Euskal Hiria
Donostiako inauteriak: datak, desfilea eta konpartsak
3 minZatoz lagunekin Kantauri itsasoaren ondoko hiri honetara, inauterietako koloreaz, musikaz eta jatekoaz gozatzera.
Inauteriak oso errotuta daude Gasteizen. Datak Aste Santuaren arabera aldatzen dira urtetik urtera, baina, euria edo hotza gorabehera, gasteiztarrek ez dugu huts egiten. Gasteizko inauterietan, sekulako jai-giroa izaten da hiriko alde zaharrean eta erdialdean, konpartsek, desfileek eta abarrek alaiturik.
Gasteizko Udalak jakinarazi ditu aurtengo inauterietako desfileen data ofizialak, eta guk, behintzat, ez dugu kale egiteko asmorik.
2024ko otsailaren 6tik 13ra bitartean izango dira Gasteizko inauteriak. Bertako tradizioan errotuta dagoen jai hau data desberdinetan izaten da, Aste Santuaren arabera.
Ospakizun-egunetan, Gasteizko alde zaharra eta erdialdea jai-giroz betetzen dira. Inauterietako konpartsak kalez kale ibiltzen dira, eta ekitaldi enblematikoak egiten dituzte, hala nola Sardina Erretze tradizionala.
Aurtengo inauterietako konpartsak izena emateko eta jantzi-probak egiteko prozesu bete-betean daude. Parte hartzeko eskaera handia da, eta, kasu askotan, mugatuak dira plazak. Horrek adierazten du gero eta jende gehiagok desfilatu nahi duela konpartsetan, blusen eta nesken lagun-taldeek ezarritako joerari jarraituz.
Gasteizko konpartsa batzuek dagoeneko partekatu dituzte aurtengo gaiak sare sozialetan, eta ikusmina sortu dute herritarren artean. Batzuek azaldu dute zer gai jorratuko duten aurten; beste batzuek, ordea, nahiago dute azken unera arte isilpean gorde.
Santa Luzia konpartsak, esaterako, jakinarazi du zer gai izango duen: 1990eko hamarkadan Will Smith protagonista izan zuen El príncipe de Bel Air telesail mitikoari omenaldia egingo dio. Bestalde, Presentación de María ikastetxearen konpartsa Disney unibertsoan eta haren mendeurrenean murgilduko da, eta Mulan izango du protagonista.
Zaranbiz eta Iritsi Gara konpartsek, bestalde, gure mugetatik haratago eramango dute sormena. Zaranbizek Kubako erritmoak izango ditu, maraka eta guzti. Iritsi Garak, berriz, sanba-doinuekin desfilatuko du. Iturriberok lehenbizikoz desfilatuko du Mister Potato gisa.
Konpartsa batzuek partekatu dituzte jantzien irudiak sare sozialetan. Esate baterako, Baila y Disfruta (Arriaga) konpartsak jantzi koloredunak aukeratu ditu, bizkarrean errotak dituztenak; Sansomendi-Eharik, berriz, zinemako klasiko bat hautatu du: Que la fuerza te acompañe.
2023an, 6.433 lagunek parte hartu zuten konpartsetan, baina azken urteetako errekorra 2020an hautsi zen: 7.162 pertsonak parte hartu zuten, konfinamendua baino hilabetetxo bat lehenago. Konpartsa batzuetan oraindik ere eman daiteke izena, baina beste batzuek dagoeneko itxi dute epea.
Jesús Escaño Castro egileak azken bi mendeetako Gasteizko inauterien inguruko erreferentzia sakabanatuak biltzen ditu Crónicas del Viejo Carnaval Vitoriano (Gasteizko garai bateko inauteriaren kronikak) lanean. Gasteizen 1820 eta 1931 bitartean argitaratutako egunkari, liburu eta aldizkarietako oharrak berrikusten eta jasotzen ditu.
Lan horretan, gure arbasoak inauteriak ospatzera animatu zituen espirituari egiten zaio erreferentzia, eta leial erakusten dira haien ohiturak, giroa, distira eta ondorengo gainbehera.
