Euskal Hiria
Las mejores playas para hacer surf en Euskadi ¡Descúbrelas!
7 minDónde hacer surf en Euskadi. Descubre las mejores playas para surfear en la costa vasca. Las playas mejor valoradas para coger olas en Bizkaia y Gipuzkoa
Inguruan dugun naturaz gozatzea gustatzen zaigu Euskadin; batez ere, gure kostalde paregabeaz eta gure hondartzez gozatzea dugu gustuko, Kantauri itsasoaren alderdi basatienarekin bat egiteko aukera ematen baitigu. Hala, badira zenbait hamarkada surfaren erreferente garela mundu mailan. Ezagutu Euskadin surf egiteko hondartzarik onenak artikulo honetan.
Munduan ez dago Euskadi bezalako tokirik surf egiteko olatu onenen bila bazabiltza, urteko edozein sasoi izanda ere.
Euskadiko kostaldeko olatu paregabeez gozatu dutenek baino ez dakite edonor konkistatzeko eta txunditzeko gai direla.
Egia esan, Euskadin urte osoan ditugu kalitate handiko olatuak. Beraz, kirol honetan duzun eskarmentuaren araberakoa izango da zuretzako denboraldi egokiena.
Esate baterako, uda da Euskadiko hondartzetan surf egiteko unerik egokiena surfean hasi berria bazara. Uraren tenperatura da Euskadiko hondartzen abantaila handienetariko bat, Euskadiko Turismoa atariaren arabera, urteko hilabete hotzenetan oso gutxitan jaisten baita 11 C-tik.
Gainera, surflari trebatua bazara, iraila da hilabeterik onena Euskadiko hondartzetan olatuak hartzeko, tenperatura atseginak, olatu trinkoak eta argi-ordu askoko egunak baititugu kirol liluragarri honez gozatzeko.
Badakizu zein diren hondartza onenak Euskadin olatuak hartzeko?Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan surf egiteko hondartza onenei buruzko argibide batzuk emango dizkizugu
Bizkaiko hondartzak dira surflari eskarmentudun eta amateurren helmuga gogokoenetariko bat. Batez ere, Ibaizabal ibaiaren eskuinaldeko eta Urdaibaiko hondartzek eskaintzen dituzte surferako kondizio bikainak.
Mundaka nahitaezko helmuga bilakatu da naturarekin bat egin nahi duten guztientzat eta, noski, surfaren zaleentzat. Toki ezin hobean dago arrantzale-herri hori, Urdaibaiko Erreserban. Kostaldeko eta mendialdeko paisaia zoragarriez gozatuko dute hara joaten direnek.
Mundakako olatua famatua da Europako ezker-olatu onena izateagatik; profesional batzuen arabera, munduko ezker-olatu onena da. Mundakan sortatutako olatu tubularra 4 metrokoa izatera irits daiteke, eta 400 metroko luzerakoa. Benetako ametsa surflari trebatuenentzat.
Olatu horretaz gozatzeko garairik onena udazkeneko eta neguko hilabeteak dira (Atlantikoko olatuak trinkoagoak baitira), hego-haizea dabilenean, batez ere.
Getxo eta Sopela artean dago Galea lurmuturra, eta han jokatzen da Punta Galea Challenge; hain zuzen, lurmutur horretan dago surf egiteko moduko Europako olatu handienetako bat.
Olatu luzea eta bizkorra da, 6 metrorainoko altuerakoa; hodi bilakatzeko gai da, eta haitzezko hondoaren gainean hausten da: benetako erronka surflari trebatuenentzat ere.
Big wave surfer ezagunen toki gogokoenetariko bat da. Urtero elkartzen dira han nazioarteko surflari profesional onenak, olatu handien Europako lehiaketa zaharrenean parte hartzeko. Labarretatik ikus dezakezu nazioarteko lehiaketa hori, eta streaming bidez ere bai, Guuk-ek garatutakoaplikazioari ri esker.
Surfaz gozatzeko aukera ematen duten 400 metro perfektu ditu hondartzak. Ibaiaren bokalean dago hondartza, eta toki perfektua da surfean hasi berria bazara.
Plentziako hondartza gogokoenetako bat da hasiberrientzat, hondarrezko hondoaren gainean apurtzen diren olatu trinkoak baititu.
Sopelako Arrietara-Atxabiribil eta Barinatxe hondartzak dira eskarmentu handiko surflarien helmuga gogokoena. Mota guztietako olatuez goza dezakegu hondartza horietan, edozein marearekin, hasi haitzezko hondoetan apurtzen direnetatik eta 2 metrorainoko paretakoetara.
