icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Ezagutu euskara ikasteko mugikorrentzako aplikazio onenak

29 Mayo 2024 12:00
pertsonaiak-mugikorra-euskera

Gaurko bizimodua zuzen-zuzenean loturik dago mugikorreko aplikazioekin. Ezin hori ukatu. Behar dugun guztian laguntzeko aplikazioak daude: kozinatzeko, argazki hobeak egiteko, hegazkin-txartelak hartzeko, fakturak kudeatzeko edo hizkuntzak praktikatzeko, hala nola euskara. Hemen dituzu horretarako onenak.

Badakigu dagoeneko badituzula zure aplikaziorik gogokoenak, baina made in Guuk batzuk dakarzkizugu gaur. Etxetik eta etxerako. Euskarazko teknologiara hurbildu nahi zaitugu apur bat, bai lehenengo hitzak ikasi berri badituzu, bai euskaldun zaharra bazara.

euskal-folklorea-makilak-dantza-musika

Euskara praktikatzeko mugikorreko aplikaziorik onenak

Hizkuntzak ikasteko aplikazio ugari daude, baina denek ez dituzte metodorik onenak, eta batzuk ez dira guztiz zuzenak. Gainera, publizitatea edo ordaindu beharra ere oztopo izan daitezke. Hori guztia kontuan izanik, aukera berezia prestatu dugu zuretzat.

Egunean Behin: modako jokoa

Galde-erantzunen euskal joko nagusia da. Egunean Behin euskarazko galderen joko bat da, eta egunean behin minutu pare batez jokatzeko eta gure hizkuntza erabiltzeko aitzakia ere bai. Jokalariek 10 galderari erantzun behar diete, ahalik eta azkarrena.

egunean behin

CodeSyntax enpresa eibartarrak garatu du, eta 100.000 aldiz baino gehiago deskargatu da. Merkaturatu zenetik, bost milioi partida baino gehiago jokatu dira dagoeneko. Alegia, lehia piztu da!

Egunean Behin Egunean Behin
Desarrollador: CodeSyntax Precio: Gratis Categoría: Preguntas y respuestas

Hamaika Minutu: 11 hilabetez, 11 minutu egunean

7 minutu / 7 egun / 7 hilabete metodo arras ezagunean inspiratutako ariketen formatuan oinarrituta, Irontec-ek Hamaika Minutu garatu du. Aplikazio horrek entrenamendu bizkorreko programa bat eskaintzen du; 11 minutu baino ez dira behar egunean.

hamaika minutu

Hortik datorkio izena: "Hamaika Minutu". Udaberria ate-joka dugu. Badituzu 11 minutu libre egunean? Bada, aurrera!

hamaika minutu Hamaika Minutu
Desarrollador: Irontec Precio: Gratis Categoría: Educativos

Elhuyar Hiztegia, hiztegi osatuena

Nork ez du erabili noizbait Elhuyar Hiztegia? Elhuyar Fundazioak doan eskaintzen du hiru hiztegi elebidun kontsultatzeko aplikazioa: euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa.

elhuyar app

Elhuyar Hiztegiaren aplikazioan, 91.000 sarrera, 23.000 azpisarrera, 153.000 adiera eta 100.000 adibide aurkituko dituzu.

Horrez gain, beste funtzio batzuk ere badaude: besteak beste, hitzen ahoskera, bilaketen historia eta gogoko hitzen zerrenda. Oso gustuko dugu, bai online, bai offline erabili baitaiteke; hortaz, oinarrizkoa da, eta ezinbestekoa mugikorrean.

Elhuyar hiztegia Elhuyar hiztegia
Desarrollador: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia Precio: Gratis Categoría: Libros y obras de consulta

Itzuli, itzultzaile automatiko neuronal bat

Ez dakizu euskaraz batere? Testu ugari euskaratu behar dituzu? Zure kasua edozein dela ere, seguru Itzuli interesatuko zaizula. Itzultzaile automatiko neuronal honen bidez, euskaratik gaztelaniara eta alderantziz itzul daiteke.

itzuli app

Eusko Jaurlaritzak garatu du, eta, dirudienez, arrakasta handia du, egunean batez beste 50.000 itzulpen egiten baititu eta iaz bakarrik milioi bat itzulpen erregistratu baitzituen.

Itzuli-k gehienez 4.000 karaktereko testuak onartzen ditu. Horrez gain, ahotsaren bidez ere sar daitezke testuak.

Itzuli app Itzuli
Desarrollador: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Precio: Gratis Categoría: Herramientas

Esanbaki

Nola ahaztu gaztetxoenez? Esanbaki aurkezten dizugu, bereziki haurrentzat diseinatutako aplikazio bat. Euskarazko hitzak eta gramatika ikasteko joko bat da, eta 0-6 urteko haurrentzat diseinatuta dago.

Esanbaki app (1)

Aplikazioak gure hizkuntzaren oinarrizko alderdiak erakusten ditu, modu didaktikoan. Hala, gaztetxoenek erraz ikasiko dituzte zenbakiak, aditzak, koloreak eta animaliak.

esanbaki Esanbaki
Desarrollador: onoff.es Precio: Gratis Categoría: Educativo

Aukera asko eta asko daude; beraz, ez duzu aitzakiarik euskara ikasten edo hobetzen ez hasteko. Aukeratu zure gustuetara eta hizkuntza-mailara ongien egokitzen den aplikazioa, eta hartu gozatu eder bat euskara ikasiz. Guuk-en konexiorik onena eskaintzen dizugu, nonahi eta noiznahi ikas dezazun. 💚

Erlazionatutako berriak