Euskal Hiria
Pistas de hielo en Euskadi: dónde están las mejores
6 minAvisa a tu kuadrilla para tirarte por el tobogán de la psita de Bilbao, patinar alrededor del Parque de La Florida o pásate por cualquiera de las tres poist
Gabonek eta negu-garaiak gauza asko izaten dituzte: Olentzeroren opariak, beti zoriontsu amaitzen diren filmak, jaiotza erraldoiak, familia-giro aparta eta, nola ez, izotz-pistak. Euskadin dauzkagu onenetako batzuk.
Beraz, apuntatu non dauden, bat bera ere ez galtzeko aurtengo Eguberrietan.
Hona hemen Euskadiko hiri nagusietako izotz-pistak, adiskideekin egun-pasa joan zaitezen gustukoen duzunera.
Bilboko neguko atrakzioak Areatzan eta Erripako kaian izango dira aurten, azaroaren 30etik 2024ko urtarrilaren 7ra bitartean. 800 metro koadroko pista ekologikoak material jasangarriekin simulatzen du izotz gaineko patinajea, eta ur izoztuko pista batean bezala irristatzeko esperientzia eskaintzen du.
Webgunean eta han bertan eskuratu daitezke sarrerak. Ordu-erdiz patinatzeko sarrerak 3,50 euro balio du (patin eta guzti). Txirristatik behera hirutan jaisteko, berriz, 2,50 euro ordaindu behar da. Bi atrakzioak konbinaturik erosiz gero, 6 euro balio du sarrerak.
Era berean, badira deskontuak 20 pertsonako edo gehiagoko taldeentzat, familia ugarientzat eta 65 urtetik gorakoentzat edo desgaitasunen bat dutenentzat.
Joan aurretik, halere, komeni da arau hauek kontuan hartzea:
Ziur joateko amorratzen zaudela dagoeneko. Ba, azaroaren 25etik urtarrilaren 5era gozatu ahal izango duzu izotz-pista handi horretaz, goizez zein arratsaldez. Ordutegiak webgunean kontsultatu ditzakezu, edo Areatzan bertan.
Jarduerek euria ari duenean ere funtzionatzen dute, eta babesteko pontxoak saltzen dituzte. Aurtengo Gabonetan, dibertsioa eta patinaje ekologikoa izango dira nagusi Bilbon!
Gasteizen, Florida parkean jarriko dituzte izotz-pista eta txirrista Eguberrietan. Adin guztietarako eskaintzari esker, ingurune paregabea izango duzu aurtengo Gabonetan kirola egiteko. Pistak 700 metro karratu inguru ditu, eta Floridako kioskoa inguratuko du.
Gainera, haurrentzako gune berezi bat prestatuko dute, eta taka-takak erabili ahal izango dituzte patinatzeko. Txirristak, berriz, 30 metro luzeko eta zortzi metro garaiko zenbait pista izango ditu, eta adin guztietarako eskainiko du entretenimendua.
Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara —Gabon egunean eta Urtezahar egunean izan ezik, 20:00etan itxiko baitute—. Gaueko saioak ere izango dira data jakin batzuetan, eguna zabaldu arte guztian patinatu nahi dutenentzat.
Gabon-jaiak gain-gainean ditugun honetan, Irun ezaguna da izotz sintetikozko hiru pista zirraragarri ipintzeagatik. Familia osoarentzako dibertimendua!
Aukeren artean, bada pista estali bat Pio XII.ean, 320 metro karratu ingurukoa. Luis Marianon dago beste aukera bat: zirkuitu-formatuko izotz-pista bat ipiniko dute, zeinak 800 metro koadro inguruko eremua hartuko baitu.
Pista horretan, diseinu zabalago eta dinamikoago batean patinatu ahalko da. Primerakoa patinaje-esperientzia hedakorrago eta dibertigarriago baten bila dabiltzanentzat.
Baina hori ez da guztia, txikiek eta haurrentzako jarduerak maite dituztenek haurrentzako izotz-pista bat izango baitute Sarjia parkean, tirolina eta guzti. Eremu hori haurrentzat bereziki diseinatua da, eta haien adinerako patinaje-espazio egokiago bat eskaintzen die.
Ingurune estali bateko dibertsioa, zirkuitu handiago batek eskaintzen duen emozioa, txikienentzat egokitutako esperientzia... Izotz-pista horiek primerakoak dira aurtengo Eguberrietan dibertsioa eta entretenimendua bermatzeko.
Sopelan, dibertimendua bermatuta dago Gabonetako oporretan ere. Gehien esperotako ekitaldietako bat ipintzen dute: Udalaren izotz-pista. Larrabasterrako Urgitxieta plazan jartzen dute, eta Eguberri guztietan egoten da martxan.
Jarduera zirraragarria, eta, gainera, familia-prezioan. Aurreko urteetan bezala, patinatzeko botak eskainiko dira publiko guztiarentzat, hainbat neurritakoak. Gogoan izan: 12 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan behar dute, neguko esperientzia honetaz gozatzeko.
Pista karpa batekin estalita dago, eta, horri esker, eguraldi kaskarrarekin ere patina daiteke. Goizez eta arratsaldez egongo da martxan, urtarrilaren 5ean izan ezik (osteguna, Errege bezpera), egun horretan goizez bakarrik irekiko baitute.
Izotz-pista dagoeneko klasiko bihurturik dago Zallako Gabonetako ospakizunetan. Azken urteotako arrakastaren ondoren, Udalak aurten ere izotz-pista jarriko du Gabonetan, dibertimendu paregabea eskaintzeko.
Sarrerak prezio merkean egoten dira salgai, pistan bertan, eta goizez zein arratsaldez patinatu ahalko dute haurrek zein helduek.
Izotz-pista Gabonetako atrakzio nagusietako bat da Durangon eta eskualdean, pandemiaren ondorioz bi urtez galarazita egon ondoren. Aurtengo Gabonetan, pista sintetiko bat jarriko dute Landako Gunearen zati batean.
Berritasun horrekin, jasangarritasuna sustatu nahi izan dute; hala, murriztu egingo dute energia-kontsumoa eta patinaje-esperientzia paregabea eskainiko diete bertaratzen direnei.
Laudioko Aldai plazan izotz-pista bat muntatuko da, edonorentzat irekia. Goizez (12:00ak aldera irekitzen da) eta arratsaldez (bazkalostetik 21:00ak arte) egongo da irekita. Eta onena da sarrera doan izaten dela (aurreko urteetan, behintzat), eta, beraz, denek gozatu ahal izango dutela izotz gaineko patinajearen esperientziaz.
Eibartik gertu bizi bazara, jakin ezazu han ere jartzen dutela izotz-pista Gabonetan. Errebal plazan jartzen dute, nahi duten guztientzat. Beste urte batzuetan, txikiak sar zitezkeen haur-parkera eta patinaje-pistara, sustapeneko dendetan ematen zituzten bonoak aurkeztuta.
Bonu bat lortzeko, iaz, gutxienez 20 euroko erosketa egin behar zen herriko establezimenduetan. Patinaje-pista goizez eta arratsaldez egoten da irekita, baina hobe da joan aurretik webgunea bisitatzea, ordutegiak garbi edukitzeko.
Aukeratu etxetik hurbilen daukazuna, eta, hala, sekulako eguna igaroko duzu Gabonetan egin dezakezun planik onenetako batekin. Hori bai, Guuk-en tarifarik onenak dituzu, eskura dituzun jarduera guztien berri izateko.