icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskadiko museorik onenak, Guggenheimez haraindi

25 Abril 2023 12:00
Mejores museos Euskadi

Ez gara natura eta gastronomia soilik. Euskadik Europako eskaintza kultural handienetako bat du. Eta ez gara ari beti presente dagoen Bilboko Guggenheim museoaz, baizik eta baita azterketak egitean Eusko Jaurlaritzak aitortzen dituen beste hainbeste museoz ere.

Museoak dira iragana ezagutzeko dugun leihorik onena. Horregatik da hain garrantzitsua haiek mantentzea eta ugaritzea, euskal gizartearen zenbait alderdiri garrantzia emanez. A, eta milioika turista erakartzen dituzte, gainera.

Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko museoak eta bildumak azterlanaren arabera, hona etortzen diren turisten % 90ek gutxienez museo horietako bat bisitatzen dute. Merezi al dute euskaldunentzat ere? Gure ustez, bai, eta asko.

Hori dela eta, artikulu honetan, Euskadiko museorik onenak bildu nahi izan ditugu. Jakina, Bilboko ikonoa ere hor dago, baina beste hiri eta herri batzuetara ere joango gara, hain ezagunak ez diren beste aukera batzuen bila. Hona hemen zenbait ideia, lagunekin bisitatzeko.

Museo San Telmo

Euskadiko museorik onenak

#1

Albaola

Zalantzarik gabe, Euskadiko museo interesgarrienetako bat. Albaola (Itsas Kultur Faktoria) hori baino askoz ere gehiago da; euskal nabigazioaren eta arrantzaren iraganari zuzenean begiratzeko aukera ematen du. Hara iristeko Pasaia zeharkatu behar da. Barruan, era guztietako itsasontzi eta itsas tresnak aurkituko dituzu. Horrez gain, San Juan baleontziaren historia ezagutuko duzu (Kanadan hondoratu zen XVI. mendean), eta, gero, haren erreplika bat nola eraikitzen ari diren ikusiko duzu! Bai, bai, garai hartako teknika tradizionalak erabiltzen ari dira.

#2

Igartubeiti Baserri Museoa

Ba al da baserrien iragana ezagutzeko modu hoberik, baserri bat museo bihurtuta baino? Horixe eskaintzen du Igartubeiti Baserri Museoak. XVI.-XVII. mendeko jatorrizko egitura du, eta 90eko hamarkadan berritu egin zen, halako eraikuntzen Urrezko Aroa irudikatzeko. Museoan, euskal bizimoduaren iragana erakusten duen ibilbide bat egingo duzu, eta dolare bat ikusiko duzu martxan, garai batean sagardoa egiteko zizarra ateratzen zuena. Museora iristeko, joan Zumarraga aldera, eta erraz aurkituko duzu.

#3

Bilboko Guggenheim Museoa

Bai, Euskadiko museorik onena da. Edo ezagunena behintzat bai. Bilboko Guggenheim, hiriburuaren siluetari berari forma emateaz gain, arte garaikidearen erakustoki bikaina ere bada, era guztietako artistak nazioartean ikusgai jartzen baititu. Ia haren azalera (24.000 metro koadro) bezain aparta da kanpoko diseinua, Frank Gehryk egina. Kanpoan, deigarriak dira Ama armiarma, Jeff Koonsen Puppy eta Anish Kapoorren Zuhaitz garaia eta begia. Informa zaitez joan aurretik, erakusketa garrantzitsuenak ibiltariak baitira.

#4

La Encartada Fabrika-museoa

Euskadiren industria-ondarea museo guztietan sentitzen da, eta asko. Horren adibide onena La Encartada Fabrika-museoa da, izen bereko eskualdean kokatua. XIX. mendeko industria-konplexu zahar bat da, eta, 1992ra arte, Bizkaiko ehun gehienak ekoizteaz arduratu zen. Hainbat urtez, euskal txapelen benetako erreferentzia izan zen, hango makinek osagarri horren ale ugari egin zituztelako. Jada ez dira egiten, baina bisita-produktu gisa eros daitezke.

