Euskal Hiria
Donostiako San Silvestre lasterketa: lekua, ibilbidea, ordutegiak
5 minEz huts egin donostiar guztiek bizitzan behin behintzat egin behar duten lasterketa ospetsuenetako bat.
Euskadiko 2024ko lan-egutegia ezagutu nahian? Horretarako gaude gu hemen, Euskadiko 2024ko jaiegunen berri emateko, eta zubiei eta lanegun ez direnei buruzko xehetasun guztiak emateko.
2024an, hamabi jaiegun eta asteburu luzeren bat edo zubiren bat edo beste izango dugu ihesalditxo bat egiteko Euskadiko edo Nafarroako gure inguru ederretako txokoren batera.
Hasteko, hona hemen Euskadiko herri guztiek 2024an izango dituzten hamabi jaiegunak, guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jasoak.
Jaiegunak baino are gehiago gustatzen zaizkigu zubiak. Jaiegun bat asteburu batekin lotzen dugunean, aukera dugu gehiago bidaiatzeko, hobeto hartzeko atseden eta gure kuadrillaz, seme-alabez edo familiako kideez gozatzeko.
Hemen duzu 2024an Euskadin izango ditugun zubien zerrenda.
Gainera, asteburu luze batzuk ere badira, hau da, jaiegun diren astelehen edo ostiralekin osa daitezkeenak. Urtarrilaren 1ekoa (astelehena), azaroaren 1ekoa (ostirala) eta abenduaren 6koa (ostirala), hain zuzen.
Euskadiko 2024ko lan-egutegiko jaiegunen zerrendari euskal udalek eta foru-aldundiek finkatutako beste bi egun gehitu behar zaizkio. Segidan, lurralde bakoitzeko udalerriek partekatuko duten jaiegunaren berri emango dizugu, eta Euskadiko herrietako festa esanguratsuenetako batzuk ere errepasatuko ditugu.
Gipuzkoan, 2024ko jaiegun ofiziala uztailaren 31n izango da, San Inazio egunean. Asteazkena da. Gainera, hainbat herrik beren jaiegunak izango dituzte urtean zehar; esate baterako, urtarrilaren 20an, Donostiak San Sebastian eguna eta Danborrada ospatuko ditu, hiriko jai nagusia, Donostiako Aste Nagusiarekin batera.
Irun: ekainak 30, San Martzialgo Alardea. Eibar: ekainak 24, San Juan eguna. Errenteria, uztailak 22, madelenetako egun handia. Tolosa: ekainak 24, San Juan eguna.
Hondarribia: irailak 9, Arantzazuko Ama Birjinaren eguna. Azkoitia: azaroak 30, San Andres eguna.
Bizkaiko Aldundiak erabakita, 2024ko Bizkaiko jaieguna uztailaren 31n izango da, San Inazio egunean. Horretaz gainera, udal bakoitzak bere herriko jaia aukeratzen du. Tradizioen arabera aukeratzen dute herriek beren jaieguna.
Bizkaian, hauek dira udalerri nagusietako 2024ko jaiegunak: Bilbo: abuztuak 23, ostirala, Aste Nagusiko egun handia.
Barakaldo: uztailak 16, asteartea, Karmengo Ama. Getxo: irailak 24, asteartea, Las Mercedes. Santurtzi: uztailak 16, Karmengo Ama.
Bermeo: irailak 9, astelehena, Arrantzale eguna. Lekeitio: irailak 2, astelehena, San Antolin. Galdakao: irailak 16, santakurtzak. Basauri eta Durango: urriak 14, astelehena, San Fausto eguna.
2024ko Arabako jaieguna apirilaren 29a izango da; Foru Aldundiak erabaki du San Prudentzio eguna astelehenera aldatzea, igandea egokitu baita.
Arabako udalerri nagusietako jaiegunei dagokienez, Gasteizen Andre Maria Zuriaren jaiak —Gasteizko jai nagusiak— ospatuko dira abuztuaren 5ean (astelehena). Laudio eta Amurrio: abuztuak 16, San Roke eguna. Agurain: ekainak 24, astelehena, San Juan eguna.
Udan hainbeste jai dagoenez, komeni da eskura izatea Euskadiko 2024ko lan-egutegia oporrak ondo antolatzeko. Eta izan kontuan Euskadiko 2023– 2024 ikasturteko eskola-egutegia ere.
Espero dugu informazio hau baliagarri izango zitzaizula zure hurrengo oporrak eta 2024ko egutegia antolatzeko. Familiarekin elkartzeko egunak, bat-bateko bidaiak edo ekitaldi bereziak antolatzeko, Interneteko konexiorik onena eskaintzen dizugu Guuk-en, jai bakar bat ere ez huts egiteko.