Konexioa
Tarifa berriak Guuk-en, giga gehiago prezio berean
2 minGuuk-ek beti eskaini nahi izan dizu zerbitzurik onena eta teknologiarik onena prezio egokian. Horregatik, erabaki dugu gure tarifak berritzea eta giga gehiago prezio berean ematea.
2020an, 5G konexioa eskaintzen hasi ginen Euskadiko hiri nagusietan. Gaur egun, Guuk-en zure tarifarekin Interneteko abiadura hori balia dezakezu Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan (eta Penintsulako beste hainbat lekutan). Baina, nola aktibatu hori Android eta iPhone sistemetako mugikorretan?
Estaldura duen leku batean bazaude eta zure mugikorra bateragarria baldin bada 5G teknologiarekin, ikono hau ikusi beharko zenuke dagoeneko pantailaren goiko aldean. Nolanahi ere, ezarpenetako aukera batzuk egokitu ditzakezu, aktibatua daukazula egiaztatzeko.
Horri buruz arituko gara artikulu honetan. Nola aktibatu Guuk-en 5G teknologia Android eta iPhone sistemetako mugikorretan Hori bai, gogoan izan abiadura ez dela konstantea, eta aldatu egin daitekeela zauden lekuaren arabera.
Azken urteotan, markek aldatu egin dituzte mugikor guztiak, eta 5G sarearekin bateragarriak diren gailuekin ordeztu. Beraz, seguruenik zure telefonoa ere prest egongo da konexio-abiadura hori onartzeko.
Garrantzitsua! Guuk-en 5G teknologia erabiltzeko, ez duzu tarifa edo kontratua aldatu beharrik. Berdin-berdin baliatuko duzu gaur egun daukazun tarifarekin, bai mugikorra bakarrik baldin baduzu, bai zuntza eta mugikorra baldin badituzu. Behin hori jakinda, hauek dira Guuk-en 5G teknologia erabiltzeko bi baldintzak.
Bi aukera dituzu zure mugikorra 5G teknologiarekin bateragarria den jakiteko. Lehenbizikoa da erosi zenuenean eman zizuten kaxa eta harekin zetorren dokumentazioari erreparatzea. Fabrikatzaileak horren berri ematen du beti nonbait. Hala ere zalantza baduzu, Googlen kontsultatu dezakezu.
Beste aukera hau askoz azkarragoa da: nahikoa da zure mugikorraren sare-ezarpenetan sartzea eta begiratzea ea 5G azaltzen den sareen artean. Inon ikusten ez baduzu, ziur asko ez da bateragarria izango.
Guuk-ek MÁSMÓVILen estaldura-sarea du, eta horrek esan nahi du 5G teknologia duela Euskadin, Nafarroan, eta Penintsulako hiri gehienetan. Gasteizen, Bilbon edo Donostian (eta hiri horien inguruetan) bizi bazara, ez zenuke arazorik izan behar konektatzeko.
Hala ere, estaldura-mapa bat dugu gure webgunean, denbora errealean kontsultatzeko aukera ematen duena. Sartu hemen.
Sartu Ezarpenak aukeran, eta bilatu "Sareak eta Internet" atala edo antzeko izena duen beste edozein. Fabrikatzaileek aldatu egiten dituzte atalen izenak kasu batzuetan, baina hemen nahikoa behar luke menu nagusian "Sareak" bilatzea. Aurkitzen ez baduzu, probatu beste hauekin: "konexioa", "Internet" edo "datuak".
Adibide honetarako, Xiaomi bat erabili dugu guk. "Ezarpenak" atalera sartu, eta, handik, "SIM txartelak eta sare mugikorrak" atalera gero. Handik, SIM txartelari lotutako datuekin eta ahotsarekin zerikusia duen guztia konfiguratu ahal izango dugu.
Barruan, aukeratu "Sare-mota hobetsia" eta, hor, aukeratu "Hobetsi 5G". Hala, mugikorra erabilgarri badago, 5G sarera konektatuko da automatikoki. Bestela, eskuz aldatu beharko duzu, leku batetik bestera joaten zaren bakoitzean.
Appleren iPhone mugikorretan Androiden bezain erraza da prozesua. iOSen 5G teknologia aktibatzeko, ezarpenetara joan, eta SIMaren aukeren barruan, bilatu antzeko atal bat. Ez dio axolarik zer iPhone modelo daukazun, ez baitago alderik.
Sartu "Ezarpenak" atalean, eta bilatu "Datu mugikorrak" (zerrendako lehen aukeren artean ikusiko duzu). Guk ingelesez daukagu mugikorra, baina bidea bera da.
Gero, sakatu "Ahotsa eta datuak", interesatzen zaigun atalera iristeko. iOSek aukera emango dizu 4G eta 5G automatikoa edo iraunkorra aukeren artean lehenesteko. Azken aukera hori markatuz gero, ziurtatuko duzu zure mugikorra Guuk-ek eskaintzen duen abiadurarik handiena erabiltzen ari dela.
Egiaztatu orobat aktibatua daukazula datuen ibiltaritza eta telefonoa ez daukazula Hegazkin moduan. iPhone-an, Atseden moduak ere blokea dezake konexioa, ondo jarria ez baduzu.
Horrekin guztiarekin, prest! Inolako arazorik gabe ariko zara erabiltzen Guuk-en 5G teknologia zure Android edo iPhone terminalean. Gure webgunean aurkituko duzu zure beharretara ondoen egokitzen den tarifa, bai mugikorra bakarrik baldin baduzu, bai zuntza eta mugikorra baldin badituzu. Konekta zaitez pertsonekin eta Euskadirekin.