Euskal Hiria
Películas grabadas en Euskadi, escenario de cine
10 minEuskadi es escenario de grandes películas y largometrajes. Descubre las películas grabadas en en los pueblos y ciudades de Bizkaia, Araba y Gipuzkoa
Denoi gustatzen zaigu aldian behin sofing egitea. Ederki asko egoten gara sofa gainean etzanda, etxeko kirol zoragarri hori praktikatzen. Sekulako atsegina da ordu luzeetan telesail-maratoi bat egitea, negar edo barre eragiten digun film bat ikustea edo, pelikula batean sarturik, abentura bat bizitzea. Eta, nola ez, krispeta- edo gozoki-mordoxka bat magalean hartuta, kaloriak berdintzeko. Ezagutu Euskadin grabatutako pelikula guztiak Guuk-ekin.
Baina sofing egiteak ez du esan nahi uko egin behar diogunik maite ditugun gure bazterrak ikusteari. Izan ere, Euskadik denetarik du filmetako agertoki paregabe bihurtzeko: mendi berde-berdeak, xarma darien herriak eta kostalde ikusgarria.Hain zuzen, hainbatetan izan dira Euskadiko txokoak pantailako pertsonaia ospetsuen agertoki.
Euskadik eta gure hiriek duten edertasuna kontuan izanik, ez da harritzekoa zinemagile handiek gure txokoetara jo izana. Esate baterako, Franklin Schaffner zuzendariak (Tximinoen planeta, Papillon eta beste zenbait filmen egilea) pelikula batean baino gehiagotan erakutsi ditu Euskadiko ingurumariak, baita zinemazale bat baino gehiago konkistatu ere Euskadiko tokiekin.
Badakizu zein diren Euskadi pantaila handira eraman duten filmetako batzuk? Guuk-en film-sorta bat egin dugu, ibilbide ahaztezin bat egin dezazun Euskadin barrena, zeure etxetik bertatik, eroso-eroso. Hori bai, ez dugu egingo spoilerrik.
Euskadi osoan, Bilbok eta Bizkaiak dituzte beren kale eta herrietan grabaturiko film luze gehien. Bertako arkitektura bakarrari eta historiaz beteriko txokoei esker, kokaleku paregabea dira era guztietako kontakizunetarako, hala dramak nola zientzia-fikzioa. Bilbao Bizkaia Film Commission arduratzen da Bizkaiko grabaketak kudeatzeaz eta, horrenbestez, euskal zinemagintza eta kultura bultzatzeaz.
Film hau Bilbon eta Ean (Urdaibaiko Erreserba) filmatu zuten. Arrakasta handia izan zuen 1984an estreinatu zutenean. Mikel du protagonista, Bilbo inguruko udalerri bateko farmazialari gaztea —Imanol Ariasekantzeztua—. Onenak emandako ezkontza bat bizi du, eta, dantzaleku batera joaten den batean, Fama trabestia ezagutuko du. Berehala ekingo diote harreman bati.
Film honek begirada hurbilez aztertzen ditu zenbait gai, hala nola LGBTQ+ komunitateak gizartean, familian eta politikan bizi duten intolerantzia.
Aukera ederra da joan den mendeko 80ko hamarkadako Bilbo ezagutzeko eta drama batez gozatzeko.
Film honekin ere 80ko hamarkadako Bilbon barneratuko gara. El Pico 1983an estreinatu zen, eta Paco du protagonista. Guardia Zibileko komandante baten seme heroinazalea da Paco, eta Urko adiskideak eta biek etxetik ihes egitea erabakiko dute. Azken hori buruzagi abertzale baten semea da. Pacoren aitak, semearen bila dabilela, bizitza markatuko dion mundu berri bat aurkituko du.
Adrenalinaz beteriko film moderno honek zientzia-fikziozko mundu batera eramango gaitu. Mundu horretan, Jupiter izeneko etorkin errusiar bat unibertsoaren oreka alda lezakeen kate genetiko baten parte da.
Horren ondorioz, galaxiarteko sari-ehiztarien xede nagusi bihurtuko da, eta ahal duten guztia egingo dute hura hiltzeko.
