Konexioa
Guuk-ek Euskal eSports Txapelketa bultzatu du euskal gamerentzat
2 minGuuk-ek Euskadiko lehen futbol-kopa digitala bultzatu du, Euskal eSports Txapelketa; Cartujako estadioan Errege Kopako finala jokatu baino astebete lehenago izango da.
Ez Fortnite, ez Among Us. Rust da 2021ean arrakasta izaten ari den modako bideo-joko berria. Beharbada ez zaizu ezaguna irudituko, baina horretarako gaude hemen. Among Us-ekin gertatu zen bezala, Rust biziraupeneko bideo-joko bat da, eta kaleratu eta urte batzuetara bihurtu da ospetsu; areago, azkenaldian, oso ezaguna da Twitch-en.
Beharbada pentsatuko duzu Rust onlineko joko berri bat dela eta horregatik probatu dutela streamer guztiek batera. Bada, ez; kontrakoa! Rust 2013an estreinatu zen Steam-en, sarbide goiztiarreko formatuan. 2013an, alajaina! Gaur egun, Rust-ek inoiz baino jokalari gehiago ditu.
Hainbat faktorek izan dute eragina arrakasta horretan, eta mendekotasuna sortzen duen biziraupeneko joko bat sortu dute. Baina, batez ere, gure lagun youtuberren laguntza ezin baliotsuagoa erabakigarria izan da. Aurreko hilabetean, 50 onlineko eduki-sortzaile baino gehiago elkartu ziren Rust-en jokatzeko, bereziki horretarako antolatutako ekitaldi batean. Sinets iezaguzu: lehia epikoa izan zen.
Ez da halako zerbait ikusten dugun lehenengo aldia. Urte-hasieran Egoland inauguratu zen, Rust-erako zerbitzari bat (besteak beste, herrikide dugun Ibai Llanosek kolaboratzen du bertan). Hura inauguratu zenetik, Rust aurtengo onlineko joko ezagunena bihurtu zen. Kalkuluen arabera, estreinatu zenean 240.000 gamer baino gehiago elkartu ziren aldi berean. A zer eromena! Gaur egun, Rust-ek inoiz baino jokalari gehiago ditu, eta Steam-eko joko salduena eta Twitch plataformako ikusiena da. Streameren komunitateak hitz egiten duenean, guk jokatu egiten dugu!
Facepunch Studios enpresa ingelesak garatu zuen Rust. Joko konplexua da, ez oso erraza, eta lehiakortasun eta errealismo handikoa. Ez dizugu gezurrik esango: erraza ez da.
Helburu bakarra duzu: bizirautea. Horretarako, gauzak eraiki behar dituzu, eskura dituzun baliabide naturalak lortu, eta, nola ez, jan! Hastean, pertsonaiak ez dauka ezer: ez du arroparik, ez du armarik defendatzeko, ez du jatekorik.
Onar ezazu. Baliteke gosez, egarriz, hotzez edo nekez hiltzea. Aholku bat: eraiki babesleku bat, ikasi ehizatzen, edo bilatu arropa, hotz handia pasatuko baituzu.
Betikoa: asko gustatzen zaigu MMO bat izatea (hau da, jokalari anitzeko onlineko joko masiboa);
horrela, kuadrillarekin jokatu ahal izango duzu! Ez zara bakarrik egongo: Rust munduan beste gamer batzuk dabiltza, eta haiekin bat egin ahal izango duzu. Hala ere, kontuan izan etsaiak izango direla zure arazo nagusia eta zu maiz hiltzearen arrazoia. Gupidarik ez!
Lasaiago ibili nahi baduzu, sortu kuadrilla bat; lasaiago jokatuko duzu, eta beste gauza batzuk biziko dituzu.
Baina zergatik da hori guztia hain zirraragarria? Bada, nagusiki, Rust-en ikus-entzunezko formatuagatik; hari esker, streameren arteko reality show moduko bat da. Ikuskizun horretan, jokalarien erreakzioak erabat espontaneoak dira, eta ikusleek barre asko egingo dute.
Nondik deskargatzen da Rust?
Gaur egun, Rust ordenagailuetarako baino ez dago, eta erraz deskarga dezakezu onlineko zenbait plataformatatik; besteak beste, Steam-etik (Microsoft-erako, Windows-erako edo Mac OS-erako). Prezioari dagokionez, Facepunch Studios-en jokoa 22,77 euroren truke eskuratu dezakezu.
Guuk, online jokatzeko konexio onena
Gamer on bat izateko eta onlineko jokoez gozatzeko, ezinbestekoa da etxean Interneteko konexio onena izatea. Guuk-ek konexio benetakoa eta benetako konexioa eskaintzen du: 600 Mb-ko zuntzarekin, etenik gabe jokatu ahal izango duzu Rust-en.