icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Eusko Label 2024: traineru-estropaden egutegia

22 Mayo 2024 10:00
Eusko label 2023

Uda iritsi da, eta euskal kostaldea traineruz beteko da, azkarrena zein den erakusteko lehian. 2024ko Eusko Label Liga bertan dugu, eta datak, taldeak eta bestelako xehetasunak gogorarazteko unea da. Berriro nagusituko ote da Urdaibai?

  • Datua 📈: urtero milioi-erdi pertsona ibiltzen dira Kantauri itsasoan joan-etorrian uztailean, abuztuan eta irailean, estropadak ikusteko. Lehiaketak 40 milioi euro baino gehiago uzten ditu.

Banderak eskuratzeko lehia inoiz baino estuagoa izango da aurten. Bizkaiko taldearen palmaresa gorabehera, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100, Matrix Hondarribia eta beste talde batzuk inoiz baino indartsuago dabiltza traineru-txapelketari emozioa emateko.

2024an, Eusko Labelek 21. urteurrena du, eta inoiz baino bereziagoa izango den itxura du. Ekin ACT Ligari!

Eusko label 2023

Eusko Label 2024ren egutegia

Aurten, Traineru Kluben Elkarteak beste bi estropada izango ditu lehiaketan; guztira, 16. Martxoaren 23an onartu zuten Bermeon Eusko Label Ligaren eta emakumeen Euskotren Ligaren egutegia. Gogoan hartu!

2024ko Eusko Label Liga eta Euskotren Liga ekaineko azken asteburuan hasiko dira, Galizian. Denboraldi honetan ere 4 hitzordu izango dituzte euskal taldeek Galizian.

2024ko egutegiko berrikuntza nabarmenetako bat Euskotren Ligakoa da, aurten bi hitzordu gehiago izango baititu.

Horrek esan nahi du guztira 16 estropada puntuagarri izango direla eta Play Offeko beste bi egun; mugarri bat da hori emakumezkoen lehiaketaren historian.

EUSKO LABEL LIGA 2024 REN EGUTEGIA (UZTAILA)

DATA

LEKUA

SARIA

LEHIAKETA

Ekainak 29

Coruña

VII Bandeira Cidade da Coruña

Eusko Label eta Euskotren Liga

Ekainak 30

Bueu

III Bandera Concello de Bueu

Eusko Label eta Euskotren Liga

Uztailak 6

Donostia

XVI. Fabrika Bandera

Eusko Label eta Euskotren Liga

Uztailak 7

Zierbena

XLI Petronor Bandera

Eusko Label eta Euskotren Liga

Uztailak 13

Bilbo

XV. Bilboko Bandera

Eusko Label eta Euskotren Liga

Uztailak 14

Sestao

Sestaoko Udalaren XXII. Bandera

Eusko Label

Uztailak 20

Ribeira

II. Bandeira Barbanza Arousa

Eusko Label

Utzailak 21

Boiro

XXXIV Bandera Concello de Boiro / V Banderia de Traiñeiras Feminina Rianxeira

Eusko Label eta Euskotren Liga

Uztailak 27

Getxo

Getxoko Estropaden XLV. Ikurrina

Eusko Label eta Euskotren Liga

Uztailak 28

Lekeito

XXXVIII El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala

Eusko Label eta Euskotren Liga

Abuztua iristearekin batera, Euskotren Ligako lehiaketaren bigarren erdia hasiko da, eta 25eko asteburuan izango du gailurra, Getarian. Bestalde, bi liga horien palakadak Castro Urdialesko hondartzan entzungo dira hilabete-hasieran.

Getarian amaituko da Euskotren Ligaren denboraldia; Play Off-a, berriz, iraileko hirugarren asteburuan izango da, Bermeon eta Portugaleten.

EUSKO LABEL LIGA 2024REN EGUTEGIA (abuztua)

DATA

LEKUA

SARIA

LEHIAKETA

Abuztuak 3

Castro Urdiales

Bandera Caixabank

Eusko Label eta Euskotren Liga

Abuztuak 4

Orio

Orioko Estropada- Orio Kanpina Bandera

Eusko Label eta Euskotren Liga

Abuztuak 10

Hondarribia

Hondarribiko Bandera

Eusko Label eta Euskotren Liga

Abuztuak 11

Pasaia

Pasaia San Pedro Ikurriña

Eusko Label eta Euskotren Liga (finala)

Abuztuak 24

Ondarroa

XL. Ondarroako Bandera-Cikautxo SN

Eusko Label

Abuztuak 25

Getaria

XV. Getariako Ikurrina

Eusko Label

Aurten, Eusko Label Ligaren bigarren zatia Castro Urdialesen hasiko da, taldeek podiumerako bidean azken ahalegina egiteko abiapuntuan.

Lehenengo bi asteetan Kontxako bandera ospetsua izango da, munduko traineru-estropadarik zaharrena.

EUSKO LABEL LIGA 2024REN EGUTEGIA (iraila)

DATA

LEKUA

SARIA

LEHIAKETA

Irailak 14

Bermeo

Piskin Marinoil Bandera

Eusko Label

Irailak 15

Portugalete

LIV GP – XLIX. El Corte Ingleseko Bandera

Eusko Label (finala)

Zaleek Portugaleten ikusi ahal izango dute nork bereganatzen duen El Corte Inglésen bandera, eta nork eramango duen etxera CaixaBank Koroa. Hala, Ibaizabalen ahoa berriro izango da aulki finkoko arraunaren agertoki gorena, hogeita laugarren aldiz.

