Euskal Hiria
Gasteizko errege-desfilea: ordutegia eta ibilbidea
3 minMeltxor, Gaspar eta Baltasar goizeko 11etan iritsiko dira tren-geltokira, eta handik ekingo diote gozokiak eta ilusioak banatzeko hirian egingo duten desfileari.
Hemingwayk Euskadin barrena eginiko ibilbidea modu ederra da Ernest Hemingway ezagutzeko. Idazle eta kazetari hark Pulitzer eta Literaturako Nobel sariak eskuratu zituen. Baina, sariak sari, hogeiko hamarkadan eginiko bidaietan gure herriaz maitemindu zen gizona gogoratu nahi dugu guk. Hona hemen figura estatubatuarrak gure bazterretan egin zituen bidaien etapak!
Bizitza osoan eutsi zion gure paisaiekiko maitasunari. Beraz, animatu ibilbide horretan murgiltzera eta ezagutu benetako jeinu bat inspiratu zuten lekuak. Ez zaizu damutuko!
Euskadik txunditurik uzten du edonor. Eta ez gara ari gure herrialdetik etorritako bisitariez bakarrik; izan ere, atzerriko pertsona ospetsuak ere geratu dira liluratuta gurean. Ernest Hemingway da horietako bat.
Sekulakoa da gure bazterrak XX. mendeko idazlerik enblematikoenetako baten begietatik ikustea. Literatura-maisu horrek utzi zuen arrastorik bere eleberrietako orrialdeetan, eta, horretaz gainera, gure bazterrez maitemindurik geratu zen hogeiko hamarkadan.
Donostiako kaleetan barrena tipi-tapa eginiko ibiliak, Bermeoko kostaldeetan bizitako abenturak... Espiritu abenturazalea eta bizitzarekiko grina darie arakatu zituen txoko guztiei.
Zatoz gurekin! Ikusi nola uztartzen diren esperientzia horiek guztiak haren obrarekin, eta egiaztatu nola nabari den haren ondarea gure paisaia eta tradizioetan. Presta zaitez Euskadi sekula ez bezala ezagutzeko!
Donostia izan zen Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises eleberri ospetsuaren epizentroa. Gipuzkoako hiriburuan, idazleak bilatzen zuen guztia aurkitu zuen: konpainia ona, jai-giroa eta paisaia ikusgarriak.
Kontakizunak Gipuzkoako kostalde osoan barrena eramango gaitu. Protagonistak Txingudiko badiatik igaroko dira, eta mugak desagertu egingo dira Hondarribia, Hendaia eta Irun artean, Baiona eta Iruñea aldera bide eginez. Kulturen eta inguruaren edertasunaren nahasketa hori da obraren funtsezko puntuetako bat.
Etapa urratsez urrats egin dezazun eta bueltaka-bueltaka alferrik ez ibiltzeko, hemen utziko dizugu ibilbiderik onena, ezertxo ere ikusi gabe ez uzteko:
Donostia markaturik geratu zen Hemingwayren bizitzan eta obran. Behin eta berriz itzuli zen, zerbait berezia topatu baitzuen hiri horretan. Haren kontakizunetan islaturik dago lotura hori, eta gu zoraturik geratzen gara.
Donostiatik abiatuta, Zumaiara egin zuen eskapadatxo bat Ignacio Zuloaga margolariarekin. Ahoa bete hortz geratu zen Euskal Kostaldeko Geoparkeko paisaiekin, eta, Deba ibaia zeharkatuz, Eibarra iritsi zen.
Eibar aldean aurkitu zuen Hemingwayk bere beste interesetako bat: espiritualtasuna, Ignazio Loiolakoaren bitartez, baita armekiko grina ere.
Hona hemen ibilbidea, urratsez urrats:
Egundoko plazera da edonorentzat Eibar eta Bermeo lotzen dituzten errepideetatik bidaiatzea: autoz, motoz edo karabana batean. Berde- eta kresal-usaina darie garai batean Bizkaiko bide nagusi izaniko errepide horiei.
Eibar eta Gernika arteko baso hostotsuak, kostaldea... Harri eta zur utziko zaituzten paisaiak topatuko dituzu. Aurrera egin ahala, antzinako arrantza-portuak topatuko dituzu, hala nola Mundakakoa eta Bermeokoa, eta, ibilaldiaren bihotz-bihotzean, Gernika eta hango historia aberatsa izango dituzu zain.
