiru ediziotan irabazi zuen, baita beste euskal lasterketa asko ere. 92an izandako istripuaz gero, txirrindularitza alde batera utzi zuen, bere ibilbidea amaitu ez bazen ere.
Euskal txirrindulari garaikideen artean gehien entzuten den izena da, segur aski. 33 urte besterik ez du, baina Mikel Landak nahikoa lan egin du etorkizuneko belaunaldiak hartaz oroit daitezen. Euskal kirolaren beste ikono batzuekin alderatuta, bere palmaresa ez da hain txundigarria, baina hamarkada batez baino gehiagoz nazioarteko txirrindularitzako aurpegi ezagunenen artean egon da. Murgiako txirrindulariak Zuian ekin zion bizikletaren gainean ibiltzeko zaletasunari. Bizkaiko Itzulia irabazi zuen 2007an eta, harrezkero, ez dio utzi hazteari. 2010ean izan zuen debut profesionala Orbearekin, eta, geroztik, Euskaltel-Euskadi, Astana, Sky, Movistar eta beste talde garrantzitsu batzuetan aritu da. Espainiako Itzulian oso trebea izan ez den arren, bala baten modukoa da Giroan eta Tourrean. Zer ekarriko dio bere ibilbideak?
Ez da egon lehen orrialdeetan, eta haren palmaresa ez da aipagarria, baina azken 25 urteetako euskal txirrindularitzako ikurretako bat da Haimar Zubeldia. Usurbilgo txirrindulariak 30 itzuli handi egin ditu, baita askotariko txapelketak ere. Euskaltelekin egin zuen debuta 1998an (hamarkada bat baino gehiago egon zen talde hartan), eta Astanarekin zegoela, loratu egin zen. Tourrean izan zuen arrakastarik handiena: brontzezko bi domina, bi laugarren postu eta bosgarren postua etapa batean baino gehiagotan. 2017an, erretiroa hartu zuen, eta atzean utzi zituen ziklo-krosa eta pistako txirrindularitza mendiko bizikleten alorrean ibilbidea egiteko. Konpromisoaren, grinaren eta moldaketaren bete-beteko eredua.
Nola ez da egongo “Mañariko perla” euskal txirrindulari onenen artean? 80ko hamarkadako irudi ospetsuenetako bat izan zen Julian Gorospe. 1994ra arte, 34 garaipen lortu zituen; besteak beste, lau Bizkaiko bira, Espainiako Itzuliko bi etapa, 83ko eta 90eko bi itzuliak eta Tourraren 86ko edizioko etapa bat. Euskalteleko kirol-zuzendaria izan zen bere garai onenetako batean, eta 2006an erretiroa hartu zuen, txirrindularitzatik aldendutako bizitza lasaiago bat bizitzeko Durangon.
Euskaltelen arrakastaren funtsezko pieza bere urrezko sasoian, eta 2000ko hamarkadaren hasierako txirrindulari arrakastatsua. Tourrean eta Itzulian egindako ibilbideagatik, Igor González de Galdeanok euskal txirrindularitzaren historian sartzea lortu du. Honako hauek aurkituko ditugu haren palmaresean: bigarren postu bat 99ko Itzulian (eta urrezko bi domina etapetan) eta laugarren postu bat 2003ko edizioan; eta bi bosgarren postu Tourrean (2001eko eta 2002ko edizioetan). Gainera, jarraitutasun nahikoarekin eraman du maillot horia.
Aktibo dauden euskal txirrindularien artean etorkizun handieneko ibilbideetako bat dauka Ion Izagirrek. Txirrindularitzarako grina familiatik datorkio; aitak, Jose Ramon Izagirrek, bi aldiz irabazi zuen Espainiako Ziklo-kros Txapelketa, eta anaia ere, Gorka, WorldTour-eko txirrindulari profesionala da. Gaztea izan arren, erloju-kontrako Espainiako bi txapelketa, errepideko txirrindularitza -txapelketa bat, 2012ko Giroko etapa bat, 2016ko Tourreko beste bat eta 2019ko Itzulia dauzka palmaresean. Nahiko iaioa da azken txapelketa horretan; izan ere, bere izena lehenengo postuetan agertu ohi da beti.
Beste erreferentzia garrantzitsuenetako bat txirrindulari gazteentzat. Bere garaiko euskal txirrindularirik onenetakoa izan zen Miguel Mari Lasa (“Lapa” goitizenez ezagunagoa). 1969 eta 1981 artean, 76 garaipen lortu zituen, eta primeran aritu zen Itzuliko sei ediziotan, Tourreko bi ediziotan eta Giroko hirutan. Horrez gain, oiartzuarrak 69ko Mexikoko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, eta Espainiako hiru mendi-txapelketa (ia-ia ondoz ondokoak: 69koa, 71ekoa eta 72koa) irabazi zituen. 74an, Itzulia irabazi zuen, baita 71ko, 72ko eta 74ko Espainiako lurraldeen txapelketak ere. Itzuli handietan ez zuen sari nabarmenik eskuratu, baina ibilbide oso ona egin zuen gainerako ligetan.
Punta Galeako txirrindulari hau ez da inoiz agertu lehen orrialdeetan, baina atzetik egin du bultza. “Eskuzabala” goitizena jarri zioten Mikel Zarrabeitiari, 90eko hamarkadan egin zituen itzuli handiengatik. Baneston egon zen, Indurainekin eta Pericorekin, eta ONCEn, Jalaberrekin, Saizekin eta Olanorekin. Ibilbide luzea egin du Espainiako Itzulian; 1994ko edizioan, bigarren postua eskuratu zuen. Txirrindulari honek ez zuen zorte handirik izan mundu profesionalean; hernia diskal bat izan zuen 95ean, eta balazta bat manipulatzeagatik hatz bat moztu zuen 2000. urtean. Hala ere, 2003ra arte jarraitu zuen lehiatzen. Urte hartako Itzulian, hain zuzen ere, maillota eraman zuen Sierra Nevadan.
Ezin ditugu ahaztu beste euskal txirrindulari garrantzitsu batzuk; besteak beste, Paco Galdós, Jesus Loroño, Joseba Zubeldia eta Gorka Beloki. Txirrindularien harrobia da Euskadi, eta hala izaten jarraituko du urte askoz.
Guuk-en, zure izenean eragiten diegu pedalei, mugikorretarako tarifarik onenak eskainita. Joan gure webgunera eta iritsi gure mendien gailurretara (mendi-ibiliak eginda zein bizikletaz) merezi duzun estaldurarekin.