icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Nahitaezko Aplikazioak Euskadin hondartzara joateko

01 Julio 2021 10:28

Mendia ala hondartza? Guuk-en mendizale amorratuak gara, baina ezin dugu ukatu: kostalde ikusgarria daukagu Euskadin, kilometro luzeetan. Eta alferrik da ezetz esatea. Euskal kostaldeak 176 kilometro hondartza ditu, Bilbo eta Biarritz artean. Uda ate-joka dugun honetan, milaka euskaldun abiatuko gara hondartza aldera, horrenbeste espero genuen txokoaren bila. Aurtengo udan ere, zer hoberik gustukoen dugun hondartza aukeratzea baino; hantxe ahaztuko ditugu bestelako kontu guztiak. Horretarako, Euskadin hondartzara joateko nahitaezko aplikazioak aurkeztuko dizkizugu.

Gure irteeratxoa antolatzeko, zenbait alderdi izan behar ditugu kontuan: hondartzarik onena aukeratzea, zenbat jende dagoen kontsultatzea edo kondizio meteorologikoei erreparatzea, konparazio batera. Horrexegatik, Guuk-en aplikaziorik onenak hautatu dizkizugu: mugikorra izango duzu aliatu perfektua hondartzara egun pasa joateko. Mugikorrerako tarifarik onena baino ez duzu behar!

hondartza-emakumea-ordenagailua

Gipuzkoan, Nik Hondartzak

Nik Hondartzak aplikazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak garatua da, AZTIren lankidetzarekin. Semaforo-sistema baten bidez, aplikazioak denbora errealean jakinarazten die erabiltzaileei eta udalei zer okupazio-mailatan dauden Gipuzkoako hondartzak.

Semaforo-sistemaren bidez, aplikazioak hondartzen okupazio-mailaren berri ematen du. Hamabost minututik behin eguneratzen da, eta denbora errealean ematen du hondartza bakoitzaren okupazioari eta egoerari buruzko informazioa, une bakoitzeko dentsitate-tasaren arabera. Eskuragarri Android eta iOS sistemetarako!

BizkaitUp, bainulari bizkaitarrentzat

BizkaiUP Bizkaiko Foru Aldundiak sorturiko aplikazioa da, eta egungo osasun-egoerari eta zerbitzuei buruzko informazio garrantzitsua jakinarazten du, baita egoera horren ondorioak ere.

Aldian-aldian abisuak helarazteaz gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako albiste, informazio eta eduki guztiak kontsultatzeko aukera eskaintzen du, eta badu interes-puntu garrantzitsuenen mapa bat ere –besteak beste, erabiltzailearen kokalekutik gertu dauden farmaziak eta supermerkatuak agertzen dira–.

Gehien gustatzen zaiguna zera da, BizkaiUP aplikazioak ez duela ez eskatzen, ez erregistratzen batere informazio pertsonalik. Kasu honetan ere, Android eta iOS gailuetarako daukazu eskura.

iPlaya

Aplikazio honi esker, gida oso bat izango duzu gailu mugikorrean: hondartza guztien ezaugarriak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak biltzen ditu, bai eta iragarpen meteorologikoa ere.

Aplikazio honetan, Espainiako kostalde osoko 2.000 hondartzari baino gehiagori buruzko informazioa topatuko duzu, baina baita gailuaren GPSa erabiliz ere. iPlay aplikazioak oso modu intuitiboan erakusten du zenbait eratako informazioa: eguraldia, itsasoaren tenperatura, UV indizea, sentsazio termikoa, haizearen indarra, itsasaldiak eta eguzkia sartzeko ordua.

iBeach

IBeach aplikazioan Espainiako hondartza guztien argazkiak eta deskribapen nahiko zehatza aurkituko dituzu, ezaugarri garrantzitsuenekin. Haizea indarrean dabilela... iBeachek hondartzarik gordeenak erakutsiko dizkizu, haizetik babestuta egoteko. Jende gutxiagoko hondartzak gustatzen zaizkizula... iBeachek esango dizu haietako zeinetan galdu.

Gainera, eskura izango duzu bestelako informazioa ere: olatuak, haizea, bandera, airearen eta itsasoaren tenperatura, eguraldiaren iragarpena eta, hondartza batzuetan, baita uraren kalitatea eta marmokarik badabilen ere.

iBeachek 3.500 hondartzako datu-base bat dauka, eta arian-arian eguneratzen da, Mediterraneoko eta Atlantikoko hondartza gehiagorekin. Gaur egun, Frantziako, Greziako, Italiako eta Portugalgo hondartzak daude bilduta iBeachen. iBeach aplikazioa, iOS eta Android plataformetarako deskargatu daiteke.

Tumarea

Tumarea da mareen egoera kontsultatzeko aplikazio nagusia. Aplikazio honen bidez, 68 portutako mareen portaeraren berri izan dezakegu.

Tumareak hondartzei eta itsasoaren egoerari buruzko informazioa ematen du batik bat. Marearen egoerari buruzko datu guztiak emateaz gainera, itsasbeherei eta itsasgorei buruzko informazioa ere eskaintzen du. Halaber, eskura izango dituzu datozen 30 egunetako mareen taulak, altuerak, koefizienteak eta ilargialdiak. Aplikazioaren barruan dago informazio guztia; beraz, ez du behar Interneteko konexiorik. Gainerako aplikazio guztiak bezala, plataforma nagusietan dago eskuragarri: iOS eta Android.

Erlazionatutako berriak