icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Telefonoa ahalik eta gehien aprobetxatzeko Androiden trikimailurik onenak

31 Mayo 2022 12:59
trikimailurik onenak mugikorrak aprobetxatzeko- android tutorialak

Azken urteotan, ikusi dugu telefono mugikorraren erabilera izugarri handitu dela. Sare sozial berriak agertzeak, aplikazio mugikorrak garatzeak eta komunikatzeko modua aldatzeak ezinbesteko bihurtu dute gure eguneroko bizitzan. Horregatik, telefonoa ahalik eta gehien aprobetxatzeko Androiden trikimailurik onenak erakutsiko dizkizugu gaur.

Android mugikorren zazpi trikimailu, ezagutu beharrekoak

Nahiz eta Androidek hainbat aldiz eguneratu duen sistema eragilea, badaude kontuan hartu beharko zenituzkeen eta zure gailuei etekin handiagoa ateratzen lagunduko dizuten trikimailu ezezagun batzuk. Zure mugikorrari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko ezagutu behar dituzun 7 trikimailuak kontatuko dizkizugu.

Aplikazioen jakinarazpenak desgaitzea

WhatsApp-eko taldeak, sare sozialak, finantza-arloko aplikazioak… Inoiz kontatu duzu zenbat jakinarazpen jasotzen dituzun egun bakar batean zure mugikorrean? Batzuetan, enbarazu egiten du gure telefono mugikorrean deskargatutako aplikazio guztien jakinarazpenak jasotzeak. Hori saihesteko, nahikoa da ezarpenetan zure jakinarazpen-lehentasunak konfiguratzea eta behar ez dituzunak desaktibatzea, unean bertan jaso nahi dituzun abisuak bakarrik hautatuta.

Pantaila itzalita dagoela mugikorraren kamera irekitzea

Mugikorrarekin argazkiak eta selfieak egiten ematen duzu eguna? Bada, trikimailu hau interesatuko zaizu: Androidsmartphone gehienek kamerara azkar sartzeko aukera ematen dute telefonoa pizteko botoia bi aldiz jarraian sakatuta. Hala ere, gerta liteke tekla-konbinazioa fabrikatzailearen arabera aldatzea edo funtzioa telefonoaren ezarpenetan aktibatu behar izatea.

Mugikorra wifi-bideratzaile gisa erabiltzea

Aukera oso interesgarria da wifi-sarerik eduki ez eta beste gailu batetik Internetera sartu nahi dugunean (ordenagailu eramangarritik edo tabletatik, adibidez). Mugikorraren datuak erabil ditzakegu konektatzeko. Aukera hori aktibatzeko, hautatu Ezarpenak>Hari gabeko konexioak eta sareak, eta, amaitzeko, sakatu “Wifi-eremu eramangarria”. Gainera, aldi bereko gehieneko konexio-kopurua mugatu dezakegu, eta datu-muga bat ezarri.

Mugikorra lokalizatzea

Mugikorra galdu duzu? Googleko kontu batera konektatuta badago, non dagoen jakin dezakezu. Hori bai, telefonoaren kokapena arakatzeko, komeni da funtzio batzuk aktibatuak izatea; adibidez, Googleko kontu bati lotuta egotea eta “Nire gailua aurkitu” funtzioa aktibatuta edukitzea. Horrez gain, telefonoak piztuta egon behar du, eta wifi-sare batera edo datuetara konektatuta.

Mugikor-pantaila grabatzea

Scroll egiten edo beherantz irristatzen ari zarela zure telefono mugikorraren pantaila grabatzea aukera ona da, pantaila-argazkiak balio ez badu. Aukera bikaina da, halaber, bideo bat edo bideojoko-partida bat grabatu nahi baduzu, gero galerian gordetzeko edo zure kontaktuekin partekatzeko. Horretarako, jakinarazpen-barra beherantz irristatu behar duzu, zuzeneko sarbideak ikusteko, eta pantaila-grabazioa sakatu. Hemen aukeratu ahal izango duzu audioa grabatu nahi duzun edo ez, eta pantailarekin interakzioan nola jarduten duzun erakutsi.

Bateriak gehiago iraun dezan lortzea

Nahiz eta ez den eguneratze berria, interesgarria da oso. Irakurri Zer egin bateriak gehiago iraun dezan artikulua. Androidek, 9.0 bertsiotik, bateria-sistema adimenduna erabiltzen du. Horri esker, bateriak gehiago iraun dezan lortzen da, gure erabilera-ereduak kontuan hartu eta gutxien erabiltzen diren aplikazioen kontsumoa mugatuta. Funtzio hori aktibatzeko, mugikorraren ezarpenetara sartu behar duzu, bateriaren aukera sakatu eta, ondoren, hobespenetan, funtzio adimendunak aukeratu. Hortik, "bateria adimenduna" aukera aktibatu ahal izango duzu, eta, hala, bateriak gehiago iraun dezan lortu.

Bi aplikazio aldi berean erabiltzea, pantaila zatituta dagoela

Funtzio hau bazegoen Androiden aurreko bertsioetan ere. Oso erabilgarria da, bi aplikazio aldi berean erabiltzeko eta pantaila bakarrean ikusteko aukera ematen baitu. Nola? Irristatu hatza behetik pantailaren erdialdera.

