icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskadin udazkenaz gozatzeko basorik onenak

18 Noviembre 2024 11:18
Bosques en otoño euskadi

Udazkena Euskadira iristen denean, bertako paisaiak mihise bizi bihurtzen direla dirudi, eta naturak tonu okre, gorri eta urre-koloreko guztiak zabaltzen ditu. Zalantzarik gabe, urtaro honetan ikus daitekeen paisaia onenetako bat da, eta ezin duzu huts egin konpainia onenarekin bizitzeko esperientzia.

Euskadiko basoak helmuga ezin hobea bihurtzen dira deskonektatu eta bake- eta kolore-giroan murgildu nahi dutenentzat. Mendien, erreken eta gure bailara eta mendixkak estaltzen dituen landaredia oparoaren konbinazioari esker, altxor naturalak ezagutzeko eta berriro ikusteko garai onenetako bat bihurtzen da garai hau.

Bosques otoño

Euskadin udazkenaz gozatzeko basorik onenak

Ezin zaio ezetzik esan arratsalde batean mendi-ibiliak egiteari, basoan barrena paseatzeari eta udazkeneko hostoak nola erortzen diren eta paisaia marroi bat nola osatzen duten ikusteari. Hori dela eta, helmuga klasikoak aztertuko ditugu, baina baita euskaldunontzat babesleku diren toki ez hain ezagun horiek ere.

Zatoz gure paisaia naturalen udazkeneko distira ezagutzera eta, aldi berean, senideekin edo lagunekin plan bat egitera eta benetan axola duenarekin berriro konektatzera.

Gorbeiako Parke Naturala: dotorea eta bizitzaz betea

Gorbeiako Parke Naturala beharbada tokirik enblematikoenetako bat da Euskadin udazkenaz gozatzeko. Hango basoak eta bidexkek hektareak eta hektareak hartzen dituzte, eta posta-txartel batetik ateratakoak dirudite; ikusten duzunez, hemen natura galaz janzten da udazkenaren poderioz.

Altubeko hariztia, mendiak apaintzen dituzten pagoak… halako aniztasuna dago Gorbeian, ezen beti baitago zerbait ezagutzeko.

Bideak oso ondo seinaleztatuta daude, eta zailtasun desberdineko ibilbideak aukeratu ditzakezu; hala ere, udazkeneko koloreez gozatzeko gomendagarriena Pagomakurreraino eta Arrabako landetara daraman bidexka da.

Zortea baduzu, paseo horietan oreinekin eta basurdeekin topo egin ahal izango duzu, udazkenean animalia horiek oso aktibo baitaude. Gainera, ez dago Gorbeia goitik ikustea bezalakorik: txundituta uzten duten udazkeneko kolorez apaindutako alfonbra bihurtzen da basoa.

Otzarretako basoa: Bizkaiko txoko magikoa

Ezagunenetako bat eta argazki gehienetan agertzen denetako bat, Otzarretako basoa, Gorbeiako Parke Naturalaren Bizkaiko aldean dago, eta txoko ia magikoa da.

Hango zuhaitzek zerura begira dauden hatzak adina luzatzen diren adarrak dituzte. Ipuin batetik ateratakoak dirudite, eta, udazkenean, paisaia surrealista bihurtzen da: lainoak misterio-ukitua ematen du, eta, kolore biziei esker, ehun urtetik gorako pagoak inoiz baino distiratsuago agertzen dira.

Hor, Zubizabala ibaiak basoa zeharkatzen du, ur bildu txikiak sortuz, eta goroldio berdearen, hostoetako tonu gorrixken eta enbor grisen arteko kontrastea ezin hobea da udazkenean txango bat egiteko.

Gainera, basoa oso irisgarria da, eta jende asko ibili ohi da; hortaz, goiz jaikitzea edo aste barruan joatea gomendatzen dizugu basoaz lasai gozatzeko. Baina kontuan izan oso leku hezea dela; hortaz, eraman arropa eta oinetako egokiak.

Urkiolako Parke Naturala: historia eta aparteko ikuspegiak dituzten basoak

Urkiola ere ezin galduzko parke natural bat da udazkenean. Bizkaia eta Araba artean dago, eta zenbait pago-, haritz- eta pinu-espezieren etxea da; zuhaitz horiek urre-koloreko geruza batez estaltzen dira urte-sasoi honetan.

Bestalde, Urkiolako Parke Naturala bere izaera mistikoagatik da ezaguna, eta, diotenez, eskualdeko historia luzeena eta kondaira gehien dituen tokietako bat da.

Basoan barrena paseoan joanez gero, Urkiolako Santutegira iritsiko zara, erromes ugariren helmuga, eta, handik, Hiru Gurutzeen begiratokira igo zaitezke, udazkeneko zuhaitzez estalitako haranen ikuspegi panoramiko harrigarriaz gozatzeko.

Asuntzeko aisia-eremutik pagadirantz doan ibilbidea ezin hobea da familientzat, aberastasun naturalaz ahaleginik egin gabe jabetzeko aukera ematen duten bidexkak baititu. Egin geldialdi bat Erreixolako begiratokian: udazkeneko ikuspegia oroimenean betiko geratzen diren horietakoa da.

Aztiriako basoa: ezkutuko altxor bat Gipuzkoan

Leku lasaiago eta ez hain ezagun baten bila bazabiltza, Aztiriako basoa, Zeraingo udalerrian kokatua, ezkutuko altxor bat da Gipuzkoan. Baso zoragarria da natura maite duten eta jendetzak saihestu nahi dituztenentzat, eta udazkenean horko haritzek eta pagoek tonu epel eta atsegina hartzen dute.

