Konexioa
Zergatik etorri Guuk-era. Telekomunikazio operadorea
2 minTelekomunikazio konpainien milaka eskaintza daude gaur egun. Erabiltzaileek ez dute produktu onena bakarrik bilatzen, balioak ere bilatzen dituzte. Zergatik pasatu Guuk-era?
Guuk-en, gure DNAren funtsezko osagaitzat ulertzen dugu berrikuntza. Argi genuen konpainiaren lehen ildoak taxutzen hasi ginenean bertan. Nondik gatozen, nolako enpresa-ibilbidea egin dugun eta telekomunikazioen munduan etengabe nola ikasten den ikusita, berrikuntza hitzak ildo sendoa marraztu behar zuen gure ibilbide-orrian.
Berrikuntzak egitea ez da asmo soil bat. Ez dira hitz politak, ezta barnean txip elektronikoak dituzten gailu ñimiñoak ere. Ez da erakin batean bereizita dagoen bulego bat. Berrikuntzak egitea jarrera bat da, egunero hobetu nahi izatea, eta egiten badakiguna ondo samar ez baizik eta askoz hobeto egitea. Eta, ondoren, galderak egitea egin nahiko genukeenari buruz. Betiere, egunero egiten dugunari zentzua ematen diotenen ikuspegia galdu gabe: gure bezeroen ikuspegia, alegia.
Hobetzeko, inbertitu beharra dago. Funtsezkoa eta nahitaezkoa da, aurrera egingo badugu. Sinesten duzun horretan arriskatzea da, izan nahiko zenukeena bilakatzeko. Baina arriskatzeak arriskuak dakartza. Eta guk, arriskuak hartzeko prest egoteaz gain, ilusio handiz heltzen diegu. Berrikuntza dugu helmuga, gure bezeroengatik eta gure bezeroentzat.
Horregatik inbertituko ditugu berrikuntzak egitera garamatzaten baliabideak, gure bezeroekiko harremanak hobetzeko; eta bezeroei entzunez dihardugu, irtenbideak proposatuz, nahi dutenarekin eta nahi dutenekin konekta daitezen. Eta gaur egun balio erantsia dakarkien horretan inbertituko dugu, eta, batez ere, zalantzarik gabe elkarrekin eraikiko dugun etorkizunean.
Baina, batik bat, gure teknologiara bideratuko ditugu baliabideak, gure herriko edozein tokitan benetako konexioa errealitate bihur dadin, gure gaitasun teknologikoa eta herriari buruz dakiguna erabiliz. Teknologia hori baita gure babesa, gure markaren bihotza.
Guuk-en, hitzekoak gara, egitateak gara, tradizioa, etorkizuna... Baina, batez ere, teknologia. Bene-benetako konexioa lortzeko, teknologia behar delako. Teknologiak hurbiltzen gaitu, konektatzen gaitu. Teknologiari esker gaude martxan.
Zuntza gara, mugikorra gara, eta telebista gara. 5G-a gara, eta horrekin lanean jarraitzen dugu, azkarrago eta hobeto konektatzeko. Guztia aise eta modu intuitiboan eskuratzen laguntzen dizun aplikazioa gara. Telelanean aurrerapenak dakartzan digitalizazioa eta konektibitatea gara... Konexioa bideratzen duen teknologia guztia gara.
Zegoena gara, hemen dagoena gara, eta, batez ere, heltzeko dagoen guztia gara.