Kontuz! Beste phishing-iruzur bat McDonald’sen whatsappeko mezu faltsuen bidez
18 Noviembre 2024 09:56
Kaixo! Dirudienez, azkenaldian McDonald’sen mezu susmagarri bat dabil whatsappen. Iritsi al zaizu? Hala bada, kontuz: beste phishing bat iritsi da McDonald’sen whatsappeko mezu faltsuen bidez, eta, hanburgesa bat doan eman ordez, datuak lapurtuko dizkizute.
Biral bihurtu den iruzur hau zertan datzan azalduko dizugu hemen, eta badakizu: hurrengoan, ez diezazutela ziria sar! ⚠️
Zer da phishinga: nola bereizi eta saihestu McDonald’sen whatsapp-eko iruzurra
McDonald'sek alerta bat kaleratu du: “Posta, web eta profil faltsuak erabiltzen ari dira gure markaren izenean jarduteko eta jendeari iruzur egin eta dirua ateratzeko”. Hortaz, mezu susmagarri bat iristen bazaizu, alerta maximoa!
McDonald’sen abisua whatsappeko iruzurrari buruz
Frankiziaren gomendioa da McDonald’sen helbide ofizialez (mcdonalds.es edo mcdonalds.com) eta sare sozialetako haren profil egiaztatuez soilik fidatzea, baita haren aplikazio ofizialaz ere. McDonald’sen webgune ofizialeko Lege-oharrean aurkituko dituzu xehetasun gehiago.
McDonald´s
Desarrollador: McDonald´s AppsPrecio: GratisCategoría: Comer y Beber
Zer egin iruzur honen aurrean?
Erraza dirudi amua ez irenstea, baina ez zaitez fidatu! Mezuak doako hanburgesak edo zozketak eskaintzen ditu; nork esan diezaieke ezetz? Hain zuzen ere, horixe bilatzen dute iruzurgileek: kaltegabea dirudien apeu bat, ziria sar diezazuten.
Milaka aldiz ohartarazi badigute ere (poliziak, lagunek, senideek…), tranpan erortzen jarraitzen dugu. Izan ere, mota horretako zibererasoak dira ohikoenak Espainian, eta, Merkataritza Ganberaren arabera, erasoen % 56,8 dira.
Gazteenak, bereziki Z belaunaldikoak, dira iruzur horien helburu nagusia; batzuetan oso garesti ordaintzen dira iruzur horiek, eta mota askotakoak daude. Gero eta adineko gehiagok dute whatsappa, eta oso gustuko dute doako gauzak lortzeko mezuak birbidaltzea. Beraz, eman iruzurraren berri amamari ere, badaezpada.
McDonald’sen izenean esteka edo eskaintza zalantzagarri bat iristen zaizun hurrengoan… ez irentsi amua! Hobe da ustezko sari gabe gelditzea ustekabeko faktura bat jasotzea baino.
Phishinga eta beste zibereraso batzuk: nola funtzionatzen dute eta zergatik dira oraindik ere eraginkorrak?
Phishinga iruzur digital ohikoenetako bat da. Erasotzaileek enpresa, banku edo erakunde ofizialen plantak egiten dituzte datu pertsonalak lapurtzeko; esaterako, pasahitzak edo txartelen informazioa.
🚩Detenidas 15 personas de una organización dedicada a la comisión de estafas bancarias ubicada en #Sabadell y #Terrasa
👮🏻♀️ Actuaban en todo el territorio nacional utilizando modalidades como ecommerce, la estafa del hijo en apuros, spoofing o phising
Normalak eta ofizialak diruditen mezuak eta orriak erabiltzen dituzte, eta horregatik sinesten diegu gutako askok. Phishingaz gain, badira antzeko beste metodo batzuk ere, eta babestu egin behar dugu:
Spear phishinga: iruzurgileek mezua pertsonalizatzen dute, biktimari buruz duten informazioa erabiliz (adibidez, haren lana edo interesak), iruzurra sinesgarriagoa izan dadin.
