icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

8 influencer foodie Euskadiko jatetxe eta taberna onenak ezagutzeko

11 Mayo 2022 10:38
euskal influencerrak -  foodies instagram non jan Bilbon, Gasteizen eta Donsotian. Gomendatutako jatetxeak  Euskadin.

Euskadin, mendia eta itsasoa, zirimiria eta eguzkia eta tradizioa eta berrikuntza ditugu. Eta, zer esanik ez, gastronomia. Erakargarritasun handiko helmuga gastronomikoa gara: urtero bi milioi bisitari baino gehiago jasotzen ditugu (Eustat). Horregatik eskaintzen dizugu influencer foodieen aukera bat, ibilbide gastronomiko bat egin dezazun Euskadin zehar. Guuk-en 8 influencer foodie Euskadiko jatetxe eta taberna onenak ezagutzeko hautatu ditugu.

Pintxoz beteriko barra koloretsua, txuleta eder baten txingar-usaina, parrillan prestatutako arrain baten testura eta gilda baten zapore bizia. Eta hori guztia txakolin eder batekin: Bizkaikoa edo Gipuzkoakoa, betiko eztabaida. Sagardoa ere badugu, sagardotegi- denboraldian halako une onak ematen dizkiguna.


Bisitari askoren helmuga eta beste askoren etxea da Euskadi. Baina bada batzen gaituen zerbait: gastronomia. Sare sozialen eta turismoaren arteko loturaren adibide garbi bat dira influencer foodieak, eta plan, iradokizun eta aukera ugari eskaintzen dizkigute. Oso lagungarriak dira Euskadira datozen bisitarientzat, baita bertokoentzat ere, proposamen gastronomiko berriak, modako jatetxeak eta betiko tabernak erakusten baitituzte beren aukeretan.

Instagramer foodieak Euskadin


Azken urteotan izugarri aldatu da kritikari gastronomiko ezagunen zeregina. Gaur egun, milaka influencer foodiek partekatzen dituzte beren profiletan jatetxe eta tabernen erreseina eta iruzkinak. Fenomeno horren adibide dira Euskadiko instagramer foodieak, gure gastronomiaren enbaxadore paregabeak. Jarraitzeko moduko profil batzuk erakutsiko dizkizugu, ibilbide gastronomiko bat egin dezazun Euskadin zehar.

Bilbao a la carta


Profil hau, zalantzarik gabe, lagungarria izango zaizu Bilbon jateko tokiren baten bila bazabiltza. Instagrameko horman hiribilduko jatetxe berrienei buruzko gomendio ugari daude, eta plateren argazki onak eta prezioak ere jartzen ditu; batek baino gehiagok eskertuko du alderdi hori, Bilbon zer jatetxe ezagutu nahi duen erabakitzeko garaian. Zozketa gastronomiko ugari egiten dira kontu honetan.

El Gastronauta alavés


Gastronautari jarraituz gero, oso erraza da adurra jariatzen hastea. Jarraitzaile ugari erakarri ditu, Gasteizko lokal foodienetara eta Euskadiko beste toki batzuetara egiten dituen bisitei esker. Instagrameko kontu honetan (duela lau urte baino gehiago ireki zen), jatetxe eta gastrotabernei buruzko erreseina landuak eta prezioei buruzko informazioa aurkituko dituzu.

Donosti Foodies


Ezin duzu kontu hau huts egin Donostiara edo inguruko herrietara joatekotan bazara. Donosti Foodies kontuak horma txukuna du, gastronomia eta paisaia modurik onenean uztartzen dituena. Ilunabar ikusgarriak, txoko koloretsuak eta Gipuzkoako jatetxeei buruzko gomendioak. Zalantzarik gabe, kontuan izan beharrekoa Donostia eta inguruko herriak ezagutu nahi badituzu. Kontuko reeletan inspirazioa aurkituko duzu, Donostiako eta inguruko jatetxeak aukeratu ahal izateko.

Alma Botxera


Nick horrekin, ez dago askoz gehiago esan beharrik. Bilboko eta Bizkaiko txoko harrigarrienak, istorio maitagarriak, elkarrizketak eta gastronomia aurkituko dituzu profilean.
Blog bat ere badu, ekitaldien eta plan alternatiboen berri emateko. Alma Botxerak urteak daramatza proiektu honetan, eta, zalantzarik gabe, Bilboko enbaxadore entzutetsuenetako bat izatera iritsi da.

Makurrina


Gasteizko enbaxadore gastronomiko handi bat da Makurrina. Hiriko betiko denda eta tabernei buruzko gomendio foodieez gainera, nazioarteko sukaldaritzako platerak eskaintzen dituzten hiriburuko jatetxeak ere proposatzen ditu. Gainera, % 100 tokiko produktuekin egindako errezeta asko partekatzen ditu. Blog bat ere badu —Las cosas de Maku—, eta hura ere lagungarria izango zaizu Gasteizen non jan pentsatzen ari bazara edo etxean egiteko errezeta errazen bila bazabiltza.

Gastropapilys


Gastropapilys Andoaingo instagramer ezagun bat da, eta Donostian eta inguruko herrietan dastatzen duenaren berri ematen digu. Tokiko lokaletan dituen esperientzia gastronomikoen berri emateaz gainera, etxean egiteko errezeta errazak ere eskaintzen dizkigu. Gastropapilysen “nazioarteko egunak”, nola ez, janariari buruzkoak izaten dira. Ezbairik gabe, oso kontu interesgarria da Gipuzkoako jatetxe eta gastrotabernak ezagutzeko.

El mundo foodie profil bizi-bizia da. Gidak dira Instagrameko kontu honetako osagai interesgarrienetako bat; hala, txakolinari eta eguneko menuei buruzko postak, Bilboko patata-tortilla onenak jateko tokien aukera bat eta askoz gehiago eskaintzen dizkigute gida horiek. Horrez gainera, El mundo foodie kontuan Euskadiko produktu tipikoak dastatzen dituzte, eta Euskadiko ekoizleei buruz aritzen dira. Oso profil interesgarria da Bizkaiko gastronomia ezagutzeko.

Emulsión Gourmet

Donostiako foodieak eta ongi pasatzearen zaleak direla diote Instagrameko biografian.
Profil honetan, Donostiako bermuteria, jatetxe eta pintxoei buruzko gomendioak aurkituko dituzu, eta etxean prestatzeko errezeta batzuk ere bai, betiere tokiko eta gertuko osagaiekin. Gainera, gastroblog bat ere badute, zeinean gastronomiaren tenpluetara egiten dituzten bisiten berri ematen baitute, hasi Michelin izardun jatetxeetatik eta tradizio handieneko tabernetara. Jarrai itzazu gourmet inspirazio bila bazabiltza.

Euskadi sukaldaritza da, baina paisaiak, tradizioa, artea… ere bai. Euskal gastronomiako
influencerren aukera horrez gainera, Euskadi ezagutzeko aplikazio mugikor onenetariko batzuk gomendatuko dizkizugu, txangoren bat egitekotan edo gure lurraldea hobeto ezagutzeko asmotan bazara ere.


Guuk-ekin, berdin dio Euskadin zauden edo ez; garrantzitsuena da Interneterako konexio onena izatea, nabigatu ahal izateko eta zure eduki gogokoenak ikusteko.

Erlazionatutako berriak
Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.