Hala, azken aplikazioak irekita dituen pantaila irekiko da.Sakatu interesatzen zaizun aplikazioetako baten ikonoa aurrebistaren gainean. Markatu menuan "zatitutako pantaila" aukera, eta goiko erdian finkatuko da. Ondoren, beste aplikazio bat aukeratu beharko duzu pantailaren beheko erdian bistaratzeko.

aldaketak android 12.bertsioan- telefonoentzako trikimailurik onenak

Aldaketak Android 12an

Sistema eragile horren eguneratze baten ondorioz, mugikorraren ezarpen bizkorrak erabat aldatu dira. Android 12aren aldaketa nagusiak dira desagertu egin direla wifia eta datuak aparte doitzeko ezarpenak; orain, Internet ezarpen bakarra dago.

Gainera, ikono biribilduen ordez ikono angeluzuzenak erabiltzen dira orain, nahiz eta aldaketa hori ez den hain nabarmena. Hona hemen Android 12aren eguneratzeak, Guuk-ek zuretzat laburbilduta.

Wifia QR bidez edo Nearby bidez partekatzea

Zapuztu egiten zaitu ezinezko pasahitzak hizkiz hizki esan beharrak? Android 12ak beste funtzio bat gehitu du zu konektatuta zauden wifia beste norbaitekin partekatzeko. Funtzio berri horri Nearby deritzo, eta zugandik hurbil dauden Android gailuekin wifi-konexioa partekatzeko aukera ematen du. Horretarako, sakatu konektatuta zauden wifi-sarearen ezarpenak, eta, gero, sakatu wifi horren profilaren barruko partekatu botoia.SarrerakoQRa duen pantaila batera eramango zaitu, Nearby botoiaren gainean.

Pribatutasun handiagoa edukitzea mugikorrean

Azken eguneratze honekin, zure mugikorraren pribatutasunari buruzko kontrol handiagoa izango duzu. Datu sentikorretara zein aplikazio sartzen diren ikusteko (kokapena, kamera, mikrofonoa) eta beharrezko doikuntzak egiteko panela askoz bisualagoa da. Aplikazioren batek elementu horiek erabiltzen dituen bakoitzean, ohar bat jasoko duzu, baldin eta pribatutasun-ezarpenetan konfiguratua baduzu. Modu egokia da Interneteko segurtasun digitala hobetzeko, artikulu honetan ikusiko duzunez.

Kokapen zehatza desaktibatzea

Pribatutasunarekin lotuta sistema operatiboak iragarri duen beste nobedade bat: orain, kokapen zehatza desaktiba dezakezu. Oso aukera interesgarria da funtzionatzeko kokapena aktibatu behar duten baina zure kokapen zehatza behar ez duten aplikazioak erabiltzeko. Horretarako, mugikorraren ezarpenetan, ireki kokapena eta hautatu aplikazio-baimenen aukera. Zure kokapenerako sarbidea duten aplikazio guztien zerrenda ikusiko duzu. Hautatu aplikazio bat, eta ikusiko duzu “Erabili kokapen zehatza” aukera desaktiba dezakezula, edo, bestela, aplikazioari agindua eman aplikazioa erabiltzen ari zarenean bakarrik erabiltzeko kokapena.

Guuk-ek aholkurik onenak ematen dizkizu zure gailu elektronikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, Interneteko konexio on batek lagunduta, merkatuko zuntzik azkarrenetako bat baitu.

Erlazionatutako berriak
Los mejores trucos de Android para aprovechar al máximo tu teléfono
Tecnología e Innovación

Los mejores trucos de Android para aprovechar al máximo tu teléfono

5 min

En los últimos años hemos visto cómo el uso de los teléfonos móviles se incrementó hasta niveles insospechados. El surgimiento de nuevas redes sociales, el desarrollo de aplicaciones móviles y el cambio en nuestra forma de comunicarnos ha hecho del móvil un imprescindible en nuestro día a día. Por eso hoy te traemos los mejores trucos de Android para aprovechar al máximo tu teléfono.

Erosketa online seguruak: 10 aholku segurtasunez erosteko interneten
Konexioa

Erosketa online seguruak: 10 aholku segurtasunez erosteko interneten

4 min

Ikusi dugu egunetik egunera gora egiten dutela online erosketek, baina baita horiek ekartzen dituzten arriskuek ere. Horregatik, Guuk-etik, kontatuko dizuegu zer alderdi hartu behar diren kontuan, jakiteko webgune fidagarri baten aurrean gaudela, eta sareko maula eta iruzur beldurgarrietan ez erortzeko

Herramientas digitales que  pymes y autónomos deben conocer
Tecnología e Innovación

Herramientas digitales que pymes y autónomos deben conocer

7 min

En Guuk estamos conectados con los nuevos tiempos y realidades que viven los negocios. La digitalización ya es una realidad y sabemos de los esfuerzos que startups y emprendedores realizan para llevar a cabo este proceso de forma eficaz y adaptado a sus necesidades. Por eso, hemos creado un recopilatorio de herramientas digitales para pymes y autónomos que debes conocer.