Bilbon filmatu zen, eta, zenbait eszenatan, Guggenheim museo enblematikoa ageri da, galaxiarteko hiria girotzeko.
Matrixen sortzaileek eginiko film honek Mila Kunis, ChanningTatum, EddieRedmayne, Sean Bean eta halako izarrez betetako antzezle-taldea du. Film paregabea, zientzia-fikzioa gustuko baduzu.
PierceBrosnan bada zure James Bond gogokoena, ziurrenik ezagutuko duzu film hau. Bonden sagako hemeretzigarren filma eta BrosnanekBond antzezten duen hirugarrena.
Bilbon filmatutako eszenak ditu: James Bond leiho batetik salto egiten ikusiko duzu, bai eta Guggenheim museoaren eta Puppy ospetsuaren aurrean lurreratzen ere.
Film horretan, James Bondek Elektra babestu behar du, petroliogintzako handiki baten alaba. Elektraren aita hil ostean, haren atzetik dabil Renard —arma nuklearrekin obsesionaturiko gaizkile bat—, munduko petrolio guztia bereganatu nahirik.
Film ezin hobea adrenalina gustuko dutenentzat eta espioi ingelesaren fanatikoentzat: gau ederra pasatzeaz gainera, Bilboko txoko turistiko ospetsuenak ikusi ahalko dituzu pantailan.
Maribel Verdú, Paula Echevarría, Juana Acosta eta izen handiko aktore gehiago biltzen dituen komedia espainiarra.
Filmean, Bilbo aztoratzen duen krimen-olde kaotiko bat ikusiko dugu, zeina Leireren senar ohia hil ostean abiarazten baita. Horrekin batera, emazte berriak ahaleginak eta bi egingo ditu senarra eta biak inplikaturik zeuden ustelkeria-sarea ezkutuan gordetzeko.
Bilboko kaleen hartualdi izugarriez gozatu eta barre-algara batzuk egin nahi badituzu, komedia ezin hobea duzu hau, patxada ederrean deskonektatzeko.
Bizitzaz beteriko Bilbo moderno batez gozatzeko aukera paregabea. Film luze honetan, tipi-tapa oinez ikusiko ditugu protagonistak Areatzan barrena, edo trago batzuk hartzen Zazpikaleetako Lamiak tabernan.
Filmak ligatzeko arteak izan ohi dituen korapiloen aurpegirik barregarriena erakusten digu, Chemaren kontakizuna baliatuz. Protagonista, neska-lagunarekin utzi ondoren, Claudia erakargarriarekin maiteminduko da. Eta, nahiz eta jai duen harekin, jo eta su jarraituko du atzetik, baita hamaikatxo abentura bizi ere.
Makina bat barre-algara egingo duzu komedia honekin, Bilboko txokorik onenez gozatzen duzun bitartean.
Sekulako maitasun-aitortza euskal gastronomiari. Ondotxo dakigu Karra Elejalderen film batekin ez dagoela barreari eusterik, eta hau ere ez da salbuespena. Mikel da komedia honetako protagonista, Bilboko jatetxe ospetsuenetako bateko chefa. Mikel aitarekin duen harremana berraurkitzen ari da, 30 urteren ondoren, protagonistaren bizitzan agertu baita, bazterrak energiaz eta bizitasunez betetzera.
Film honek bikain jasotzen du Bilbok azken 30 urteetan izan duen aldaketa ikaragarria, familia-ikasgai garrantzitsu bati buruz diharduen komedia batez gozatzen duzun bitartean.
Zinemaren zale orok ondotxo daki Donostia dela Euskadiko zinemaren benetako muina, eta ez Zinemaldi famatuagatik bakarrik, baita lurralde horretako herri eta hirietan filmatu diren film ospetsuengatik ere.
Hementxe dituzu ospetsuenetako zenbait:
1973an estreinaturiko klasiko honek Dustin Hoffman eta Steve McQueen ditu protagonista.
