icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk-en denda, konexioaren etxea. Aurkitu zure denda

10 Diciembre 2020 17:50

Hiztegiaren arabera, familia-giroko ohiko bizitokia da etxea. Babestuta eta seguru sentitzeko tokia, deskonektatzeko tokia, berriro egunerokotasunarekin eta gure kontuekin konektatzeko tokia. Definizio hori kontuan hartuta, toki horrek Guuk dendetako edozeinen antz handia du.

Dakizunez, gure helburua beti izan da zu gustura sentitzea. Eta ez gure tarifa eta prezioekin bakarrik, baizik eta gure markaren esanahiarekin, adierazten dituen balioekin, hitzarekin eta ematen duen mezuarekin ere bai. Baldin bazaude nahi duzulako izatea nahi dugu, eta zauden bitartean, seguru sentitzea, familia-giroan. Laburbilduz, zure etxean.

Eta hala sentitzeko, toki bat behar duzu. Nahi duzunean joan eta benetako konexio hori sentituko duzun toki bat. Horregatik, lan, maitasun eta dedikazio handiaren ostean, gure lehenengo dendak ireki ditugula esateko moduan gaude. Aurkitu gertuen duzun denda.

Guuk dendak gure hiriburuetan

Euskadiko bi hiribururen erdialdean, inoiz ez bezala berriro konektatzeko tokia aurkituko duzu. Bilbon, Kale Nagusiko 41. zenbakian, Moyua plazatik gertu; eta Gasteizen, Posta kaleko 20.ean, Espainia plazaren ondoan. Gure hiriburuetako kaleen artetik, tradizio eta historia handiena dutenetakoak biak.

Eta gehiago ere izango da… hemendik oso oso gutxira beste bi denda irekiko ditugu Iruñean eta Donostian, biak erdialdean. Konexioa bermatua izango da haietan ere.

Beharbada oraindik ez duzu denborarik izan gure dendak bisitatzeko; aurkituko duzunaren erakusgarri txiki bat utziko dizugu, gogoa zabaltzen joateko:

Gure dendak, gure balioak

Sartzen zarenean, beharbada, lehenengo zoruak emango dizu atentzioa. Ez da edonolako zoru bat. Euskal Herriko frontoietako zoruak bezalakoa da; milaka pilotari eta zestalari aritzen dira haietan ongi pasatzen, eta bertako historiaren parte bilakatu dira. Tradizio bat markatzen duten eta gure kirol zaharrenetariko batekin lotzen gaituzten lerroak.

guuk-denda-frontoia

Gure ezaugarri den lerroa ere aurkituko duzu. Puntuak elkartu eta konektatzen dituen lerroa. Gure adierazgarri den lerroa, jendea maite dituenekin, bere tradizioekin eta irudikatzen gaituen guztiarekin konektatzea ahalbidetzen duen lerroa.

Berdea denda guztian aurkituko duzu. Irudikatzen gaituen kolorea da. Gure lurraren kolorea. Gure zelaien eta gure naturaren kolorea. Irudikatzen gaituenaren kolorea. Harro sentiarazten gaituena. Baina berrikuntza, teknologia eta iragana, oraina eta etorkizuna ere sumatuko dituzu alde guztietan; gure markaren ezaugarriak dira, eta ongi erakutsi nahi ditugu.

guuk-denda-berdea

Ziurrenik jada ezagunak egingo zaizkizun marrazkiak ere aurkituko dituzu. Formak osatzen dituzten lerroekin egindako marrazkiak. Pilotaria, baserria, txalaparta… gure kultura, gure tradizioa eta irudikatzen gaituen guztia eta gurea denarekin dugun benetako konexioa erakusten duten irudi eta pertsonaiak.

Azkenik, manifestua ikusiko duzu. Identifikatzen gaituen testua, zer garen eta zer izateko zenbat lan egingo dugun jasotzen duen testua. Marka gisa dugun nortasunaren berri ematen duten lerroak.

Zatoz Guuk dendetako batera astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara, eta ezagutu beti ongi hartuko zaituen konexio-toki berri hori. Zure zain gaude!

Erlazionatutako berriak