icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Biarrizko akuarioa: zer ikusi, nola iritsi, ordutegia eta prezioak

19 Enero 2024 12:00

Biarrizko akuarioa puntu garrantzitsua da Iparraldeko leku interesgarrien zerrenda zabalean. Biarritz hiri dotorean dago, eta ezinbesteko geralekua da Ipar Euskal Herriko kostaldera egiten den edozein bidaiatan. Hemen kontatuko dizugu nola iritsi, zer ikusi, prezioak, ordutegia eta beste.

Itsasotik metro gutxira dago, itsaslabar itzelez inguratuta, eta Bizkaiko golkoko urek bustitzen dute. Biarrizko gune liluragarrienetako bat da. Xarma handiko eremu txiki horretan daude Ama Birjinaren Haitza, portua, hondartza eta akuarioa.

Zalantzarik gabe, Ipar Euskal Herriko lekurik politenetako bat da. Bisitatzeko aukera izan dugu, eta ez gara nekatzen gomendatzeaz , begiak zabal-zabalik bizitzea merezi duen esperientzia baita.

Blog Acuario

Biarrizko akuarioa: zer ikusi, nola iritsi, ordutegia eta prezioak

Biarrizko akuarioa ezinbesteko geralekua da Iparraldeko kostaldean barrena bidaiatzean. Zer dela eta? Itsasoaren ondo-ondoan dagoelako, itsaslabarrez inguratuta eta Bizkaiko Golkoa lagun duela. Biarrizko lekurik garrantzitsuenetako bat da.

Handik, joan zaitezke Ama Birjinaren haitzera, portura, hondartzara eta, noski, baita akuariora bertara ere! Izan ere, hori guztia dago espazio txiki baina xarmagarri horretan.

Biarrizko akuarioaren historia:

Biarrizko akuarioaren historia Alexandre Guillaume Leopold de Folin markesarekin hasi zen; 1880ko hamarkadan, Bizkaiko Golkoaren esplorazio zientifikoa bultzatu zuen hark. Zenbait hamarkada geroago, Lehen Mundu Gerraren ondoren, gauzatu egin zen Biarritzen ikerketa ozeanikoen zentro bat sortzeko hark izandako ideia.

1933an inauguratu zen art déco estiloko eraikina, Bizkaiko Golkoa eta itsas bizitza erakusteko xedearekin.

Aquarium de Biarritz

Urteekin, akuarioa aldatuz joan da, eta instalazioak handitu ditu. 1952an, solairuak gehitu zizkioten Ikerketa Zientifikoen Zentrorako; 1966an, berriz, zetazeoen gela inauguratu zuten, eta hainbat itsas espezieren eskeletoak eta moldeak jarri zituzten ikusgai. 1992an, Delord aretoa birmoldatu zuten, itsas ondarearen elementuak erakusteko.

1992an egindako eraberritze-lan handiei esker erakusketak modernizatu ziren, baina jatorrizko arkitektura mantenduta. 2008an, Biarritz Océan proiektua abiatu zen, eta, hari esker, akuarioa handitu eta Ozeanoaren Hiria sortu zen.

Hedapen hori 2011n gauzatu zen, eta bisitariei ibilbide sakonagoa eskaintzen die, Gulf Stream-etik Karibe Itsasoraino doana, baita museografia berritua, akuario handiagoak eta Karibeko aintzira bat ere. Hori guztia, 7.000 m2-ko espazioan (aurrekoa halako bi).

AdobeStock 537651803

Foken igerilekuak banatzen ditu bi espazio horiek, eta handik bertatik euskal kostaldearen ikuspegi ederra dago. Ez ezazu galdu!

Biarrizko akuarioan ikus ditzakezun espezieak

Biarrizko akuarioak itsas espezieen barietate zoragarria eskaintzen du, eta bisitariak liluratuta uzten ditu haren aniztasun eta edertasunak. Badaude arrain koloretsuak, hala nola pailazo-arraina eta mandarin-arraina, harrapari izugarriak, mailu-arraina eta marrazo grisa esaterako, eta baita dortoka lasaiak eta marmoka bitxiak ere.

Gainera, badago espezie berezirik ere, hala nola tronpeta-arraina eta mairu-idoloa, eta hala, esperientzia paregabea da bisita, itsas bizitzaren aberastasuna esploratu eta ulertzeko.

