icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Europako identitate digitala egiaztatzeko aplikazio berria

23 Septiembre 2021 13:58
ilustrazioa-gizona-ordenagailuarekin-lanean

Gaur egun, sektoreak —hala nola banku digitalak eta administrazio publikoek— eskaintzen dituen autentifikazio digitalerako metodoak eguneroko lanaren eta gure jarduteko moduaren parte dira. Haien bidez, gure nortasuna egiaztatzen da, eta gure online prozesuak ziurtatzen dira. Europar Batasuna eta beste administrazio batzuk ere gure nortasun digitala kudeatzeko aplikazio berri bat lantzen ari dira.

Pentsa dezakegunez, identitate digital horiek guztiek fidagarritasun- eta segurtasun-maila desberdinak eskaintzen dituzte, baina bistan da kasu batzuetan ez dituztela zorrozki kontrolatzen digitalki identifikatzeko partekatzen ditugun datuak.

Duela gutxi, Europar Batasunak Europako Identitate Digitalaren proiektua aurkeztu du, informazioa gordetzen duen diru-zorro birtual bat, Europako herritar guztiei norberaren informazioa kudeatzeko aukera ematen diguna. Dirudienez, 2022ko irailean hasiko da funtzionatzen, goizenez.

Europako herritarraren estatusari dagokionez, inoiz ez bezalako gertaera historiko bat izango da, ezbairik gabe, eta Guuk-ek zu egunean egotea nahi du, ingurune digitalean agertzen ari diren berrikuntza guztien inguruan.

Zertan datza Europako Identitate Digitala?

Joan den hilaren hasieran, Europako Batzordeak Europako identitate digitalaren esparruan beste urrats bat egitea proposatu zuen, Europako herritarrok gure nortasuna egiaztatzeko eta dokumentu elektronikoak telefono mugikorraren bidez modu erraz eta seguruan partekatzeko aukera izan dezagun.

Baina zer dakar horrek? Bada, praktikan, gure gailu mugikorretan zorro digital bat eramatea bezalakoa izango da, eta, han, gure nortasun digital nazionalari lotutako pasaportea, titulazio akademikoak, banku-kontuak, etab. Azken helburua da Europako edozein herritarrek bere burua identifikatu ahal izatea kontinente zahar osoko administrazio publiko eta pribatuetan.

Europako Batzordearen asmo teknologiko handienetako bat da Europa osoan nortasun digital bakarra bultzatzea. Hala, erabiltzaile digital berak, adibidez, Gasteizen etxebizitza bat alokatu, Bruselatik banku-kontu bat ireki edo Bordelen Agile TV zerbitzua kontrata dezake. Hori guztia erabiltzaileak bere datuak erabat kontrolatzen dituen ekosistema digital batean egin daiteke, non erabiltzaileak kontrolatzen baitu nork atzitzen dituen eta zein egoeratan.

eskua-mugikorra-europar-batasunaren-bandera

Nola funtzionatuko du Europako Identitate Digitalak?

Aplikazioak aukera emango du hatz-markaren edo erretina-eskanerraren bidez sartzeko, besteak beste, eta kutxa gotor baten gisakoa izango da erabiltzaileentzat, dokumentu ofizialak gorde ahal izateko, hala nola gidabaimena. Kartera fisikoa dokumentazio guztiarekin eramatea bezalakoa izango da, baina mugikorrean eta, jakina, ez da nahitaez erabili beharko.

Eta gure pribatutasuna?

Egon daiteke pribatutasunik keinu bakoitzak arrastoa uzten duen mundu digital batean? Thierry Bretonek, Barne Merkatuko komisarioak, baietz dio. Hain zuzen, Europako Batzordeak adierazi du egiturazko bereizketa bat bermatuko dutela, erabiltzaileen datu sentikorrak eskura dituzten enpresek diru-zorroa merkataritza-jardueretarako erabil ez dezaten. Proiektuaren bultzatzaileek azpimarratzen dute Europako Identitate Digitalarekin bat egitea erabakitzen duten herritarrek ekosistema digital seguruagoa eta malguagoa izango dutela.

Badirudi aldaketa garrantzitsuak gertatuko direla nortasun digitalari dagokionez, eta Guuk-ek erne jarraituko du, zuri azken berriak kontatzeko.

Erlazionatutako berriak