icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk-en aplikazioa, zuretzat prestatutako txokoa.

10 Diciembre 2020 17:53
guuk-aplikazioa

Aplikazioak iritsi zirenetik, eskaera bat edo erreserba bat egiteko, jada ez da beharrezkoa telefonoz deitu eta ordu-erdi galtzea. Karpeta batean informazio guztia inprimatuta, sailkatuta eta antolatuta izatea ere ez da beharrezkoa. Eta diru-zorroan pasahitzez eta kontuetako informazioaz gogoratzeko hamaika paper-zati eta post-it eramatea ere ez. Guuk-en aplikazioarekin, nahikoa da smartphone bat eta behar adinako memoria izatea.

Aplikazioek bizitza errazten digute, eta, batez ere, antolatu. Informazio guztia eskura izan dezakegu nahi dugunean. Modu erraz, intuitibo eta seguruan.

Horregatik, Guuk-en argi izan genuen. Gure bideari ekiten genion unetik, bezeroari zuzendutako aplikazio bat beharko genuen. Kontsumo eta tarifei buruzko informazio garrantzitsu guztia gordetzeko toki bat. Intuitiboa, kontrolatzen erraza eta erabiltzailea bakarrik sartu ahal izateko modukoa.

Esan eta egin. Izan ere, “Guuk” deskargatzeko moduan dago jada, iOSerako eta Androiderako. Aplikazio horrekin, hori guztia izango duzu:

Zure kontsumoa zehatz-mehatz

Guuk-en hitzekoak gara. Horregatik, prezio bat betirako dela esaten badizugu, betirako da. Tarifa aldatzen ez baduzu, noski. Baina, kontsumoari dagokionez, aldatu egiten da kontua. Uste baino gehiago luzatzen den tren- edo autobus-bidaia batean, erraza da bideoak ikusten edo edukia jaisten hastea, eta bat-batean ohartzea uste baino giga gehiago gastatu dituzula. Horregatik da garrantzitsua kontua eramatea, zenbat kontsumitu duzun eta zenbat geratzen zaizun jakiteko.

Aplikazioan, unean-unean jakin ahal izango duzu zenbat minutu hitz egin duzun eta zenbat giga kontsumitu dituzun. Beraz, behar baino gehiago kontsumitzen baduzu, ez duzu izango aitzakiarik, zehazki zenbat kontsumitu duzun jakingo baituzu.

Kudeatu zure linea guztiak

Gobernatu eta kontsultatu zure eta familiako gainerakoen lineen datuak, kontsumoak eta informazio guztia. Guuk-en aplikazioarekin, zure linea guztien informazioa kudeatu ahal izango duzu nahi duzun tokian eta nahi duzun unean.

Zabaldu zure tarifa

Nork ez ditu uste baino giga gehiago kontsumitu bidaiaren batean? Ez kezkatu. Edozein tarifa duzula ere Guuk-ekin kontratatua, beti izango da denbora tarifa zabaldu eta giga gehiago sartzeko. Beraz, hilabeteren batean daturik gabe geratzen bazara hilabetea amaitu baino lehen, eta giga gehiago behar badituzu, kontratatu 3 GB-ko bono gehigarri bat, eta listo!

Deskargatu zure fakturak

Jakin nahi duzu zenbat giga kontsumitu zenituen duela bi hilabete? Ados. Guuk-en aplikazioarekin, aurreko hilabeteetako faktura guztiak ikusi ahal izango dituzu. Hortaz, jada ez da beharrezkoa faktura guztiak etxean karpeta batean gordeta edukitzea. Eta ez duzu postontzian begira ibili beharko ea gutuna iritsi den, zenbat kontsumitu duzun jakiteko. Aplikazioari esker, nahi baduzu, PDFan deskargatu ahal izango dituzu fakturak, mugikorrean izateko.

ilustrazioa-pertsonaia-mugikorra-erabiltzen

Aktibatu roaminga eta askoz gehiago

Kontrolatu pantailan zer bistaratzea nahi duzun eta zer ez, eta aktibatu eta desaktibatu nahi duzuna. Guuk-en aplikazioarekin, berehala sartu ahal izango duzu zure linearen ezarpen guztietara, eta zer aktibatu edo desaktibatu nahi duzun erabaki: roaminga, premium zerbitzuak, etab.

Aplikazioak eskaintzen dizkizun abantaila eta erraztasun gehiago eta gehiago zerrendatu ditzakegu, baina zure tarifak eskaintzen dizun guztiarekiko benetako konexio bat izan nahi baduzu, iruditzen zaigu hobe dela deskargatu eta zuk zeuk ikustea. Ez zaizu damutuko. Hitza hitz.

Erlazionatutako berriak