Bestalde, irailaren 14an, Bermeon, kanporaketen lehen jardunaldia jokatuko da, eta irailaren 15ean, Portugaleten, bigarrena. Han erabakiko da zer talde igoko den ARC Ligatik eta Galiziako Ligatik, eta zein jaitsiko den Eusko Label Ligatik.

Non ikusi 2024ko Eusko Label Liga

Lana, unibertsitatea, familia, bestelako betebeharrak... zaila da estropadak jokatzen diren toki guztietara joatea. Hori bai, etxetik hurbil jokatzen bada, ikustera joatea gomendatzen dizugu. Eta, bestela?

Telebista piztu edo Interneten sartu besterik ez duzu. EITBk zuzenean emango ditu lehiaketa guztiak ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Streaming bidez ere ikus ditzakezu EITBren webgunean.

image

2024ko Eusko Label Ligako taldeak

Aurten ere 12 talde uretaratuko dira, Hondarribia eta Bermeo Urdaibai bertan direla, ohi bezala. 2024ko lehiakideei, gainera, lehen aipatutako San Pedro eta Bueu gehituko zaizkie, igo ondorengo debutean.

  • Bermeo Urdaibai
  • Zierbena Bahías de Bizkaia
  • Hondarribia
  • Amenabar Donostiarra Ur Kirolak
  • Orio Orialki
  • CR Cabo da Cruz
  • Getaria
  • Lekittarra Elecnor
  • Kaiku Berez Galanta
  • Ondarroa Cikautxo
  • San Pedro
  • C.M. Bueu - Simei

2024ko Euskotren Ligako taldeak

2024ko Euskotren Ligak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: orain zortzi talde lehiatzen dira, batzuk Eusko Label Ligako mutilekin batera.

Talde faboritoa Donostia Arraun da berriz ere; izan ere, iaz 95 puntu lortu zituen (9 puntuko aldea Oriorekin), eta, jakina, lehiaketa irabazi zuen.

  • Donostia Arraun Lagunak
  • Orio Orialki
  • Nortidal Donostiarra Ur Kirolak
  • Tolosaldea Arraun Kluba
  • CR Cabo da Cruz
  • Hondarribia Bertako Igogailuak
  • Hibaika Jamones Ancin
  • SD Tirán Pereira

Eusko Label Ligako palmaresa

2024ko jardunaldietan faboritoa nor den jakiteko, aski da ikustea zer gertatu den beste urte batzuetan Eusko Label Ligan. Urdaibairen eta Hondarribiaren usaina dagoela besterik ez dugu esango. Ustekaberik izango ote dugu?

EDIZIOA

irabazlea

bigarrena

hirugarrena

I (2003)

Astillero

Mecos

San Juan

II (2004)

Urdaibai

Astillero

Hondarribia

III (2005)

Astillero

Hondarribia

Castro

IV (2006)

Hondarribia

Castro

Orio

V (2007)

Urdaibai

Orio

Hondarribia

VI (2008)

Urdaibai

Castro

Orio

VII (2009)

Castro

San Pedro

Hondarribia

VIII (2010)

Urdaibai

Orio

San Juan

IX (2011)

Kaiku

Urdaibai

Hondarribia

X (2012)

Kaiku

San Juan

Urdaibai

XI (2013)

Kaiku

Urdaibai

Orio

XII (2014)

Hondarribia

Kaiku

Kaiku

XIII (2015)

Hondarribia

Urdaibai

Orio

XIV (2016)

Urdaibai

Hondarribia

Kaiku

XV (2017)

Urdaibai

Hondarribia

Orio

XVI (2018)

Urdaibai

Hondarribia

Zierbena

XVII (2019)

Orio

Hondarribia

Santurtzi

XVIII (2020)

Santurtzi

Hondarribia

Urdaibai

XIX (2021)

Santurtzi

Hondarribia

Orio

XX (2022)

Urdaibai

Hondarribia

Donostia

XXI (2023)

Urdaibai

Zierbena

Hondarribia

Araudi-aldaketak 2025erako

2024ko denboraldiaren hasieratik, klubek gutxieneko baldintza hauetako bat bete behar zuten:

  • taldeko 7 arraunlari ateratzea, eta haietatik 3 harrobiko kideak izatea;
  • taldeko 6 arraunlari ateratzea, eta haietatik gutxienez 4 harrobiko kideak izatea;
  • taldeko 5 arraunlari ateratzea, eta guztiak harrobiko kideak izatea.

Baina, harrobiko kide-kopuruari buruzko araudia aldatzeko proposamena onartu ondoren, 2025etik aurrera baldintza hauetakoren bat bete beharko dute taldeek:

  • taldeko 7 arraunlari ateratzea, eta haietatik gutxienez 4 harrobiko kideak izatea;
  • taldeko 6 arraunlari ateratzea, eta haietatik gutxienez 5 harrobiko kideak izatea.

Eta 2026rako, baldintzak zabaldu egingo dira: harrobiko 5 kide onartuko dira taldeko 7 arraunlari ateraz gero, eta harrobiko 6, taldeko 6 arraunlari ateraz gero.

Nork irabaziko du 2024ko Eusko Label Liga? Sartu gure webgunean, eskuratu Guuk-eko zure tarifa, eta konektatu Internetera, uztailean euskal kostaldea kirolez beteko duen lehiaketako egun bat bera ere ez huts egiteko.

Erlazionatutako berriak