Smishinga: eraso hau SMS bidez iristen da; esteka batean klik egiteko edo zenbaki batera deitzeko esaten dizute, eta, gero, isilpeko datuak eskatzen dizkizute.
Vishinga: iruzurgileak ahots-dei bidez komunikatzen dira, bankukoak edo zerbitzu teknikokoak direla esanez, bankuko datuak edo datu pertsonalak lortzeko.
Malwarea: batzuetan, esteka batean klik egitean edo fitxategi bat deskargatzean, software maltzurra instalatzen da, eta, haren bidez, erasotzaileek datuak lapurtu ditzakete, edo gailua kontrolatu.
Ingeniaritza soziala: emozionalki manipulatu nahi zaituzte, informazioa eman diezaiezun edo zure kalterako den zerbait egin dezazun; adibidez, dirua transferitu edo datu sentikorrak eman.
Nola saihestu halako iruzurrak?
Nahiz eta denok esan inoiz ez zaigula gertatuko, azkenean bati baino gehiagori gertatzen zaio, gustuko ditugulako eskaintzak. Laburbilduz, ziria sar ez diezazuten, hau egin behar duzu:
Ez egin klik konfiantzarik ematen ez dizuten esteketan.
Ez eman datu pertsonalik mezu edo esteka susmagarrien bidez.
Egiaztatu iturri ofizial bat dela, bereziki zure bankua edo enpresa garrantzitsuren bat baldin bada. Zalantza-izpiren bat baldin baduzu, kontsultatu ezazu daturik eman baino lehen. Gero damutu nahi ez baduzu, saihestu arriskua!
Gainera, Guuk-en,tarifa argiak eta ustekabekorik gabeak eskaintzeaz gain, zure segurtasun digitala babesten dugu. Horrela, neurrira egindako eta letra txikirik gabeko gure tarifez gozatu ahal izango duzu, eta ez duzu iruzurrez kezkatu beharrik izango. Inork ez diezazula ziria sar! 😉
Hemendik aurrera, gure zuntz- eta mugikor-planek 800 megara handituko dute abiadura, eta gure mugikor-lineek bikoiztu egingo dituzte datuak, 100 GB ere eskaintzeko.
Guuk-ek beti eskaini nahi izan dizu zerbitzurik onena eta teknologiarik onena prezio egokian. Horregatik, erabaki dugu gure tarifak berritzea eta giga gehiago prezio berean ematea.
Guuken roaminga duten tarifei esker, aukera izango duzu hitz egiteko eta nabigatzeko atzerrian zaudela ere. Ikusi nola aktibatu roaminga eta zein herrialdetan erabil dezakezun.
Mugikorretarako aplikazio ugari daude etxeko txikiekin pentsaturik, batzuk besteak baino ezagunagoak, baina aplikazio guztiak interesgarriak, konbinatu egiten baitituzte entretenimendua eta jakintza.
Bidaien antolaketa azken unerako uzten duten horietakoa zara? Edo, alderantziz, zure oporrak eta bidaiak xehe-xehe planifikatzen ematen duzu urtea? Seguru asko, zure txangoei zukua nola atera pentsatzen ariko zara: ez duzu ezer utzi nahi bisitatu gabe, ezta tokiko gastronomia dastatu gabe utzi edo zure helmugako txokorik onenak gozatu gabe utzi nahi ere. Horregatik, zure bidaia planifikatzeko mugikorreko aplikazio onenak hautatu ditugu.
Azken urteotan, ikusi dugu telefono mugikorraren erabilera izugarri handitu dela. Sare sozial berriak agertzeak, aplikazio mugikorrak garatzeak eta komunikatzeko modua aldatzeak ezinbesteko bihurtu dute gure eguneroko bizitzan. Horregatik, telefonoa ahalik eta gehien aprobetxatzeko Androiden trikimailurik onenak erakutsiko dizkizugu gaur.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?