Perfektuak dira esperientzia handiko surflarientzat, eta erabat ekipatuta daude surf-esperientzia izugarri baterako, denda eta lantegiak, klubak eta adin guztietarako eskolak ematen dituzten surf-eskolak baitaude.
Barrikan dago, eta inguruko surflari trebatuenen hondartza gustukoena da, Euskadiko olatu handienetarikoa sortzen baita han.
Hondartza horretara joaten diren surflariek diotenez, Euskadiko kostaldeanswell handieneko tokia da, oso zaila baita olatu hori konkistatzea, indartsua izateaz gainera labarraren aurrean apurtzen baita, haitzezko hondo baten gainean.
Paretako olatuak badituzu gustuko, edo hodi pixka bat izan dezaten nahiago baduzu ere, desafio egiteko beharrezko guztia du olatu honek, zure gaitasun guztiak erakuts ditzazun.
Surfaz ari garenean, garrantzitsuena ondo pasatzea da, eta, horretarako, gutxi dira Bakioko hondartza bezain perfektuak, zeinak Euskadiko kostalde guztiko olatu trinkoenetako bat eskaintzen baitigu.
Kalitate handiko olatuak ditu urte guztian, eta askotarikoak: eskuin-pikoak, ezker-pikoak, abiadura handiko olatuak eta hodi-sekzioko batzuk ere bai. Kirol honetaz topera gozatzeko hondartza perfektua!
Surfarekiko pasioa eta tradizioa bada Gipuzkoan. Surfa egiteko hondartza aproposak ditu, bai kostaldeko herrietan, bai hiriburuan. Hondartza horien kokapen geografikoa eta orografia direla eta, surferako hondartza egokiak aurkituko dituzu, bai maila handia baduzu, bai zerotik hasi nahi baduzu.
Gipuzkoako kostaldearen erdi-erdian dago Zarauzko hondartza; Euskadiko surfaren hiriburua izatea lortu du, eta lehiaketa garrantzitsuak egiten dira han; besteak beste, Rip Curl Pro Surf.
Zarauzko hondartzak 2 km baino gehiago ditu, eta baldintza perfektuak ditu surfa egiteko, edozein maila dugula ere. Izan ere, hango olatuak hondarrezko hondoaren gainean apurtzen dira, eta gutxitan sortzen dute hodia; beraz, egokiak dira mota guztietako surflarientzat.
Udaberria eta udazkena dira sasoirik egokienak hango olatuez gozatzeko, trinkoak baitira orduan.
Rokaputa edo Izustarrikoa da Gipuzkoako olatu famatuenetariko eta zailenetariko bat. Zumaia eta Getaria arteko errepidearen aurrez aurre dago, non haitzezko hondoaren gainean apurtzen baita olatua; 5 metroko altuera har dezake.
Diotenez, indartsua, zakarra, masiboa eta arriskutsua da olatu ezagun hori. Izan ere, altuera itzelaz gainera, hodiak eta indar handia ere eskaintzen dizkigu olatu horrek, eta eskarmentu handieneko surflariak baino ez dira ausartzen probatzen.
Urtetik urtera bertako eta nazioarteko gero eta surflari gehiago saiatzen dira olatu eskerga hori konkistatzen, eta, hala, uretan dauden surflarien maila gero eta handiagoa da.
Zerrenda honetan bere tokia merezi du Zurriolak, zeina Donostiako hondartza ezagunenetariko bat baita. Gros auzoan dago, eta han elkartzen dira hiriko surflari guztiak. Izan ere, donostiar batzuek diotenez, Donostiako historia hango olatuen historia da. Urumea ibaiaren bokaleko morrua eraiki zutenean, Zurriola hondartza zabaldu egin zen, eta hango olatuak aldatu egin ziren: surferako egokiak dira orain.
Maila guztietako surflarientzako olatu perfektuak aurkituko dituzu Zurriolan, hasi Sagueseko ezker-olatu ezagunetik —adituentzat egokia— Kursaaleko olatura, zeina perfektua baita hasiberrientzat.
Gainera, hiriko hondartza bat denez, aldi berean olatuez eta Donostiako onenaz gozatzeko aukera ematen digu.
Guuk-en badakigu surfaren alderdi onenetako bat kezkarik gabe deskonektatzea dela. Horregatik, edozein hondartza hautatzen duzula ere Euskadin edo Europar Batasuneko edozein tokitan olatuak konkistatzeko, beti gaude zure ondoan Interneterako konexio onenarekin, zure ardura bakarra erlaxatzea eta gozatzea izan dadin.