icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Mugikorra edo smartphone-a garbitzeko aplikaziorik onenak

20 Diciembre 2021 11:01

Argazkiak, bideoak, memeak, aplikazio berriak... jakin badakigu gero eta eduki gehiago dugula mugikorrean. Aplikazio eta fitxategi horiek kalte handia egiten diote gure smartphonearen errendimenduari, eta, ondorioz, askoz mantsoago funtzionatzen du, edo blokeatu ere egiten da batzuetan. Zabor-fitxategiak dira; ez dira ikusten, baina gailuen errendimenduari modu negatiboan eragiten diote. Telefonoaren edukiera gainkargatzen duten fitxategiak kontuan hartzeaz gain, garrantzitsua da mugikor-tarifa on bat izatea, aplikazioen erabilera erraztuko duen konexio eta karga-abiadura onenarekin.

Ilustrazioa-mutil-gaztea-mugikorra-erabiltzen

Zure smartphonearen abiadura hobetzeko aplikazioak

Guuk-en, Android eta iOS mugikorretarako aplikazio batzuk bildu ditugu, zure telefonoari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko:

All-In-One Toolbox

Aplikazio nahiko sinplea da. Aukera ematen du zabor-fitxategiak kenduz eta atzeko planoko lanak etenez mugikorrean tokia egiteko eta, hala, gailua azkartu eta bateriaren iraupena luzatzeko. Fitxategiak eta beste aplikazio batzuk kudeatzeko ere erabil daiteke.

One Booster

Aplikazio honek aplikazioetako cacheak eta zabor-fitxategiak ezabatzen ditu. Gainera, zure smartphonearen bateriaren iraupenari kalte egiten dioten aplikazio erredundanteak ezabatzeko aukera ematen du, eta malwarearen aurkako antibirusa ere badu.

Nox cleaner

Cachea, aplikazioak, deskarga-karpetak, nabigatzaileen historia eta mezularitzako aplikazioen cacheko datuak garbitzeko prozesuan leku gehiago libratzeaz arduratzen da. Nox Cleaner-ek modu adimendunean detektatzen ditu espazio gehien kontsumitzen duten aplikazioak, eta PUZaren tenperatura hozten du. Gainera, aplikazio honek interfaze modernoa eta bisuala du, erraz erabiltzekoa.

iClean

Aplikazio honek, gainera, WhatsApp-erako garbiketa espezifikoa egiten du, eta txat-historiak ezabatu gabe garbitzen ditu hondar-fitxategiak. Gainera, birusak eskaneatu eta blokeatu egiten ditu, eta RAM memoria bizkortzen du, tokia libre utziz eta telefonoaren bateriaren deskarga-denborak optimizatuz.

Clean Master

Clean Master iPhone eta iPad-erako garbiketa-aplikazio bat da. Kontaktuak ez bikoiztea errazten du, eta argazkiak eta bideoak tamainaren arabera ordenatzen ditu. Tresna erabilgarria da balio ez duen, espazioa hartzen duen eta telefonoaren funtzionamendua mantsotzen duen guztia ezabatzeko. IOS gailuetan erabil daiteke.

Guuk-en zure telefono mugikorrari ahalik eta errendimendu handiena atera diezaiozun nahi dugu. Horregatik, telefonoaren funtzionamendua arintzeko aplikazioez gain, zure mugikorraren bateriak gehiago irauteko gomendio hauek ere kontuan hartzea.

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Zure taldearen aktualitate guztia zure mugikorrean

1 min

Zure taldeari buruzko nobedadeen berri jasotzeko aplikazio mugikorra da KirolApp. Streamingak ikusi ahal izango dituzu, edo azken albisteen berri izan. nLeada: KirolApp aurkeztera gatoz! Nobedade guztien eta bazkide izatearen abantaila guztien berri izateko edo, besterik gabe, egunez egun gertatzen denaren berri izateko mugikorrerako aplikazioa. n