Euskal Hiria
Leioako 2024ko jaiak: datak, egitaraua eta jarduerak
4 minLeioa kolorez, musikaz eta jardueraz beteko da, sanjoanak topera ospatu nahi dituzten guztiei harrera egiteko.
Euskadin, udari hasiera emateko modurik onenetako bat Leioako 2024ko jaiak dira, zalantzarik gabe. Hala, Leioako sanjoanak udan sartzeko modurik onenak dira, ez baita ezer faltako: musika, gastronomia, kirola, jarduerak eta egitarau oso-osoa, familiarekin, lagunekin edo nahi duzunekin etor zaitezen. Kontuan hartu datak, eta zatoz ongi pasatzera!
Badakigu dagoeneko buruan dituzula suak, kontzertuak eta txupinazo handia. Ez kezkatu: aurten ere urteko jairik onenak prestatu dituzte leioaztarrek.
Hondartza, kirol-txapelketak, tradizioak, gastronomia edo musika badituzu gustuko, Leioako 2024ko jaietan zuretzako toki berezi bat duzu. Jarraitu irakurtzen, eta ulertuko duzu!
Den-denaren berri izan dezazun, aurten Leioan egingo diren ekitaldi eta jarduera guztiak azalduko dizkizugu.
Hartu boligrafo bat eta idatzi, aurten sorpresa eta une dibertigarri ugari izango baitira. Egunez egun azalduko dizugu guztia, lagunei lehenbailehen esateko zer ez duzuen huts egingo.
Leioako sanjoanak 2024ko ekainaren 20tik 24ra izango dira. Jaietako kontzertu-kartela musika-emanaldi zirraragarriz beteta dago. Hona hemen kontzertu guztiei buruzko xehetasunak:
Agirre Lehendakariaren plazako kontzertu horiez gainera, txosnetan ere izango da musika:
Gainera, sanjoanetako egitarauaren barruan, musika-proposamen gehiago egongo dira zenbat tokitan eta ordutan. Musikaz eta dibertsioz betetako festak izango dira!
Hartu boligrafo bat eta idatzi, aurten sorpresa eta une dibertigarri ugari izango baitira. Egunez egun azalduko dizugu guztia, lagunei lehenbailehen esateko zer ez duzuen huts egingo.
Ekainaren 20an, osteguna, jaien aurreko ospakizunetako une jendetsuenetariko bat ikusiko dugu, 19:00etan: txupinazoa; hortik aurrera, guztiontzako jardueraz betetako egitaraua izango dugu.
Aurten, GKG kuadrillak ordezkatuko ditu Mari Pepa eta Arlote. Pregoiaren eta txupinazoaren ondoren, urtero bezala, kuadrillak jaitsiko dira, kale hauetatik zehar: Elexalde, Iparragirre, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Boulevarda eta Jose Ramon Aketxe.
19:00etan txosnak ere irekiko dira, ongi pasatzeko eta elkarrekin egoteko gunea. Oihan Vega eta Candy arituko dira giroa musikaz alaitzen Jose Ramón Aketxe plazan, eta Esne Beltzak Agirre Lehendakariaren plazan emango duen kontzertua izango da ekitaldi nagusia.
Ekainaren 21ean, ostirala, haurrek jarduera ugaritan parte hartzeko aukera izango dute, apar-festa egingo da, eta hirugarren adinekoentzat ere zenbait ospakizun egingo dira. Gainera, kuadrillen arteko jolasak egingo dira jaietako egun guztietan.
20:00etatik aurrera, Herri-kirolen Eguna antolatuko du Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak. Doctor Deseoren kontzertua izango da eguneko protagonista musikari dagokionez; galdu ezineko hitzordua da.
Larunbatean, ekainak 22, kuadrillen arteko lehiak jarraituko du: txapelketa gastronomikoak, herri-kirolen lehiaketak eta abar izango dira. Haurrentzako jarduerak antolatuko dira.
Musikari dagokionez, Aldapa auditorioan Los Chimberos taldea entzuteko aukera izango dugu, eta Leioako Musika Bandak Jose Ramon Aketxe plazan joko du. Txosnetan, Nerbioi Bulkada, TOC eta Gozategi arituko dira. Agirre Lehendakariaren plazan, Travelin' Brothers leioaztarrak izango ditugu.
Igandean, ekainak 23, ELIZAURREKO AURRESKUA dantzatuko da 12:00etan udaletxean, Errekaldeko zahar-etxeko abesbatzarekin eta Orpheo Ganbera abesbatzarekin.
Bertso-eguna ere izango da (June Diaz, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus bertsolariekin), eta Gure Ohiturak Dantza Taldeak antolatutako dantza-alardea eta erromeria ere egun horretan egingo dira.
Gauean, 22:30etik aurrera, San Joan gaueko ikuskizuna eskainiko du Hortzmugak, Boulevardean. Ez huts egin!
Astelehenean, ekainak 24, jaietako azken egunean, haurrei eta familiei zuzendutako jarduerak izango dira protagonistak, bai eta txosnetako txokolatada eta La 5ª Reserva taldearen musika ere, Aldapan. Azken traka eta jaien amaiera Boulevardean ikusi ahal izango ditugu, 22:30ean. Zatoz Leioara, tradizioz, musikaz eta dibertsioz betetako jai hauez gozatzera!
Leioako sanjoanetan, tradizioak garrantzi handia du; hain zuzen, horrek ematen dio hainbeste gustatzen zaigun ukitu berezi hori. Une desiratuenetako bat Boulevardeko dantza-alardea izaten da; aurten ere, dantzarien energiaz eta kolore tradizionalez gozatzeko aukera izango dugu.
Leioako sanjoanetan bada beste beste tradizio ezagun bat ere: Akelarreko poteoa. Izan ere, zoragarria da lagunekin eta auzokideekin tabernaz taberna ibiltzea, lagunarteko giro onean.
Eta, jakina, ezin dugu alde batera utzi elizaurreko aurreskua, tradizio handikoa baita Leioan. Diotenez, baserritarrak jaietako igandean mezetara jaisten ziren, eta alkateari baimena eskatzen zioten dantza hori han bertan egiteko. Elizaurreko aurreskua XVIII. mendean ere dantzatzen zuten dantzariek.
Tradizioa galdu egin zen zenbait hamarkadaz, harik eta 1981ean berreskuratu zen arte. Gaur egun, Leioako sanjoanetako ekitaldi sinbolikoenetariko bat da. Jaietako egun nagusian egingo da, igandean. Herriko abesbatzek eta orfeoiek girotuko dute: une magikoa eta zirraragarria izango da benetan.
Tradizio horiei guztiei eta jaietako egitarauari esker, Leioako sanjoanak huts egin ezineko hitzordua dira, historia, jarduera, kultura eta dibertsio ugarikoak. Ez huts egin!
Bistakoa da jarduera asko eta asko daudela Leioako 2024ko sanjoanetan. Seguru gaude lagunekin partekatzeko eta gurasoei argazkiak bidaltzeko gogotan izango zarela, ongi pasatzen duzula ikus dezaten. Ez kezkatu. Ongi pasatu, eta gu arduratuko gara konexio berezi hori gal ez dezazun. Hautatu zure premietara ondoen egokitzen den Guuk-en tarifa, eta dibertitu topera!