
Guuk gara
Telebista-eskaintza hobetu du Guuk-ek, prezioa bere horretan utzita
3 minHemendik aurrera, kanal hauek izango dituzu: DreamWorks, EnFamilia, SyFy, Calle 13, Sundance, XTRM, Somos eta DARK, gustu guztietarako edukiarekin.n
Ematen du atzo hasi ginela konektatzen, eta, konturatu gabe, bete dugu lehen urtea. Ikaskuntzaz, une onez eta, batez ere, egia bihurtutako hitzez eta promesaz betetako urtea. Izan ere, zerbait landu badugu eta gure ekintza bakoitzarekin argi utzi nahi izan badugu, zera da, batez ere, konpainia zintzoa eta ondradua izan nahi dugula. Letra txikirik gabe, igoerarik gabe, fakturan ezustekorik gabe. Non ikusten duzuna baita dagoena, non gure hitza betirako baita.
Eta gure lehen urteurrena ospatzeko, zerbait handia egin nahi izan dugu, gelditzeko etorri garela erakusten duena. Garenaz eta, batez ere, gure hitzaz hitz egiten duen zerbait. Eta, esatekoak izateaz gain egitekoak ere bagarenez, gure hitza betierekoa izatea erabaki dugu, eta harrian irarri dugu.
Gure manifestua hartu, eta harrian zizelkatu dugu, gure hitza betikotzeko. Gainera, Bilboko kale nagusietako batean kokatu dugu, Ertzilla kalean, gure hitza betikotzeko eta erakusteko geratzeko etorri garela.