Tecnología e Innovación
5 redes sociales alternativas a Meta que no conocías
2 min5 redes sociales temáticas o de nicho que no conocías. Descubre algunas redes sociales alternativas al Meta de Zuckerberg.
Sare sozialak sortu zirenetik, haietako batzuk, hala nola Facebook, Instagram eta TikTok, esponentzialki hazi dira, eta dagoeneko milioika erabiltzaile dituzte mundu osoan. Hala ere, badira beste sare sozial alternatibo asko ere, hain ezagunak izan ez arren oso erabilgarriak direnak. Hobi-erako sare sozial edo sare sozial bertikal deritze; izan ere, haien jarduera gai jakin baten ingurukoa izaten da, eta gai horren jarraitzaileak biltzen dira sare horretan. Ezagutu Metaren ordezko sare sozialen ezagutzen ez zenituenak.
Ziurrenik, sare sozialez hitz egiten dugunean, Zuckerberg-en metabertsoak osatu dituenak etorriko zaizkizu burura: sare sozial generiko eta masiboak, egunero erabiltzaileek eta markek sorturiko milioika eduki partekatzen dituztenak.
Guuk-en, sare sozial alternatiboen aukeraketa bat egin dugu, oso interesgarria eta askotariko gaiak biltzen dituena.
Wikiloc da mendizale eta trekking-zaleen artean sare sozialik gustukoena. Ibilbideak egitea edo gailurretara igotzea gustatzen bazaizu, izugarri gustatuko zaizu tresna hau. Erabiltzaile asko ditu mundu osoan, eta erabiltzaile horiek mendian egindako ibilbide gidatuak partekatzen dituzte –hamazazpi milioi ibilbide baino gehiago–; haietako askok argazkiak eta argibideak dituzte, nonahi zaudela ere ibilbide zoragarriak ezagut ditzazun. Gainera, ibilbidearen zailtasun-maila eta gutxi gorabeherako iraupena adierazten ditu. Aplikazio oso erabilgarria da ibilbideak egiten hasten ari direnentzat nahiz horretan eskarmentua dutenentzat.
Modari buruzko sare soziala da. Besteentzat inspirazio-iturri diren jantziak gordetzeko “armairu” birtualak sortzeko aukera ematen du. Haren xarmaren oinarria da eduki guztiak erabiltzaileek sortzen dituztela. Erabiltzaileek, beren profilaren bidez, erakusten dituzten jantziak eta markak etiketatu ditzakete, eta jarraitzaileek aukera dute gustatu zaien hura erosteko. Hala, 21 Buttons sare soziala erabiltzen duten erabiltzaile guztiek beren jantziak monetizatzeko aukera dute, salmenta bakoitzeko portzentaje bat eskuratzen dute eta.
Berdin dio furgonetan, autokarabanan… bidaiatzea gustatzen zaizun. Sare sozial honetan, gurpil gainean bidaiatzea gustatzen zaien beste erabiltzaile batzuen aholkuak eta gomendioak aurkituko dituzu. Lotarako lekurik onenak, argindar-harguneak, hurbilen dauden hornitegiak edo furgonetentzako gailu osagarriak ezagutuko dituzu. Gainera, mugikorrerako aplikazio bat du, non beste erabiltzaile batzuen eguneratzeak jaso baititzakezu.
Zalantzarik gabe, maskota bat duten eta zainketei buruzko esperientziak eta aholkuak partekatu nahi dituzten haientzako sare soziala da. Plataforma honek, gainera, baditu beste prestazio batzuk ere; izan ere, maskotekin bidaiak antolatzeko aholkuak ematen ditu eta albaitaritza- eta hezitzaile-enpresen direktorio bat du.
Sare sozial hau motxilero gisan bidaiatzea eta tokiko kulturarekin konektatzea gustatzen zaienentzat da. Bidaiariei aukera ematen die bertakoen etxeetan ostatu hartzeko eta lehen eskutik ezagutzeko helmugako kultura eta gastronomia. Anfitrioiak hizkuntzak praktikatzeko aukera du, beste kultura batzuetako pertsonekin harremanetan egon daiteke eta zenbait orduz turismo-gidari izan daiteke. Gainera, Androiderako eta Iphonerako aplikazio bat du.
Oro har, sare sozialak zenbait interes eta zaletasunen inguruan pertsonak konektatzen saiatzen dira. Aplikazio horiek guztiak zure mugikorrean izan ditzakezu, eta zauden lekuan zaudela konektatu. Ezagutzen zenituen? Erabiltzen duzu haietakoren bat? Guuk-en, espero dugu gustatuko zitzaizula hain ezagunak izan ez arren oso erabilgarriak diren sare sozial alternatiboen aukeraketa hau.