Ibilbide honen amaieran, aparteko ikuskizun natural bat topatuko duzu: Ogoñoko itsaslabarra, Matxitxako lurmuturra eta Gaztelugatxeko haitza. Oroimenean grabatuta geratuko zaizun triangelu magiko bat.
Etapa hori urratsez urrats egin nahi baduzu, ikuspegi onenez gozatuz eta bueltaka ibili gabe, jarraitu geldialdi hauei:
Beste aukera interesgarri (eta berde) bat da bigarren mailako errepideetatik zeharkatzea Bermeotik Bilbora bitarteko kostaldea. Esperientzia horretan, ezkutuko bazterrak ezagutuko dituzu, bidaia-gidetan gutxitan agertzen diren horietakoak.
Bidean, herri liluragarriak topatuko dituzu han-hemenka, bakoitza bere historiarekin eta ondare artistiko, kultural eta gastronomiko aberatsarekin. Egundoko altxor ugari topatuko dituzu, beste leku eta garai batzuetara eramango zaituztenak.
Piraten ipuinetatik ateratakoak diruditen portuak, hondartza lasaiak, surflariak erakartzen dituzten olatu ikaragarriak, edo urpeko jardueretarako puntu ezin hobeak.
Hona hemen etapa honetako urrats guztiak, banan-banan sar ditzazun Google Mapsen:
Hemingwayk Uda arriskutsua liburuan kontatu zuen bezala: “Mariok azkar gidatu zuen Burgos eta Bilbo artean; une batzuetan 160 kilometro orduko abiaduran ere jarri zen. Mario lasterketetako pilotua zen, baina nik ezin nion izerdi egiteari utzi kilometro-kontagailuari begiratzen nion bakoitzean”. Gustatzen zitzaion nonbait abiadura bizian ibiltzea!
Izan ere, Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen garai hartako errepidea —Hemingwayk behin baino gehiagotan zeharkatu zuen— eta gaur egungoa oso antzekoak dira, ez baita aldatu ia.
Bihurgune batzuk leundu dituzte, asfaltoa berritu dute, eta abiadura-mugak askoz zorrotzagoak dira gaur egun, ez garai hartan bere Lancia ibilgailuarekin hartu zituenak bezain handiak. Nolanahi ere, zain duzu errepide-esperientzia haren muina.
Bikain asko pasatuko duzu kulturaz, paisaiez eta gastronomiaz gozatzen duzun bitartean. Horretarako, geldialdi hauek gomendatzen dizkizugu:
Azkenik, egundoko plazera da garai bateko N-1 errepidea zeharkatzea; izan ere, errepide hori izan zen Hemingwayren gogokoenetako bat, Bidasoa zeharkatu ondoren egin zituen bidaietan. Imajinatu ardoa eta sagardoa nagusi diren paradisuetan barrena bidaiatzea, eta, bidean zoazela, kulturaz eta ondarez betetako toki enblematikoak bisitatzea, hala nola Tolosa, txapelaren munduko hiriburua.
Euskadin barrena Hemingwayren begien, sabelaren eta kontakizunen bidez eginiko ibilbidea amaitzeko, apuntatu ondo geldialdi hauek, eta gozatu Euskadik eskaintzen digun guztiaz:
Eta, hala, zeharkatu ditugu Hemingwayk Euskadin barrena eman zituen pausoak, eta topatu ditugu gure txokoei darien magia eta gure kulturaren aberastasuna. Bizirik jarraitzen du Hemingwayk arakatu zuen txoko bakoitzak, haren legatuarekin lotzen gaituzten kontakizunez eta pasadizoz beteta.
Eta, haren urratsei jarraitzera animatzen bazara, ez ahaztu funtsezkoa dela konexio ona izatea, zure abenturak planifikatzeko. Guuk-en tarifek konexio azkarra eta egonkorra eskaintzen dizute, ezin hobea ibilbide onenetan nabigatzeko, ezkutuko txokoak ezagutzeko eta zure esperientziak denbora errealean partekatzeko.
Beraz, prestatu zure mendiko botak, kargatu kamera eta gozatu Euskadiz Hemingwayk egin zuen moduan, xehetasun bakar bat ere utzi gabe. Goazen abenturaz gozatzera! đź’š