Inauteriak 1679an ere ospatzen ziren Gasteiz aldean. Hala kontatu zuen Marie-Catherine le Jumelle de Barneville edo Madame d’Aulnoy kondesak. Gasteiz aldean bisitan zela, kondesak inauterietako ekitaldi alai bat ikusi zuen Plaza Berrian: gazte-taldeak elur-bolak botatzen, hirian elurra zuri zegoela aprobetxatuz.
Inauterietako jai-ospakizun alaiek aspaldiko tradizioa zuten, eta erabat erroturik zeuden Gasteizko gizarte-geruza guztietan. Gasteizko kale-inauteriak askotariko jendetza erakartzen zuen, trolla-hots bereizgarriak erakarrita.
Kale-inauterietan, gazteriak hiriko kaleak zeharkatzen zituen «¡A la trolla, a la trolla, a la txibiribom-bom!» oihukatuz, borrariak atzetik zituztela, sekulako iskanbilarekin eta maskuriarekin harrapatutako guztiak kolpatuz.
XIX. mendearen amaieran, inauterietako jai-giroak biribilketa alaiak sortu zituen, eta oraindik ere abesten dira ahapaldi batzuk, alai askoak:
«Los pintores de Vitoria
han terminado ya de pintar,
las Estaciones de Achuri
y Amara en San Sebastián.
Guía, guía maquinista
a toda velocidad
que la máquina del tren
se va a parar....
Y nos vamos a Vitoria
a pasar el Carnaval»
(Gasteizko pintoreek
amaitu dituzte
Atxuriko geltokia
eta Donostiako Amarakoa.
Goazen, makinista,
ziztu bizian,
trenaren makina geratu ez dadin
bidearen erdian...
Eta goazen Gasteiz aldera
inauterietan)
2024. urteko inauteri-jaiak otsailaren 6tik 13ra bitartean izango dira. Jai-giroz beteriko egunak, inondik ere. Jarraian kontatuko dizugu zer egingo den, egunez egun.
Gasteizko inauteriak lerdo-egunarekin hasten dira, ostegunean. Egun horretan, Musika Etxea Udal Folklore Akademiako eta Arabako Haur Abesbatzen Arabatxo Federazioko haur-abesbatzak dira protagonista.
Arratsalde-hasieratik aurrera, abesbatza horietako haurrak mozorroturik ibiltzen dira hirian zehar, eta Plaza Berrian amaitzen dute ibilbidea, batera eginiko emanaldi batekin.
Arratsalde partean, Indarra Euskal Herri Artearen Kultura Elkartea izango da protagonista, eta alde zaharreko kaleak animatuko dituzte inauterietako dantza-ikuskizun batekin.
Larunbata da, zalantzarik gabe, Gasteizko inauterietako egun nagusia. Ohiturari jarraituz, eguerdi-partean hasten da eguna: margolariak iristen dira tren-geltokira, Gasteizko pintoreen kalejira-doinuekin, kontatuz nola iritsi diren hirira inauteriak ospatzera.
Ondoren, Ibiltaria estatua apaintzen dute Arka Plazan, egundoko festa-giroan. Arratsaldean, konpartsek karrozekin desfilatzen dute hiriko kale nagusietan. Ondoren, dantzaldi bat izaten da Plaza Berrian, eta, ondoren, batukada bat hiriaren erdialdean.
Igande goizean, konpartsek Gasteizko kaleak zeharkatuko dituzte berriro inauterietako beste desfile batean, eta egun osoan ipiniko dute jai-giroa hirian.
Ospakizuna astearte arratsaldean amaituko da, Espainia Plazan egiten den Sardina Erretzearekin. Ekitaldi horretan izaten dira negartiak, konpartsak eta, penaren penaz, inauteri-jaiei agur esaten dieten hainbat eta hainbat herritar. Hileta-martxa baten doinuekin, sardina erretzen dute, eta ekitaldi sinboliko horrek markatzen du Gasteizko inauterien amaiera.
Ezin duzu kale egin Gasteizko inauterietan. Apuntatu egunak eta jarduerak, egunen batean Gasteiz aldera joan eta konpartsez, sardina-erretzeaz edo pintore gasteiztarrez gozatzeko. Atera argazkiak guztiari, eta partekatu zure lagunekin abiadura handienean Guuk-en tarifei esker.