icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Parapentea Sopelan: prezioa, gomendioak eta abar

27 Septiembre 2023 12:00
Volar en parapente en Sopelana

Sopelan parapentean aritzeak esan nahi du Euskadin kirol horretarako dagoen toki onenetariko batean aritzea. Ezin duzu huts egin Bizkaiko kostaldeko hondartza eta labarrek eratzen duten paisaia zoragarriari zerutik behatzearen ikuskizuna.

Beharbada horregatik, oparitzeko edota lagunekin eta familiarekin egiteko esperientzien bila hasten garenean, aukera ugari aurkitzen ditugu. Zer izan behar da kontuan Sopelan parapentea egiten hasi aurretik? Zein dira prezioak? Merezi du? Guuk-ek zalantzak argituko dizkizu!

Parapente Sopelana

Parapentearen prezioak Sopelan

Zenbat balio du Sopelan parapentea egiteak? Has gaitezen alderdi garrantzitsuenetik. Prezioak aldatu egiten dira zerbitzuak ematen dituen enpresaren, hautatutako esperientzia-motaren eta erosketa egiten den egunaren arabera.

Ez dezazun denborarik galdu webgune batetik bestera joaten, esperientzia oinarrizkoenen prezioak laburbilduko dizkizugu. Gero, zerbait espezifikoagoa nahi baduzu, zuzenean kontsultatu dezakezu.

parapentearen prezioak sopelan

ENPRESA

PREZIOA PERTSONAKO

HEGALDIAREN IRAUPENA

SkyNorte

59 €

20-25 min.

Parapentefactory

55 €

20 min.

Fangaloka

65 €

20 min.

Parapente Bizkaia

60 €

20 min.

Sopelana Parapente

40 €

10 min.

IParapente

49 €

12 min.

Parapente Bilbao

60 €

20 min.

Parapente Latino

55 €

20 min.

Uribe

50 €

20 min.

Taulan sartu ez ditugun beste aukera asko daude, baina kontuan izan taulan sartu ditugunen bitartekari modukoak direla. Oinarrizko esperientziak jaso ditugu taulan, eta pertsona batentzako eta monitore batentzako tokia dute.

Osagarriak gehitu nahi badituzu (adibidez, 4k grabazioa, ibilbide luzeagoa eta material espezifikoagoa), pakete aurreratuagoen artean bilatu beharko duzu. Guk ikusi dugun aukera garestienak 230-240 €-ko kostua du, ordubetetik gorako hegaldiarekin.

Non hasten dira parapente-hegaldiak Sopelan?

Tokia desberdina da zerbitzua ematen duen enpresaren arabera, baina, gehienetan, Barinatxe hondartzan (La salvaje) izaten da abiapuntua, Sopelatik oso gertu. Inguru horretan hasten dira eskaintza gehienak.

Parapente Sopelana

Hortik aurrera, ohikoena Barinatxe hondartzaren gainetik hegan egitea izaten da, harea eta inguruko labarrak ikusteko. Kantauri aldeko inguru hori guztia haitz ikusgarrien maldan ebakitzen da, Zumaiako flyschean bezalatsu. Benetako gozamena.

A, eta jakin ezazu gertuko hondartzak ere ikusiko dituzula: Gorrondatxe/Azkorri eta Arrietara. Senadi txikiak eta Barrika, Meñakoz eta Punta Galea ere ikus ditzakezu, ibilbide luzeagoak ordainduz gero. Eman begiratu bat mapari Sopela inguruan parapentean hegan egiteko zerbitzua eskuratu aurretik.

Zenbat irauten du parapente-hegaldi batek Sopelan?

Hona hemen erantzuna: zuk nahi adina. Enpresa batzuek ia bi ordu arteko bidaiak eskaintzen dituzte modalitate garestienetan. Eta, noski, egun horretako kondizio meteorologikoen mende egongo da hegaldia.

Nolanahi ere, 20-25 minutu inguruko hegaldia gomendatzen dizugu Sopelan, gehiago ez. Izan ere, gerta daiteke hortik aurrera astuna egitea, zorabiatzea edo gehiegi nekatzea. Sinistu iezaguzu, nahikoa da denbora horrekin.

Esperientzia osoek —tokira iristen zarenetik, prestakuntza txiki bat jaso, lur hartu eta ekipamendua kentzen duzunera— 40 edo 45 minutu irauten dute. Har ezazu kontuan, antolatzeko.

Sopelako parapente-hegaldien altitudea eta abiadura

Parapentean 3.500 eta 4.000 metro bitarteko altitudea har daiteke. Munduko errekorra 8.000 metrotik gora da! Baina, pentsatuko duzunez, Sopela inguruan ez duzu halakorik harrapatuko. Ez luke mereziko.

Altitude horretatik ez da ongi ikusten behean dagoena. Sopelan 150-200 metro inguruan ibiliko zara; nahikoa eta gehiago, haizeak aprobetxatu eta guztia ongi ikusteko.

  • Datop 📈: Sopelan haizeak fluxu laminarrarekin jotzen du; hau da, haize aproposa da parapente-hegaldi gozo eta lasaia izateko.

Abiadurari dagokionez, kontuan izan beharko dugu haizea. 40 km/h-tik gorako haize-boladak baldin badaude hegaldia bertan behera uztea izaten da ohikoena. Segurtasun kontuak. Zure pisua ere kontuan hartzen da egoera baloratzeko garaian.

Hala, han goian 20-45 km/h abiaduran mugitu arren, zuri ez zaizu irudituko abiadura horretan mugitzen zarenik; haizeak moteldu egingo zaitu (15 km/h inguru).

Parapente en Sopelana

Sopelan parapentean hegan egiteko eskakizunak

Argi utzi behar da alderdi hau: Sopelan parapentean hegan egitea edonorentzako moduko jarduera bat da. Haurrek eta pertsona nagusiek egin dezakete (logika baten barruan, noski). Ezer erosi aurretik, enpresara deitu eta galdetzea da onena.

  • Gutxieneko adin gomendatua: 6-8 urte, gurasoen baimenarekin
  • Gehieneko pisu gomendatua: 100-110 kg
  • Oharrak: ez da gomendatzen lesionatuta daudenentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat eta haurdun dauden emakumeentzat

Garrantzitsuena da Sopelan parapentean hegan egiteko ez duzula behar aldez aurretik esperientzia izatea. Irakasle bat joango da zurekin, eta zer egin behar duzun esango dizu hegaldian.

Arropaz ari garela, hauek gomendatzen dizkizugu: oinetako itxiak, haize-babesa (edo jantzi beroagoa, negua bada) eta txapel bat, ez erretzeko. Eguzkitako betaurrekoak ere ondo etorriko zaizkizu. Mugikorra eraman nahi baduzu, eraman ezazu ongi lotuta.

Sopelan egiteko parapente-hegaldi bat oparitu? Bai, bai eta bai. Ordu-erdi baino gutxiago beharko duzu Bilbotik autoz iristeko, eta metroa ere har dezakezu. Hori bai, aireratu aurretik, eraman zure mugikorra Guuk-eko tarifarekin. Ezagutu Bizkaia goi-goitik, eta parteka ezazu sareetan!

Erlazionatutako berriak