icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Nafarroako kanpinik onenak familiarekin gozatzeko

06 Junio 2023 12:00

Iratiko oihana, Errege Bardea, Iruñea, Erriberriko Gaztelua, Baztan; hainbat aukera izango dituzu eskura Nafarroako kanpinik onenetatik. Ondo aukeratzen jakitea eta abenturak bizitzeko prest egotea baino ez da behar.

Guuk-ekook uste dugu aukerarik onena dela bestelako oporraldi baterako. Gehiago konektatzen da naturarekin, eta bestelako esperientziak bizitzen dira. Kanpin-dendan, autokarabanan edo bungalowean lo egitea bereziki interesgarria da Nafarroan, lurraldeak ezkutatzen duen guztia kontuan hartuta.

Egin duzu planik hurrengo ihesaldirako? Hortaz, gelditu zaitez hemen inguruan, Nafarroako kanpinik onenak hautatu baititugu, non aukeratua izan dezazun. Hala haurrekin bazoaz nola zerbait erromantikoagoa bilatzen baduzu bikotean; hala mendia nola basoa bilatzen baduzu, are basamortua ere.

Mejores campings de Navarra en Guuk

Nafarroako kanpinik onenak

Nafarroako kanpinik onena hautatzea subjektiboa denez beti, Espainiako Kanpinen Federazioak eta Nafarroako Kanpinen Elkarteak aitortutako aukerak lehenetsi ditugu zerrenda hau egiteko.

Izarrak baino gehiago —horiek ere garrantzitsuak dira— kanpin horietan izan diren pertsonen balorazioak hartu ditugu aintzakotzat. Euskadiko kanpinik onenei buruz esan genuen bezala, apuntatu gehien interesatzen zaizuna!

#1

Artaza-Urederra Kanpina

2021ean, penintsula osoko kanpin xarmagarrienetako bat izendatu zuten, eta bai, guretzat atsedenaldiaren altxorra da, Iruñea eta Gasteiz artean kokatua. Artaza Kanpina osorik alertze-zurez eraikia delako da ezaguna —ohikoa eskualdean—, eta Urbasa Parke Naturala eta Urederra ibaiaren iturburua bisitatzeko leku zoragarria delako. Bi sauna ditu, tamaina oneko bungalowak, argindarra, taberna, kafetegia eta bizikletak alokatzeko zerbitzua. Hemen, % 100 landa-girokoa den esperientzia aurkituko duzu.

#2

Acedo Kanpina

Kodesko mendilerroa kanpinera joateko Nafarroako lekurik onenetakoa da. Handik aise bisitatu ahal izango dituzu Lizarra, Urederraren iturburua, Errege Bardea, Erriberri eta baita Iruñea bera ere. Acedo Kanpinean arreta ematen dute tamaina handiko haren igerileku zoragarriak eta haren gune berdeek, baina guri dena gustatzen zaigu. Bugalowak 4 eta 6 pertsona bitarte hartzekoak dira, bi edo hiru gela dituzte eta 90 metro koadro, guztiz ekipatuta. Kanpalekua eta autokarabanentzako gunea ere badu, baita haurrentzako zenbait jolasgune ere.

#3

Urrobi Kanpina

Nafarroako Pirinioak bisitatzeko, Guuk-ekook ez dugu inolako zalantzarik: egin apustu Urrobi Kanpinaren alde. Iratiko oihanetik 20 minutu eskasera dago, Orreagatik 10 minutu baino gutxiagora, eta Iruñetik ordubete baino gutxiagora autoz. Oso iritzi onak ditu sarean, eta 800 leku ditu kanpin-dendetarako 56 kilometro koadroko azaleran, bungalow gunea eta doako wifia instalazio guztietan. Done Jakue Bidea egin nahi baduzu, atseden hartzeko leku egokia da hau ere.

#4

Arbizu Kanpina

Nafarroako iparraldean dago Arbizu Kanpina, eta aukera ezin hobea Urbasa-Andia Parke Naturala eta Aralarko Parke Naturala bisitatzeko. Instalazioak eko-kanpin kategorian sartzen dira, jasangarritasun-irizpideak jarraituz eta energia berriztagarriak erabiliz eraiki direlako. Tratamenduetarako igerileku gazi bat du, yoga eskola bat eta beste zerbitzu klasiko batzuk: jatetxea, supermerkatua, haur-parkea, aire zabaleko gimnasioa eta abar. Bi zatitan banatuta dago: aterpetxea eta kanpalekua.

