icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Interneten pasahitz seguruak izateko aholkurik onenak

29 Marzo 2022 09:09
Blog Guuk

Banka elektronikoko gakoa, gure sare sozialetako pasahitzak, posta-kontuetarako sarbideak… Zenbat gako ditugu aktibo? Askotan, pasahitz bera erabiltzen dugu gure kontu guztietan, eta, batzuetan, gako oso errazak edo hackeatzen errazak direnak erabiltzen ditugu; hori ez da oso gomendagarria, zibersegurtasun-arazoak eragin baititzake. Guuk-en Interneten pasahitz seguruak izateko aholkurik onenak ematen dizkizuegu.

Gainera, sarritan, oso fidagarriak ez diren pasahitzak aukeratzen ditugu, gure jaiotza-lekuarekin, urtebetetze-egunarekin edo maskotekin edo senitartekoekin erlazionatuta daudenak. Horrek are gehiago larriagotzen du arazoa, gure gakoak lapurtzeko aukerak nabarmen areagotzen baitira.

Interneten pasahitz seguruagoak izateko 5 gomendio

Ziurrenik, zeure buruari galdetuko zenion zure pasahitzak seguruak ote diren. Gaur egun, badira zure pasahitzaren segurtasuna egiaztatzeko aukera ematen duten zenbait tresna, hala nola Kapersky password checker, zeina tresna oso erabilgarria baita, adierazten baitigu zenbateraino den zaila gure pasahitza hackeatzea eta hura aldatzeko unea iritsi ote den.

Egiaztagailu horiez gainera, Guuk-en 5 aholku oso praktiko emango dizkizugu zure onlineko pasahitzen segurtasuna hobetzeko eta Interneten zure datuak babesteko.

Datu pertsonalik gabeko gakoak

Ez da batere gomendagarria zure jaiotza-lekuarekin, urtebetetze-egunarekin, maskoten edo senitartekoen izenekin edo gure taldearekin erlazionatuta dauden pasahitzak erabiltzea. Halako pasahitzen bat baduzu, iritsi da aldatzeko unea.


Gomendatzen dena baino pasahitz luzeagoak erabili

Segurtasun digitalaren arloko zenbait adituk adierazten dute komeni dela gure pasahitzak hamabi karaktere edo gehiago izatea. Pasahitz seguru batek letra larriak eta xeheak, zenbakiak eta ikur bereziak izan behar ditu, hala nola marrak, harridura-markak edo galdera-markak.

pasahitz egiaztatzailea

Pasahitz bera gauza guztietarako

Zure sare sozial, foro eta posta-kontu guztietarako pasahitz bera erabiltzea oso tentagarria da, baina ez da batere gomendagarria; izan ere, pasahitz hori asmatzen badute, arazo larriak izan ditzakezu zure kontu guztietan, eta haiek berreskuratzeko aukera nabarmen murrizten da.

Kontuz phisingarekin

Zure pasahitza oso segurua izan arren, gogorarazi nahi dizugu phisinga jasateko edo Interneten datuak lapurtzeko arriskua hor dagoela. Ez fidatu zure datuak, txartel-zenbakiak edo gakoak eskatzen dizkizuten email susmagarriez edo oso fidagarriak ez diren webguneez.

Pasahitz-kudeatzaileak

Ziurrenik, inoiz edo behin idatziko zenituen zure pasahitzak paper batean, agenda batean edo ordenagailuko mahaigaineko dokumentu batean. Ideia ezin txarragoa da hori. Zure pasahitzak gogoratzea kosta egiten bazaizu, bada pasahitz-kudeatzaile deritzon tresna bat; tresna horrek zure pasahitz guztiak gordetzen ditu, eta, patroi pertsonal batekin erlazionatuta ez daudenez, deszifratzen ezinezkoak diren beste batzuk proposatzen dizkizu. Beste guztietarako sarbidea ematen duen gako nagusia baino ez duzu gogoratu beharko.

Pasahitzen egiaztagailua

Jakin ezazu zein seguruak diren erabiltzen dituzun pasahitzak. Egizu test erraz hau zure gakoak hackeatzeko errazak diren jakiteko.

Guuk-en, segurtasun digitalaren alde egiten dugu. Horregatik, pasahitz seguruak izateaz gainera, artikulu hau gomendatzen dizugu; Interneten zure datuak babesteko segurtasun-aholkuak ematen ditu, eta seguru oso baliagarria gertatuko zaizula.

Erlazionatutako berriak