icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskaraz gozatzeko eleberri eta liburu onenak

26 Abril 2023 12:00

Euskara ikasteko modurik onena liburuak euskaraz irakurtzea da. Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako idazleek berezko estiloa dute; haren bidez, irakurlea hizkuntzan murgildu daiteke, eta hiztegian nahiz ortografian aurrerapausoak eman ditzake.

Horregatik, Guuk-eko kideok liburutegian sartu gara, gure ustez euskarazko libururik onenak direnak hautatzeko. Ez daude denak, jakina, baina bai gure hizkuntzan irakurriz gozatzeko ezagutu beharko zenituzkeenak. Irakurtzera!

Mejores libros en euskera

Literatura Euskadin

Mende askoan ahozko hizkuntza izan zen euskara, herri-hizkuntza. XVI. mendearen erdialdean, euskara garrantzia hartzen hasi zen, Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako "Linguae Vasconum Primitiae" antologia ospetsua bezalako idatzizko lanei esker.

Beste hizkuntza batzuetan bezala, garai hartan euskal gizarteak urrezko aroa bizi izan zuen, eta erlijio-lan asko argitaratu ziren.

Gaur egun hainbeste autore historiko ez ezagutzeko arrazoi bakarra da euskalki desberdinak izateak eta hizkuntza ofizial bat ez izateak zaildu egin zuela hura zabaltzea.

Horrez gain, Erdi Aroaz geroztik, errege —eta, aurrerago, agintari— batek ere ez zuen euskara hizkuntza gisa babestu. Hain zuzen, guztiz kontrakoa gertatu zen; mendeetan zehar maiz debekatu eta jazarri zen euskara, ia demokrazia iritsi zen arte.

Eta, orduan, zer? Euskarazko libururik onenez hitz egitean, autore garaikideei erreparatu behar zaie, hala nola Lizardi edo Lauaxetari poesian, edo Txillardegi edo Miranderi 50eko hamarkadako existentzialismoan. Erreferente dira, halaber, Gabriel Aresti eta Jorge Oteiza eskultorea.

70eko hamarkadan euskara estandarra sortu zen, eta euskal argitaletxeak jaio ziren.

Hortik aurrerakoa, historia da: Joan Mari Irigoien, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Arantza Urretabizkaia eta beste hainbat eta hainbat idazle handik osatzen dute euskal literatura.

Euskazar irakurtzearen onurak

Historia alde batera utzita, euskarazko libururik onenak bi gauzarengatik dira interesgarriak: lehenik eta behin, euskal kultura ulertzen eta euskara hobetzen laguntzen dute. Eta, bigarrenik, alderdi kimikoa dugu.

Ba al zenekien giza garunak dopamina eta serotonina sortzen dituela irakurtzen dugunean? Osagai kimiko natural horiek pertsonen ongizate-sentsazioarekin lotuta daude.

Horregatik, ezagutza berriak eskuratzeaz gain, irakurtzen dugunean erlaxatuta eta bare sentitzen gara. Zer gehiago eska daiteke!

Gainera, hizkuntza bat ikasten ari bazara edo zure maila hobetzen saiatzen ari bazara, hiztegia aberasten lagunduko dizu irakurtzeak.

Guuk-ek aurreko batean aurkeztu zizkizun euskara praktikatzeko aplikaziorik onenak. Gaur, euskarazko libururik onenen zerrenda bat dakarkizugu. Gogoan hartu!

Euskarazko 7 liburu irakurriz gozatzeko

#1

Enda, Toti Martínez de Lezea

Enda Mejores libros en euskera

Toti Martínez de Lezea autore ezagunaren azken lanetako bat da Enda. Historia eta tradizioak ditu ardatz lanak, Erdi Aroko kutsuarekin. Horregatik, Erdi Aroko eleberriak gustuko badituzu, asko gustatuko zaizu pertsonek dragoi eta erraldoietan sinesten zuten garai ilun hartan murgiltzea.

#2

Kabitu Ezina, Aintzane Usandizaga

Kabitu Ezina mejores libros en euskera

Zortzi istorio jasotzen ditu Aintzane Usandizagaren lehen liburu honek. Eguneroko bizitzari eta giza harremanei buruzko zortzi ipuin dira. Eguneroko egoerak azaltzen dituzten kontakizunak dira, zaurian atzamarra sartzen duenaren ikuspegitik kontatuak.

#3

Ama, eme, ume

M ama eme ume mejores libros en euskera

Erika Lagoma Pombarrek eta Estitxu Fernández Maritxalarrek idatzi dute lan feminista hau, euskaraz. Tradizioz emakumeei esleitu zaizkien lanez hitz egiten dute, hala nola haurdunaldiaz, erditzeaz eta haurren hazkuntzaz.

#4

Aitaren etxea, Karmele Jaio

Aitaren Etxea mejores libros en euskera

Azken urteotako euskarazko literaturaren klasikoetako bat da Karmele Jaio idazle gasteiztarraren lan hau. Murgil zaitez istorio honetan. Ismael idazle arrakastatsua da, eta bi urte daramatza hurrengo eleberria idazten. Halako batean jakin du hiritik gertu, Gasteiztik gertu, mendian, emakume baten gorpua aurkitu dutela.