#5

Burdinbidearen Euskal Museoa

Ezin da falta zure ibilbide kulturalean, trenak gustuko badituzu. Hainbat hamarkadatan, Euskadi penintsula osoaren eragile industriala izan zen, eta hemendik igarotzen ziren tren-ibilbide komertzial nagusiak. Horregatik da hain interesgarria Burdinbidearen Euskal Museoa. Europako bilduma onenetako bat du; 1992tik, txundituta uzten ditu bai azpeitiarrak, bai hona hurbiltzen diren bisitariak ere. Tren-makinak, tresnak, seinaleztapena eta tren-gidarien uniformeak ikusiko dituzu.

#6

San Telmo Museoa

Euskadiko museo onenez ari bagara, ezin dugu alde batera utzi guztietan zaharrena. 1902an inauguratu zen San Telmo Museoa, gipuzkoar guztien ordezkari gisa. Kolokan egon bazen ere, 2011n berriro zabaldu zituen ateak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen piezak berreskuratuta, eta euskal gizartea interpretatzen jarraitu zuen. Eraikina XVI. mendekoa da, eta Donostiaren erdigunean dago, Urgull mendiaren azpian.

#7

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Trenak bezain garrantzitsua da meatzaritza. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa mende batez baino gehiagoz Euskadi sustatu zuen jarduera ekonomikoaren irudikapen onena da. Gallartan dago; hain zuzen ere, Concha II meatze zaharrean (bere garaian, Europa osoko burdin meatze handiena). 50 kilometro luzatzen dira galeriak, eta, gaur egun, bagoneta, mineral, asto eta meatzaritzarekin lotutako era guztietako makinak ditu ikusgai. Ezin hobea da Bizkaiko meatze-bizimodua ezagutzeko.

#8

Sagardotxea - Sagardoaren Museoa

Ez dago tradizioa ezagutzeko leku hoberik,Sagardotegiak Astigarraga baino, Euskadi osoan metro koadroko sagardotegi gehien dituen herria. Eremuan, museo bat, sagasti bat, dastaleku bat eta denda bat daude. Sagardotegi batera joan aurretik, hona etortzea gomendatzen dizugu, txotxaz benetan gozatzeko. Museora joateko asmoa baduzu, Donostiatik eta Hernanitik duzu hurbilen.

#9

Gernikako Bakearen Museoa

Euskal herritarren erresistentziaren sinboloa da; aurreko mendean Euskadi markatu zuen tragedia gogorarazteko tokia da. Hegazkin naziek Gernika bonbardatu zuten, eta hura gogorarazten digute Gernikako arbolak (zeinak tinko eutsi baitzion erasoari) eta Bakearen Museoak. Hemen, Picassoren Gernika margolanaren erreplika bat ikusiko duzu, baita hegazkinek herria nola suntsitu zuten erakusten duten irudikapenak, eta garaiko zenbait testu eta objektu ere.

#10

Txakonlingunea - Txakolinaren Euskal Museoa

Bakioren sarreran, euskal ardoa gustuko dutenentzako paradisu hau dugu. Historikoki, eskualdea oso kalitate oneko txakolinaren ekoizle izan da (Bizkaiko Txakolina jatorri-izena), eta Txakonlingunea haren ondarearen eta kultura gastronomikoaren adierazgarri ezin hobea da. Hemen, ardoa ekoizteko prozesu osoa azalduko dizute, gertutik ikusiko dituzu ardoa hartzitzeko erabiltzen diren upel izugarriak, eta kopa bat ardo dastatu ere egin ahal izango duzu.

Euskadiko museo onenetako batzuk baino ez ditugu aipatu. Zerrendatik kanpo utzi ditugu, besteak beste, Añanako Gatz Harana, Gasteizko Arte Garaikidearen Museoa eta Heraclio Fournierren historia azaltzen duen Bibat. Tamalez, ez zitzaizkigun guztiak sartzen.

Gogoan izan: Arabaz, Bizkaiaz eta Gipuzkoaz gozatzean, haien iragana ekartzen da gogora, eta haien kultura bizitzen da. Horretarako modurik onena konexio ona izatea da, informaziorik batere ez galtzeko. Guuk-ek lagun diezazuke!

Erlazionatutako berriak