Teknologia eta Berrikuntza
Zibersegurtasunari buruzko aholkuak zure negoziorako
2 minMundu hiperkonektatu honetan, betiko negozioek, ETE-ek eta autonomoek ere behar dute zibersegurtasunaren gaineko jakintza, beren negozioa babesteko.
Ongi etorri aro digitalera. Izan ere, askok onartu nahi ez duten arren, digitalizazioak gero eta leku handiagoa du gure bizitzan, baita enpresa-ingurunean ere. Horregatik, Guuk-en ETE-en eta autonomoen eskura jartzen dugu Billin sistema; izan ere, beti joan gara berrikuntzaren eta teknologiaren eskutik, benetako lotura hori bilatuz.
Era guztietako negozioen alde egiten jarraitzen dugu, eta, horregatik, TicketBAIra igo nahi izan dugu, Billinen eskutik. Jarraitu irakurtzen; enpresentzako onlineko fakturazio-sistema honi buruzko guztia azalduko dizugu.
TicketBAI hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko proiektu komuna da, zeinaren bitartez enpresen eraginkortasuna hobetu nahi baita, zerga-sistema digitalizatu bat erabiliz. Onlineko fakturazio-sistema bat da, enpresen eta autonomoen fakturazioa ogasunekin zuzenean konektatuko duena, eta, horretarako, beharrezkoa da haiek eskakizun batzuk betetzea. Eskakizun nagusia da negozioek horretarako prestatutako softwarea izan behar dutela. Fakturak edo tiketak egiteko gailu bat eduki behar dute, dagozkion ogasunekin ziurtatuta egon behar duena.
Datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera, nahitaez erabili beharko da homologatutako software hau. Bestela, isuna ordaindu beharko duzu: aurreko ekitaldiko fakturazioaren % 20 (gutxienez, 20.000 euro). Eta araua berriro urratuz gero, aurreko ekitaldiko fakturazioaren % 30 ordaindu beharko duzu (gutxienez, 30.000 euro). Ez da txantxa!
Hemen sartzen da Billin. Negozio txikien jasangarritasunari lagundu nahi dion TeamSystem taldeko enpresa bat da. Online fakturatzeko tresna horren bidez, Euskadiko ETE-ek eta autonomoek araudia bete eta beren negozioaren kudeaketa hobetu dezakete. Hala, urtean 120 ordu aurreztu ahal izango dituzte, negozioak errazago kontrolatuko dituzte eta likidezia lortuko dute.
Euskadiko negozio guztiei TicketBAIra egokitzen laguntzeko xedea du Billinek, eta baliabide guztiak horretara bideratu ditu.
-Erabilerraza da, eta % 100 digitala.
-Kobratu beharreko fakturak kudeatzen lagunduko dizu.
-Aurrekontuak, fakturak eta gastuak bidali eta jaso ahal izango dituzu.
-Bezeroen gogobetetzeari dagokionez, % 60 eta 95 arteko NPSa du.
-Euskarazko TicketBAIrako laguntza-taldea du.
-Nahi adina bezero eta erabiltzaile izan ditzakezu.
-3 ogasunekin homologatutako tresna da.
-120.000 bezerok baino gehiagok erabiltzen dute dagoeneko Billin fakturak egiteko.
-Euskadiko kudeatzaileen kontabilitate-software nagusiarekin konektatuta dago.
Hainbat aukera aztertu ondoren, Elkargik eta Guuk-ek Billinen alde egin dugu, fidagarritasuna eta heldutasuna frogatuak baititu.
Billin-ek Interneteko konexioa duen gailu bat besterik ez du behar funtzionatzeko. Estatuan 120.000 negozioren abala du, TicketBairen ziurtagiria du, eta oso erabilerraza eta intuitiboa da; hori oso garrantzitsua da orain arte plataforma digitalekin esperientziarik izan ez dutenentzat.
Eta eskaintza? Guuk-en ohiko kanaletan eta Elkargiren webgunean ere eskuratu daiteke, bi aukerarekin. Batetik, aukera izango da Billin bakarrik kontratatzeko, edo, bestela, Guuk-en PRO zuntzaren eskaintzarekin batera kontratatzeko. Negoziatutako baldintzei esker, merkatuko preziorik onenean kontrata daiteke urteko oinarrizko plana, 55 €-tik aurrera; plataformaren zuzeneko prezioa baino % 43 merkeago da hori.
Azkenik, gogoratu Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatuko dutela nahitaez TicketBai erabiltzea; Arabakoak, berriz, pixkanaka eskatuko du 2022an zehar. Beraz, ez itxaron gehiago konektatzeko!