icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk-en telebista Agile Tv-rekin, nahi dituzun edukiekin.

23 Junio 2021 14:33

Egunero lan egiten dugu konexiorik onena, teknologiarik onena eta zerbitzurik onena izan ditzazun. Garrantzitsuena zu zara beti. Horregatik, Guuk-en telebista-zerbitzua hobetu dugu, eta Premium zerbitzu bihurtu dugu: kanal berriak eta gehien gustatzen zaizkizun eta familia osoarekin ikusi ahal izango dituzun edukiak eskaintzen dizkizu. Nahi duzun telebista, nahi duzun edukiekin!

Guuk-en telebista

Lehenik, utzi azaltzen, oraindik ez badakizu, zertan datzan eta zer eskain diezazukeen: Guuk-en TBa Agile TVrekin. LTD pertsonalizatu bat da, zure beharretara eta gustuko duzun telebista ikusteko modura egokitzen dena. LTD horri esker, Smart TV are adimendunagoa izango da zure telebista. Chromecast integratua izango du, eta ahotsaren bidez bilatzeko aukera ematen duen urrutiko agintea.

Grabatu ez ezik, atzera joan zaitezke, gelditu... Eta, noski, telebistako edozein eduki ikus dezakezu, baita azken zazpi egunetakoak ere!

Telebista-esperientzia ezin hobea biziko duzu, 4K irudi-kalitatearekin eta bereizmen handiko soinuarekin.

Kanal onenak eta 10.000 ordutik gorako edukiak biltzen dituen hautaketa bat

Fox, AXN, Disney Junior, National Geographic, Viajar, Discovery Channel... eta betidanik nahi izan dituzun beste batzuk ikusi ahal izango dituzu aurrerantzean, nahi duzunean, Guuk-en TBarekin. 10.000 ordutik gorako edukia, telesail onenen denboraldi oso guztiak, filmak, dokumentalak, haurrentzako saioak eta askoz gehiago, nahi duzunean zure erritmoan ikus ditzazun.

A!, eta eduki berriak astero.

Guuk-TV-kanal-hautaketa

Eta hori gutxitxo iruditzen bazaizu...

3.000 aplikazio baino gehiago eta ehunka bideojoko erabili ahal izango dituzu, zure telebista kontsola bihurtuta, eta zure etxea etxebizitza adimendun eta konektatu bilakatu ahal izango duzu. Halaber, gogoko dituzun eduki-plataformetara konektatu ahal izango zara: Netflix, Disney +, Amazon Prime Video, STARZPLAY eta FlixOlé. Horrelakoak kontratatuta baldin badauzkazu, zure telebistan erabili ahalko dituzu nahi duzunean, nahiz eta Agile TVren harpidetzan sartuta ez egon.

Eta hilean 6 euroren truke kontrata dezakezu guztia, zuntza eta mugikorra bateratzen dituen edozein tarifarekin edo zuntzaren tarifarekin soilik. Horrela, telebista zuk nahi bezala konfiguratuko duzu. Betirako prezioak, igoerarik, ustekaberik, penalizaziorik eta, batez ere, iraunkortasunik gabe. Gure hitza duzu.

Hona hemen ikusi ahal izango dituzun kanal eta programen zerrenda bat:

  • FOX: The Walking Dead, 911, 911: Lone Star, NCIS: LA, FBI: Most Wanted eta datozen estreinaldi batzuk, hala nola La Guerra de Los Mundosen denboraldi berria eta SEAL Team.
  • FoxLife: Bull, The Resident, Blue Bloods, Nurses eta La Garçonneren estreinaldia.
  • FOX Now: The Walking Dead, Vis a Vis, La Guerra de los Mundos, Next.
  • AXN: The Good Doctor, Harrow, Chicago Fire, SWAT, Mentes Criminales.
  • AXN White: El árbol de la vida, La Guerra de los Mundos, La joven Jane Austen, The Game eta zinemako beste izenburu batzuk.
  • AXN Now: Justified: la ley de Raylan, The Commons, Mr Mercedes.
  • Disney Channel: Las Aventuras de Ladybug; Casa Búho; Amphibia; Alvin y las Ardillas; PatoAventuras.
  • Disney Junior: Mickey Mouse ¡Vamos de Aventura!; PJMasks; Bluey; T.O.P.s
  • Baby TV: La clase de Teeny & Tiny, Henry tiene hambre, La Egg Band.
  • National Geographic: Ciencia de la Vida: Transplantes; Gordon Ramsey: Fuera de Carta; Guerras de Narcos; Europa desde el Cielo; Alerta Aeropuerto: Roma.
  • National Geographic Wild: El Increíble Dr Pol, Dra K, Sharkfest; Cesar’s Way; America’s Funniest Videos: Animal Edition.
  • NATGEO Now: National Geographic-en dokumental onenak, gaika sailkatuta: Egipto (Tesoros Perdidos de Egipto eta Salvar la Pirámide Más Antigua), felido handiak (Territorio de Leones, Ataques Felinos), II. Mundu Gerra (Pilotos de Guerra, El Desembarco de Normandía), espazioa (Objetivo: Plutón, Un Año En El Espacio), motorra (Porche 911, Lamborghini).
  • Discovery Channel: Dino Hunters, Expedición al pasado, La fiebre del oro, Fast N’Loud.
  • Viajar: Miquel Silvestre en Viajar, Norteamérica con Simon Reeve, Viajar Sin Equipaje: Latam y Asia.

Bada garaia beti nahi izan duzun telebista izateko. Nahi dituzun edukiekin. Eta kito.

Erlazionatutako berriak