#5

Iratxe Kanpina

Lizarratik joanda... Iratxe Kanpina! Nafarroako kanpin onenetako bat da, bai instalazioengatik bai kokalekuagatik; aipatu herritik 3 km baino gutxiagora dago, Iruñea eta Nafarroa artean, Montejurra, Monjardin eta Lokiz eta Urbasa mendilerroek babestuta. Done Jakue Bideko nahitaezko geralekua da, eta atseden hartzeko leku zoragarria. 26 bungalow ditu, gela anizkunak eta kanpatzeko eremua. Instalazioei dagokienez, igerilekua, kirol-eremua eta bizikletak alokatzeko zerbitzua ere ez zaizkio falta.

#6

Aralar Kanpina

Bere 310 plazarekin, Aralar Kanpina interesgarrienetako bat da Aralarko Mendilerro zoragarria deskubritzeko. Nafarroako txoko magikoenetako bat da, eta Larraspilgo Trikuharrien ibilbidea, Larraunen iturburua eta beste hainbat paraje natural erakargarri aurkituko dituzu. Aralar Lekunberrin dago, Iruñetik 30 minutu eskasera autoz (Donostiarako norabidean), eta merezi du igerilekuagatik, gela eta bungalowen aukeragatik eta bizikletak alokatzeko zerbitzuagatik.

#7

Lizarra Kanpina

Ezin duzu Nafarroa bisitatu “Iparraldeko Toledo” deitzen diotenetik igaro gabe. Lizarran 1.000 urte baino gehiagoko historia aurkituko duzu; besteak beste, Ruako San Pedro eliza eta Nafarroako Errege-erreginen Jauregia. Eta bai, herria bisitatzeko onena Lizarra Kanpinean gelditzea da; lau izarreko eskaintza, urte osoan zabalik bere 1.000 plazarekin. Ega ibaiaren ertzean dago, Iruñea eta Logroño arteko erdibidean, eta 2 igerileku, futbol-zelaia, frontoia, minigolfa, haur-parkea, wifi-gunea eta are diskoteka bat ere baditu. Partzelak 80 metro koadrokoak dira.

#8

Baztan-Erratzu Kanpina

Baztan ezagutu nahi? Ez da harritzekoa. Ikuskizun honek milaka euskal turista erakartzen ditu urtero. Eta, gure ustez, hori egiteko modurik onena da Baztan-Erratzu Kanpinean geratzea, lau izarrekoa; bat bera ere ez gutxiago. Erratzu ibaitik 200 metro eskasera dago, Elizondotik, Bertizko Jaurerriko Parke Naturaletik eta Zugarramurdi eta Ikaburu kobazuloetatik oso gertu. 100 metro koadroko partzelak ditu, nahiko pribatuak, bi igerileku, jolasgunea, padel-pista bat eta beste zerbitzu asko. A, eta zerbait erosoagoa nahi baduzu, aukeratu 36 metro koadroko 10 bungalowetako bat.

#9

Etxarri Kanpina

Nafarroako kanpinik onenetako bat izateaz gain, Urbasa, Aralar, Urederraren iturburua eta, jakina, Sakanako bisitatzeko lekurik onena da (are euskal kostaldetik ere gertu dago!). Etxarri Kanpina lau izarrekoa da, Nafarroa hezeko haritz-baso oso zahar baten erdian dago, eta igerilekua, haur-parkea, tenis-pista, bungalowetarako gunea, gela anizkunak, kanpatzeko aukera eta naturan txangoak egiteko aukera ugari eskaintzen ditu.

#10

Ezkaba-Eusa Kanpina

Honen igerilekuak guztiz maiteminduta gauzka. Ezkaba-Eusa Kanpina atsedenaren paradisua da, eta lau izar ditu, bere 599 plazengatik, bere 7 mobile homeengatik eta bere erretegi-jatetxe zoragarriagatik aitortuak, besteak beste. Iruñetik bost minutu eskasera dago autoz, geografikoki erdigunean eta Nafarroa ia osoa bisitatzeko leku ezin hobean. Hiriburutik iparralderantz irtenda aurkituko duzu, Ultzama ibaiaren ertzean. Hau aukeratzen baduzu, ez galdu begi-bistatik Arga Ibaiaren Pasealekuaren ondoko bidegorria, Iruñetik abiatuta. Atseden hartzeko eta udan sanferminez gozatzeko leku aproposa da.

