Produktu eta zerbitzurik onenak eskaintzeko egunero lan egiten duten negozio, saltoki eta enpresa txiki guztiak dira, zalantzarik gabe, euskaldunon ordezkari bikainenak. Horregatik, Guuk-en erabaki genuen ezen, Nafarroako eta Euskadiko etxeetara iristeaz gain, konexiorik onena eskaini behar geniela, enpresa eta saltoki txikiei ere, guretzat egunero lan egiten duten autonomo horiei guztiei.
Jatorri-deitura eta eusko labela duten negozioak dira, hurbilekoak eta hitza betetzen dutenak, eta behar dituzun guztietan hor daudenak. Laburbilduz, Guuk-ek egunero aldarrikatzen dituen balio berberak dituzte.
Horrexegatik erabaki genuen ezen, Nafarroako eta Euskadiko etxeetara iristeaz gain, konexiorik onena eskaini behar geniela enpresa eta saltoki txikiei ere, guretzat egunero lan egiten duten autonomo horiei guztiei.
Horregatik jarri genuen abian Guuk Negozioak. Marka berriarekin, hazten jarraitzen dugu, eguneroko jardunaren zati diren profesional guztiei telefono finkoa duten Interneteko eta mugikorreko tarifak eskainiz. Autonomoei eta enpresa txikiei zuzenduriko zerbitzua.
Beraz, aipatu dugun talde horietako baten kide bazara eta hau irakurtzen ari bazara, jakin badakigu zure negozioa garrantzitsuena dela zuretzat, eta ez dugu nahi gastuez arduratzerik. Horregatik, zuntz optikoa, finkoa eta mugikorra bateratzen dituzten tarifa osatuak eskaintzen dizkizugu; guztiek dei mugagabeak eta behar beste giga dituzte, hilaren amaieran fakturan sorpresarik izan ez dezazun. Eta, nola ez, betirako prezioekin. Gure hitza duzu.
Guuk Negozioak eskaintzen abantailak
Egoitza anitzetarako eskaintza
Egoitza bat baino gehiago baduzu eta guztietan abiadura maximoa nahi baduzu, Pro zuntz-lineak kontrata ditzakezu egoitza guztietarako, baita saltokirako eta etxerako ere. Kontratatzen duzun linea bakoitzeko, hilean 10 €-ko deskontua izango duzu lineako.
Arreta pertsonalizatua
Bezeroarentzako arreta profesionala eta hurbilekoa ziurtatzen dizugu. Eta arazoak bizkor konpontzeko konpromiso bermatua. Nola ez, hor izango gara zalantzaren bat sortzen zaizun bakoitzean. Gure hitza duzu.
Talderik onena zure eskura
Zure jarduera profesionalaren jarraitutasuna bermatu nahi dugu. Horregatik, gailu guztiak garaiz jasotzen dituzula ziurtatuko dugu, egoitza guztietako instalazioak koordinatuko ditugu eta kontratatutako zerbitzu guztien instalazioa integratuko dugu.
Zuntzik azkarrena
Eta, gainera, 600 Mb-eko abiadura maximo simetrikoa zuntzean. Igotzeko eta jaisteko abiadura maximoekin. nPerf-en barometroaren arabera, Espainiako zuntz-operadorerik azkarrena gara. Fiuuuuummm!
Guuk Negozioak zerbitzuekin izan ditzakezun abantailetako batzuk dira horiek; gehiago jakin nahi izanez gero, deitu 1490 zenbakira edo egin begiratu bat gure webguneari. Bien bitartean, egunez egun lanean jarraituko dugu, apur bat konektatuago egon gaitezen.
Guuk-ek ETE-en eta autonomoen eskura jartzen du Billin sistema; izan ere, beti joan gara digitalizazioaren eta teknologiaren eskutik, benetako lotura hori bilatuz.
Hemendik aurrera, gure zuntz- eta mugikor-planek 800 megara handituko dute abiadura, eta gure mugikor-lineek bikoiztu egingo dituzte datuak, 100 GB ere eskaintzeko.
Teknologia honek abantaila ugari ditu. Besteak beste, ahotsaren kalitatea hobetzen du eta Interneteko jarduerarekin jarraitu dezakezu dei batean zauden bitartean.