Drama-aktore onenaren Urrezko Globorako izendatu zuten Steve McQueenen interpretazioari esker, eta Hondarribian filmatutako eszena batzuk ditu. Drama honek HenriCharrièrePapillon jaunaren istorioa kontatzen digu: bizitza osorako kartzela-zigorra ezarri zioten, egin ez zuen krimen batengatik. Papillonek, Louis Vega dokumentu-faltsutzailearen bizitza salbatu ondoren, babesa eskainiko dio kartzelatik ihes egiteko laguntzaren truke.
Film hau duela gutxi birmasterizatu zuten, baina, vintage zinema gustatzen bazaizu, merezi du jatorrizko bertsioan gozatzea, zalantzarik gabe.
Intrigaz eta umore beltzez beteriko filma. Aritz Moreno donostiarraren lehen filmak Helga du protagonista, senarra ospitale psikiatriko batean sartu berri duen editorea. Bueltako trenean, ÁngelSanagustín ezagutuko du, nortasun-nahasmenduak ikertzen dituen psikiatra. Bidean hizketan doazela, zaborrarekin obsesionatuta dagoen Martín Urales de Úbeda izeneko gaixo paranoiko baten istorioa kontatuko dio Helgari.
Film hau 4 Goya saritarako izendatu zuten —hala nola zuzendari eta gidoi onenarenak—. Momentu eder askoa igarotzeaz gain, Donostiaz eta Gipuzkoako beste zenbait paisaiaz gozatu ahal izango duzu.
Film honekin, are gehiago maiteminduko zara Euskadirekin.
Loreak hiru emakumeren bizitzaren kontakizuna da. Bakoitzak bizitza desberdina du, baina hirurei ere lore-sortek laguntzen diete hurbileko pertsona baten galerari aurre egiten, bakoitzari bere moduan.
Edertasunari, maitasunari eta dueluari buruzko metafora bat eginez, Donostiako Zinemaldiko Film Luzeen Sail Ofizialean lehiatu zen 2014an. Ikustera ausartzen dena hunkiturik uztea lortzen duen filma.
Une hunkigarri batez gozatu eta harriturik geratu nahi baduzu Donostiako, Zumarragako edo Urola Garaiko paisaia paregabeekin, ezin duzu galdu film hau.
Gasteiz ere ez da hankamotz geratzen, hura ere izan baita makina batek gogokoenen artean dituzten filmetako agertoki. Haiei esker, Gasteizko zenbait txoko miretsi ahalko ditugu. Eta, kontuz ibili, erraz maiteminduko baitzaitu hiri zoragarri horrek.
Film honek adi-adi edukiko zaitu, Gasteizko ikuspegi onenez gozatzen duzun bitartean.
Unai da kontakizun honetako protagonista. Ertzain horren eginkizuna da azken bi hamarkadetan hiria beldurrak airean daukan serieko hiltzailea topatzea. Telebista-pantailan parez pare izango dituzu sare sozialek kutsatutako ikerketa bat, erantzunik gabeko krimen-sorta bat eta Gasteizko paraje zoragarriak.
Eva García Sáenz de Urturiren Hiri Zuriaren Trilogia ospetsuan oinarrituriko film honek guzti-guztia du zure kutunetako bat bihurtzeko.
Orain arte, pelikula nabarmenen batzuk baino ez ditugu aztertu, baina asko dira Euskadin filmatu diren filmak. Hementxe dituzu xehetasun guzti-guztiak, estreinaldi-urtearen arabera antolaturik:
Euskal zinemazale amorratua bazara, nahitaez ezagutu behar duzu Zineuskadi irabazi-asmorik gabeko elkartea. Bazkide ditu, besteak beste, Euskal Irrati Telebista, Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategia Fundazioa, eta haren helburua da Europako ikus-entzunezkoen aniztasuna eta ondarea defendatzea.
Ikusten duzun moduan, hamaikatxo filmetan topa ditzakezu Euskadiko txokorik enblematikoenak, sofatik bertatik, eroso-eroso. Izan streaming bidez edo zuk nahi bezala, aukeratzen duzun filmaz batere arduratu gabe gozatzea nahi dugu Guuk-en. Horregatik, merkatuko konexiorik bizkorrenetako bat eskaintzen dizugu.