icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Etxean kirola egiteko mugikorrerako aplikaziorik onenak

12 Enero 2022 09:27
ilustrazioa-pertsonaia-tablet-erabiltzen

Urte-hasieran asmo berriak ugariak izaten direnez, aplikazio batzuk proposatuko dizkizugu etxean jarduera fisikoa egiteko, etxeko erosotasunaz gozatuz eta ariketa-errutinak gerorako utzi gabe. Aplikazio horiek zure Smart TVra konektatu edo zuzenean zure mugikorrean edo tabletan deskargatu ditzakezu.

Gainera, kontuan izan ezazu etxean konexio aukera egokia eduki behar duzula. Guuk-ek 600Mb-ko zuntza eskaintzen dizkizu etxetik interneteko konexio onena eduki dezazun. Oraindik ez dakizu zergatik etorri Guuk-era?

Etxetik atera gabe ariketa fisikoa egiteko aplikazioak

Guuk-ek 2022ko zure asmoak betetzen lagunduko dizu. Zeure burua zaindu eta entrenatzen hasi nahi baduzu, etxetik atera gabe eta zure erritmoan, aplikazio- eta tresna-sorta hau ikusi behar duzu; zure ariketa-errutina erraztuko dute, seguru.

mujer-haciendo-deporte-con-portatil-en-casa

Vitónica.com

Atari osatu samarra da, eta askotariko ariketak ditu, hala nola entrenamendu metabolikoa, ariketa aerobikoak eta kardio errutinak, guztiak etxetik egiteko egokituak. Youtubeko kanal bat dute.

Pocket Yoga

Izenak adierazten duen bezala, yoga egiteko aplikazio bat da. Oso baliagarria da jakintza-arlo honen jarraitzailea bazara edo diziplina horretan hasi nahi baduzu, zenbait mailatako ariketa solteak edo klase osoak baititu. Ez duzu aldez aurreko ezagutzarik behar, zerotik has zaitezke eta.

7 Minutes Workout

Aplikazio hau Androiderako eta iOserako eskuragarri dago, eta 7 minutuko errutinak eskaintzen ditu, serie bakoitzeko 30 segundoko ariketak dituztenak. Beraz, ezin hobea da intentsitate handiko entrenamendua egiteko denbora askorik ez baduzu.

Freeletics Bodyweight

Tresna hau entrenatzaile pertsonal baten antzekoa da, eta entrenamendu funtzionaleko errutinak ditu, zure gorputz-pisuarekin lan egiteko. Oso erraza da erabiltzen, eta ez da behar aparteko kirol-materialik. Aplikazio honek entrenamendu-errutina pertsonalizatuak sortzen ditu zure egoera fisikoa kontuan hartuta.

Tresna horiek eskuragarri daude, eta gure etxeko edozein txoko egokitu eta ohitura onak hartzeko aukera ematen digute. Gure gailu mugikorretan deskargatu daitezke, edo Smart TVan bistaratu. Horregatik, garrantzitsua da kalitatezko zuntz optikoa izatea, etxean egiten ditugun ariketa-saioez etenik gabe gozatzeko.

Jarri sasoian eta utzi aitzakiak. Etxetik kirola egitea orain oso erraza da app egokiekin eta etxetik interneterako konexiorik onenarekin.

Erlazionatutako berriak