Euskal Hiria
Los mejores hoteles con spa de todo Euskadi
1 minViajamos por Bizkaia, Araba y Gipuzkoa en busca de esos resorts con spa que enamoran por su ubicación e instalaciones.
Baserriak eta ingurune bukolikoak baino gehiago da gure herria. Gaur egun, beste modu batera ezagut ditzakegu Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa:resort garrantzitsuenetako erosotasunaz eta kalitateaz gozatuz. Bai, spa duten Euskadiko hotelez ari gara.
Zer dago hoberik hondartzan edo mendian ibili eta, txakolin on bat dastatu ondoren, gelara itzuli eta uretan erlaxatzea baino? Zorionez, mota askotako eskaintza ugari dugu hemen, turismoa izaten ari den gorakadari esker.
Beraz, badakizu: lasaitasuna bilatzen baduzu zure bidaietan, zatoz Guuk-ekin Euskadiko spa-hotel onenetara.
Pare bat alderdi argituko ditugu. Lehenik eta behin, spa duten Euskadiko hotel onenak hautatzeko garaian, ez dugu bereizketarik egingo lurralde historikoen artean. Bigarrenik, gauza hauek subjektiboak dira, eta hala izaten jarraituko dute beti.
Beharbada, gure zerrendan sartu ez dugun aukeraren bat izango da. Gure helburua da gogoan ez zenituen resorten berri ematea. Horretarako, oporretarako erreserbak egiteko webgune nagusietan oinarritu gara. Aurrera!
Euskadiko spa-hotel onenen ia zerrenda guztietan ikusiko duzu. Akelarrek izen handia du Donostian. Kale Nagusitik 5 kilometrora dago, eta ongizate-zentro bikaina du, masaje-aretoekin, saunarekin eta hammamarekin. Bi jatetxe ditu —haietako bat hiru Michelin izarrekoa—, bodega propioa, hidroterapia-igerilekua, bainu turkiarra, jantzigela eta igerileku pribatua suitetan, eta bai, itsasoa ikusten da logela guztietatik. Terraza eta fitness-zentroa ere huts egin ezinekoak dira. Erreserbatu webgunean.
Kateak izen ona du, eta Durango bereziki polita da. Horregatik bakarrik, Silken Gran Hotel hotela bikaina izango litzateke spa duen establezimendu gisa. Baina, gainera, XX. mendeko jauretxe batean dagoenez, berebiziko itxura du. Bilbotik 25 bat kilometrora dago, autoz joanez gero, Urkiolako Parke Naturaletik gertu. Horiek azaldu ondoren, kontatuko dizugu hango Sport Club & Spa by Metropolitan instalazioek sauna, bainu turkiarra, igerileku termal estalia eta fitness-zentroa dituztela. Mota guztietako tratamenduak eskaintzen dituzte, baina guk dutxa sekuentziala gomendatzen dugu. Probatu koktel-taberna ere, eta aprobetxatu herria ezagutzeko.
Arabako Errioxako upeltegi ezagunenetariko batzuen gainean egingo duzu lo. Guardiako herrigunean bertan dago duela zenbait mendeko eraikin zoragarri hau. Haren barruan, hidromasajea, ardoterapia-zikloak eta hammama eskaintzen dira Hospedería de los Parajes hoteleko spa-zentroan. Ez huts egin XV. mendeko upeltegia: ardoa dastatzeko eta produktu hori bilatzen duzun erlaxazioarekin uztartzeko aukera izango duzu. Zoragarria, besterik gabe. Erreserbatu webgunean.
Benetako paradisua: orduak eman ditzakezu Getariako itsasargiari eta kostaldeari begira. Iturregi hotela baserri tradizional handi eta ikusgarri bat da, hotel bilakatzeko eraberritua. Haren inguruko paisaia harrigarria da, eta aurreko eraikinaren hondakinen gainean eraikitako igerilekuak hitzik gabe uzten gaitu. Askoren ustez, Euskadiko spa-hotelen arteko onena ez ezik, oro har ostatu onena ere bada.
Arabako Errioxan ardo ona dago, bai, baina gauza gehiago ere bai. Eltziegon aurkituko duzu Marqués de Riscal ardoterapia-spa paregabea. Frank Gehry arkitektoak diseinatu zuen, eta guztion atentzioa erakartzen du. Aukera izango duzu marka ezagun horretako produktuak dastatzeko, eta haietan bainu bat hartzeko, Ardoaren hiriak inguratzen zaituela. 1.400 metro karratuko spa bat du, hauek guztiak eskaintzen dizkizuna: 18 metroko igerileku bat, jacuzzia, mota guztietako tratamenduak eta zenbat teknika berri, guztietan ardoa protagonista dela.
Gorbeiako Parke Naturalera datorren oro liluratuta geratzen da. Dagoeneko han izana bazara, badakizu zer esan nahi dugun. Ba, hango edertasunaz eta naturaz baliatzen da Hotel & Spa Etxegana hotela. Lorategi naturalen artean eraikitako paradisu honek hidromasaje-bainuontzia du gela guztietan, eta spa-zirkuitua eta masajea (aurrez erreserbatuta), jacuzzia eta beste esperientzia batzuk eskaintzen ditu erlaxatzeko. Hori guztia, zurezko arkitektura tradizional bikain baten babesean.
Hiria nahiago duzu? Spa duten Euskadiko hotel onenen bila aritzeak ez du esan nahi naturan ostatu hartu behar dugunik. Horren erakusgarri dugu Mercure Jardines de Albia hotela: familia guztiaren gustukoa izango da, eta Bilboko erdigunea erosotasun maximotik ezagutzeko aukera emango dizue. Done Bikendi plazatik, Foru Aldundiaren jauregitik eta Plaza Berritik metro gutxira dago. Baina, kokapenak baino gehiago, haren instalazioek erakarri gaituzte. Ordubete eta erditik gorako spa-zirkuitu zoragarri bat du, mota guztietako aukerak eskaintzen dizkizuna. Probatu txokolatezko esperientzia. Erreserbatu webgunean.
Ikusten duzunez, aukera ugari daude. Spa duten Euskadiko hotel onenak aukera bikaina dira asteburuan deskonektatzeko eta gure lurraldeko inguruak ezagutzeko, gela txepelen batean amaitu gabe.
Guuk zurekin izango da, atseden har dezazun eta gure herriaz goza dezazun, zure mugikorrerako tarifa onenarekin. Sartu gure webgunean, eskuratu zure tarifa eta dastatu resort hauetako burbuilak.