#11

Aritzaleku Kanpina

Nafarroako kanpinen artean kokaleku onena duena da ia-ia ziurtasun osoz. Aritzaleku Kanpina Erresuma Zaharraren sehaskan kokatutako paradisua da, Allozko urtegiaren eta Urbasa-Andia Parke Naturalaren oinetan. Ezin hobea da Lizarra bisitatzeko, Irantzuko monasteriotik pasatzeko eta Leratez ere gozatzeko. Jolas-parke izugarria du, bungalow-gune bikaina, gela anizkunak eta kanpin-dendetarako zelai handia argindarrarekin. Supermerkatua, rokodromoa, jacuzzidun igerilekua eta ontziralekua ere bai. Urtegian belarekin probatzea gomendatzen dizugu.

#12

El Molino Kanpina

Mendigorriko Hariztia, Artaxoako Trikuharriak, Santiago eta San Markos baseliza; El Molino Kanpina, Arga ibaiaren ertzean, atsedenaren paradisua da, hala haurrentzat nola helduentzat. Kokapen ezin hobea eskaintzen du Mendigorria sakon ezagutzeko, Errege Bardeatik pasatzeko eta Gares bisitatzeko. Zer gehiago eska daiteke? Lau izarreko kalifikazioa du, eta jasangarritasun-zigilua. Jatetxean —125 lagunentzako tokia du— Nafarroako Jatorrizko Deitura duen ardoaz gozatu ahal izango duzu (ardogintzako eremuan zaude!).

#13

Osate Kanpina

Mendia maite dutenentzako aukera. Guuk-ekook hau gomendatzen dizugu Osate Pirinioak bisitatzeko Nafarroako kanpinik onenaren bila bazabiltza. Zaraitzu bailara betean dago kokatua, Otsagi herri txikian, Iratiko oihanaren oinetan. Tira, naturaz inguratutako eta abenturarako aukerez betetako benetako paradisua. Oso ukitu landatarra du, zurez egina baitago, eta beharrezko guztia du Abodiko pistetara (20 kilometrora) eskiatzera joan aurretik geldialdia egiteko.

Nafarroako kanpinik onenetatik zikloturismorik onenera.

Ba al zenekien Nafarroa zikloturismoa egiteko autonomia-erkidegorik onenetakoa dela? Nafarroa bi gurpilen gainean bisitatzeaz ari gara, oinez edo autoan iristerik izango ez zenukeen lekuetara iristeko.

120 kilometro bidegorri eta bide naturalez ari gara, era guztietako ekosistemak zeharkatzen dituztenak: menditsuak, basatiak eta are idorrak eta basamortukoak ere. Nafarroako kanpin batean geratzen bazara, ez ahaztu bizikleta hartzea hau guztia deskubritzeko:

  • Mendiko bizikleta edo BTT: 3.000 kilometro baino gehiago Erdialdean, Lizarrerrin, Iratin, basamortuan, Bidankozen, Montejurra Bizin eta Lesakan.
  • Bidegorriak: antzinako trenbide estuetako ibilbideak dira. Nafarroak mota honetako bost bide ditu: Bidasokotik hasita Plazaolakotik iraganda, Iratikoa, Vasco Navarro Trenbidearena eta Tarazonica.
  • EuroVelo 1 Ibilbidea: Atlantikoko Kostaldeko Ibilbidearen proiektua iparraldetik iristen da, Pirinioetatik, eta 203 kilometro uzten ditu Nafarroan, bost etapatan banatuak. Bidasoa eta Plazaola arteko Ederbidea proiektua nabarmentzen da.

Jakin ezazu Nafarroako 20 kanpinek bizikleten autokonponketarako doako zerbitzuak dituztela, eta zikloturismoko 9 ibilbide; errepideko hiru, BTTko hiru eta hartxintxarrezko hiru. Batzuek konponketa, garbiketa eta garaje zerbitzuak ere sartzen dituzte eskaintzan.

Guuk-ekook Nafarroa bisitatzera animatzen zaitugu, eta hori konexiorik onenarekin egitera. Sar zaitez gure webgunean, eta ez galdu penintsularen iparraldeko naturak eskain diezazukeen ezer.

Erlazionatutako berriak