Zerain xarma eta tradizio handiko herria da, eta hango basoa ezin hobea da mendi-ibili patxadatsu eta lasaigarriak egiteko. Aztiriatik Aizkorri mendiaren gailurreraino doan bidea egin dezakezu, baserri zaharren ondotik joanda, hosto lehorren eta goroldio freskoaren usainak biltzen zaituen bitartean.

Ibilbide seinaleztatuak ere badaude inguru horretan; zenbait begiratoki naturaletatik igarotzen dira, eta, haiei esker, Gipuzkoako mendien ikuspegi harrigarriez goza dezakezu.

Leurtzako basoa: leku baketsu bat Nafarroan

Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugan, Leurtzako basoa mirari natural horietako bat da, eta merezi du hura udazkenean bisitatzea. Ezagunak dira Leurtzako urtegiak, pagadiz inguratuak, zeinak udazkenean ikusgarri bihurtzen baitira, gorri eta urre-koloreko.

Baso hori ezin hobea da familian gozatzeko, ibilbide errazak eta aisia-eremuak baititu.

Leurtzaren indarguneetako bat eskaintzen duen lasaitasuna da: jende gutxiago ibiltzen denez hor, bakean pasea dezakezu, aire freskoa arnastuz eta pagoek uretan egiten dituzten islek posta-txarteleko paisaia bat nola sortzen duten miretsiz.

Urtegien ibilbidea aukera paregabea da Leurtzaren xarma ezagutzeko eta basoa eta ura konbinatuz argiarekin eta haizearekin aldatzen den ikuskizun natural bat nola sortzen den ikusteko.

Aralarko Parte Naturala: natura puru-purua

Aralarko Parke Naturala benetako paradisu naturala da euskal paisaiaren handitasunean galdu nahi dutenentzat.

Udazkenean, hango pagoek eta hariztiek tonu beroen itsaso bat sortzen dute, eta itsaso hori parke osoan barrena zabaltzen da. Aralarko bidexkek ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituzte eta historiaz betetako antzinako bide, dolmen eta txokoetan barrena eramaten zaituzte.

Aralarren, zailtasun-maila guztietarako ibilbideak aurkituko dituzu: paseo leunak, edo ibilbide luzeagoak San Migelgo Santutegira iristeko, parkeko puntu ikonikoenetako bat.

Lareoko ibilbidea aukera bikaina da ondo seinaleztatutako bide baten bila dabiltzanentzat; Lareoko urtegitik igarotzen da, leku baketsu eta isil bat, non udazkena bete-betean bizitzan baita. Badirudi denbora gelditu egiten dela inguru honetan, eta urrats bakoitza lurrarekin konektatzeko esperientzia bihurtzen da.

Artikutzako basoa: Gipuzkoako ezkutuko altxorra

Txoko berezi eta turistentzako ezezagunago bat bilatzen baduzu Euskadin, turistentzat aski ezezaguna baina euskaldunek asko baloratzen dutena, Artikutzako basoa aukera ezin hobea da, zalantzarik gabe.

Donostiaren hego-mendebaldeko mendietan kokatuta dago baso hau, eta antzinako finka pribatu baten parte da. Gaur egun, Donostiako Udalarena da, eta arretaz zaindutako naturagune babestu gisa mantentzen da.

Urrutiago dagoenez eta sarbide mugatua duenez, Artikutza lasaitasunaren, edertasunaren eta biodibertsitatearen paradisua da.

Udazkenean Euskadiko basoez gozatzeko aholkuak

Ziur orain gogo handia duzula bizkar-zorroa hartu eta udazkeneko baso okre eta urre-koloreko horietan guztietan barrena ibiltzeko, baina, itxaron, lehenik eta behin, eman begiratu bat aholku hauei, eta, horrela esperientzia perfektua izango duzu.

  • Aukeratu aste barruko egunak: saihestu jendetza, eta gozatu basoaren lasaitasunaz eta hango soinuez.
  • Oinetako egokiak: udazkeneko hezetasunarekin, baliteke bideak irristakor egotea. Funtsezkoa da mendiko bota onak edukitzea.
  • Presta zaitez eguraldirako: Euskadiko klima iragarrezina da; eraman jantzi beroak, eta bereziki, jaka iragazgaitz bat.
  • Errespetatu natura: basoak zaindu beharreko altxorra eta ondarea dira. Bildu zabor guztia eta ez aldatu ingurune naturala.
  • Argi-orduak: gogoan izan egunak laburragoak direla udazkenean; hortaz, planifikatu ibilbidea, presarik gabe gozatu ahal izan dezazun.

Euskadin, udazkena urtaro bat baino gehiago da; esperientzia bat da, naturaren eraldaketa erakusten duena, eta, haren bidez, gure ingurunearekin berriro konekta dezakezu, eta soiltasunaren edertasuna baloratu. Beraz, hartu bizkar-zorroa eta oinetako egokiak, eta presta zaitez gure lurraldeko ikuskizun natural harrigarrienetako batez gozatzeko.

Baso horiek, garai honetan bisitatzeko egokienak izateaz gain, Euskadik urte osoan eskain ditzakeen xarma eta magiaren erakusgarri ere badira.

Udazkenean baso horietaz gozatzeko modurik onena da konexio ona izatea, arazorik gabe mugi zaitezen eta gehien maite dituzunekin oroitzapen on guztiak parteka ditzazun. Horretarako daude Guuk-en tarifak; aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta konektatu (berriro) gehien axola zaizunarekin.

Erlazionatutako berriak