  • Zirujau-arrain horia
  • Zirujau-arrain urdina
  • Itsas txakur grisa
  • Mairu-idoloa (zanclus cornutus)
  • (Gnathanodon speciosus)
  • Marmoka arrunta
  • Mero erraldoia
  • Balezta-arraina (Rhinecanthus aculeatus)
  • Lehoi-arraina
  • Mandarin-arraina
  • Tximeleta-arrain muturluzea
  • Pailazo-arraina
  • Olagarroa
  • Tramana
  • Zebra-marrazoa
  • Punta zuriko arrezife-marrazoa
  • Arrezife-marrazo grisa
  • Mailu-arraina
  • Inude-marrazoa (Ginglymostoma cirratum)
  • Punta beltzeko arrezife-marrazoa
  • Egiazko kareta
  • Dortoka berdea
  • Tronpeta-arraina (Macroramphosus scolopax)

Biarrizko akuariorako sarrerak

Biarrizko akuarioa ikusteko, bi aukera dituzu: nahieran paseatzea ala aldez aurretik bisita gidatua erreserbatzea. Bisitak 90 minutukoak dira, bakarrik zein taldean etorri.

Tarifak desberdinak dira bakarrik ala taldean etorri. Banakako txartelek 16,50 eta 12 euro artean balio dute, adinaren arabera, eta deskontuak daude ikasleentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat. Eskola-oporren garaian, gomendagarria da sarrerak aldez aurretik erostea.

20 pertsonako edo gehiagoko taldeentzat prezioak baxuagoak dira, 14 eta 8 euro artekoak. Bisita gidatuek aparteko kostua dute, eta gidari eta laguntzaileek doako sarrera dute. Urteko pase bat eta Ozeanoaren Hiriarekin konbinatutako aukera bat ere badaude, helduentzako eta haurrentzako prezio bereziekin.

Nola iritsi Biarrizko akuariora

Euskadi eta Biarritz artean ez dago lotura zuzenik ez trenez ez autobusez, baina, hala ere, badago akuario bikain horretara iristeko aukera. Hartu autoa kuadrillakoekin, eta pasa eguna paisaia zoragarriaz eta animalia ikonikoez gozatzen

Bilbotik Biarrizko akuariora

Bilbao a Birraitz

Bilbotik, hartu E-70/AP-8 bidea Galdakaoko noranzkoan, Txorierriko Korridoretik (N-637), 14 minutuz gutxi gorabehera (17,6 km). Jarraitu AP-8 eta A63 errepideetatik Biarritzerako noranzkoan, Frantziara. Hartu 4. irteera A63 errepidetik, ordubete eta 20 minutura gutxi gorabehera (125 km).

Biarritzera iritsita, zoaz Bd Marcel Dassault/D810 bidetik, hartu Bd du BAB/D260 eta Bd d'Augusta Bd du Maréchal Leclerc aldera, 14 minutuz gutxi gorabehera (6,2 km), Biarrizko akuariora iritsi arte, Plateau de l'Atalayen.

Nola iritsi Gasteiztik Biarrizko akuariora

Vitoria a Aquario Biarritz

Gasteiztik, hartu E-5/AP-1 bidea Arratzua-Ubarrundian, Betoñuko Atetik eta N-240 errepidetik, 17 minutuz gutxi gorabehera (12,2 km). Ondoren, jarraitu AP-1, AP-8 eta A63 errepideetatik Biarritzerako noranzkoan, Frantziara. Hartu 4. irteera A63 errepidetik, ordubete eta 23 minutura gutxi gorabehera (130 km).

Biarritzera iritsita, zoaz Bd Marcel Dassault/D810 bidetik, hartu Bd du BAB/D260 eta Bd d'Augusta Bd du Maréchal Leclerc aldera, 14 minutuz gutxi gorabehera (6,2 km), Biarrizko akuariora iritsi arte, Plateau de l'Atalayen.

Nola iritsi Donostiatik Biarrizko akuariora

Biarrtiz san sebastian

Donostiatik, hartu GI-20 bidea Ategorrieta Hiribidetik eta Jose Elosegi Alkatearen hiribidetik, gutxi gorabehera 11 minutuz (5,2 km). Ondoren, zoaz AP-8 eta A63 errepideetatik Biarritzerako noranzkoan, Frantziara. Hartu 4. irteera A63 errepidetik, 27 minutuz gutxi gorabehera (39,7 km).

Biarritzen zaudenean, jarraitu Bd Marcel Dassault/D810 bidetik, hartu Bd du BAB/D260 eta Bd d'Augusta Bd du Maréchal Leclerc aldera, 14 minutuz gutxi gorabehera (6,2 km), Biarrizko akuariora iritsi arte.

Orain baduzu Biarrizko akuariora joateko informazio guztia. Beraz ez itxaron gehiago; hartu autoa, eta ez ahaztu animalien bideo eta argazkiak lagunekin partekatzea. Ez kezkatu datuengatik, Guuk-en tarifekin ez baitago arazorik.

Erlazionatutako berriak