#5

Atarian, Maixa Zugasti

Aitaran mejores libros en euskera

Maixa Zugasti idazle tolosarrak 2022an argitaratutako liburu honek bizitzaren amaierara iristean mahaigaineratzen diren gaiak jorratzen ditu: oinordetza-arazoak, boterea, dirua, etab. Hiru pertsonaia eta hiru ahots, maitasuna bitarteko bakarra dela.

#6

Gezurra berdaderoa, Bertol Arrieta

Gezurra berdaderoa mejores libros en euskera

Bertol Arrieta idazle zarauztarraren lehen eleberriak euskal literaturan lantzen ez diren ezaugarriak ditu. Erotismo-ukituz eta umorez zipriztindua, bizitzeko gogoari dei egiten dion kantu bat da. Lan ezin hobea oporretan gozatzeko eta energiaz kargatzeko.

#7

Obabakoak, Bernardo Atxagaren klasikoa

obabakoak mejores libros en euskera

Uda une egokia da gure literaturako klasiko nagusien errepasoa egiteko ere. Bernardo Atxagaren Obabakoak lanak 30 urtetik gora bete ditu, baina Obabako biztanleen istorioekin irakurleak maitemintzen jarraitzen du. Oraindik ez al duzu ezagutzen?

Haurrentzako euskarazko liburuak

Helduok euskara praktikatzeko aprobetxa dezakegu, euskarazko liburuak irakurriz, baina komeni da, halaber, haurrak eta gazteak urte osoan irakurriz dibertitzea.

Hiztegia hobetzeaz gain, errazago barneratuko dituzte euskarazko esamoldeak. Hitzak buruz ikasi beharrean, irakurtzen dugunean gure garunak informazioa prozesatzen du, eta ideiak barneratzen ditu, esfortzurik gabe.

Guuk-ek lehenago ere aipatu izan dizkizu etxeko txikiek euskara erabiltzeko onlineko tresnak, hala nola Txikipedia, entziklopedia online eta euskaraz

Oraingoan, haurrentzako bi liburu-sail gomendatuko dizkizugu, zure liburutegian gehitu ditzazun eta haiek ere aisialdian irakurtzen goza dezaten.

#1

Txano eta Oscar anaien abenturak

Txano eta Oscar mejores libros infantiles en euskera

Txano eta Oscar anaia bikiek meteorito bat erortzen ikusi dute, eta udako ibilerak kontatzen dituzte ipuin ilustratuen sorta honetan. Besteak beste, hauek: Kristalezko kaiola, Harri Berdea eta Maxi operazioa.

#2

Stilton dut izena. Geronimo Stilton

Stilton dut izena, Geronimo Stilton

Geronimo Stilton liburu-saila Geronimo Stiltonen abenturei buruzkoa da, zeina Sagurainen jaio baitzen, Saguen Uhartean. Literatura Arratoitsuaren Sagulogian eta Filosofia Arkeosagutiar Konparatuan lizentziatua da. Duela hogei urtetik, Saguen Uharteko egunkaririk ospetsuena zuzentzen du: Sagukaria.

#3

Koloretako Munstroa

Koloretako munstoa

3 eta 4 urteko haurrentzako istorio hezigarria; bertan, munstro batek bizitzako emozio guztiak batera errepasatzen ditu. Ipuin hau giza harremanak eta koloreak ikastera bideratuta dago. Oso harrera ona izan du ikastoletan.

#4

Tximeleta belarriak

Tximeleta belarriak

Enpatia bultzatzeko modurik onena adibide errealistak erabiltzea da. Tximeleta belarriak ipuinean, belarri oso handiak dituen neskato baten istorioari jarraitzen diote haurrek. Belarriak direla eta, iseka egiten diote lagunek, eta neskatoa besteengandik urruntzen da. Azkenean, ordea, bere burua balioesten ikasten du.

#5

Jolas egiteko ipuinak

Jolas Egiteko Ipuinak

Benetako erreferentzia bat da euskarazko haur-liburuen artean. Gianni Rodari itzal handiko idazlea da gazte-literaturan, eta hark idatzitako liburuen artean, Jolas egiteko ipuinak nabarmentzen da. 20 ipuin laburrez osaturiko bilduma honetan, ipuinek amaiera irekia dute, haurrek aukeratu dezaten.

Merezi duten euskarazko beste liburu ugari daude, baina uste dugu hauekin nahikoa izango duzula hasteko. Gogoratu euskal literaturak mota guztietako genero eta lanak biltzen dituela. Irakurle-mota guztientzat da!

Euskadiko letrez ahalik eta gehien gozatu nahi baduzu, ez egin zalantzarik. Sartu gure webgunean, eta eskuratu gure tarifetako bat. Guuk-en laguntzaz, liburu-dendetako nobedade guztien berri jakingo duzu.

Erlazionatutako berriak