Euskal Hiria
Enoturismo-planik onenak Euskadin: mahastiak, txakolina eta gehiago
2 minEuskadin esan dezakegu mota guztietako planak ditugula: hondartzak, parekorik ez duten museoak eta enoturismo-bisitak; bihotzera helduko zaizkizu.
Euskadin erlaxatzeko, ikuspegi onenez gozatzeko eta, batez ere, ongi jateko plan ugari dituzu. Bai, ondo dakigunez, 10eko gastronomia dugu, eta aprobetxatu egin behar dugu. Mendiak, hondartzak, jaiak eta gainerakoak alde batera utzita, enoturismoa ere badugu, txakolinaz eta mahastiez ere gozatzeko.
Mahasti amaiezinen paisaiak, upategi historikoak eta txakolinaren usain gozoa: nahi adina enoturismo-plan eskaintzen ditu Euskadik, eta guztietan dugu tradizioaz, naturaz eta, nola ez, ongi jateko eta ongi edateko aukera.
Arabako Errioxako upategi onenetan zeharreko ibilbideez eta esperientzia gastronomiko ezin hobeez gainera, Euskadin dituzun enoturismo-plan onenen berri ere emango dizugu blog honetan, zaporez betetako lurralde hau ondo baino hobeto ezagut dezazun.
Guztia barne hartzen duen esperientzia baten bila bazabiltza, Villa Lucía (Guardia) toki aproposa da. Ardoaren kulturan murgiltzeko aukera izango duzu "Ametsen lurraldean" 4D esperientzia ezagunari esker. Izan ere, zentzumen-bidaia paregabea da.
Gainera, foodieentzako moduko erretegi-jatetxea ere badute: tokiko produktuak eskaintzen dituzte, kalitate-ukituarekin betiere. Onena? Errioxako jatorri-deitura kalifikatuko eta km 0-ko lehen jatetxea da. Beraz, badakizu, jakiak fresko-freskoak dira hemen, baratzetik mahaira zerbitzatuak.
Txakolinaren zale amorratua bazara, ezin duzu Txakolingunea Txakolin Museoa (Bakio) huts egin. Ezaguna da inguru honetako ardo gazte eta freskagarria, eta, gainera, esperientzia interaktibo entretenigarria biziko duzu, bete-beteko enoturismo-plana baita.
Pantaila, soinu eta jardueren bidez, txakolinaren inguruko guztia ezagutuko duzu, jatorritik bertatik zure kopara iristen denera. Eta, nola ez, bisitaren amaieran, ikasitako guztia dastatzeko aukera izango duzu. Gora txakolina!
Zientzia-fikzioko film batekoa dirudien upeltegi bat? Horixe bera da Eltziegoko Marqués de Riscal upeltegia. Upeltegi honek (1858an sortua) historia eta modernotasuna bateratzen ditu modu harrigarrian; eraikina oso deigarria da, Frank Gehry arkitektoak diseinatua.
Instalazio zaharrak eta modernoenak ikusi ahal izango dituzu bisitan, eta ardorik onenak dastatzeko aukera ere izango duzu, noski. Bi munduetako onena bateratzen duen plan bikaina!
Landa-ingurunea eta ardo ona gustuko badituzu, Arabako Errioxako upeltegietan zehar ibilbide bat egitea da zuretzako aukerarik onena. Upeltegi ezagunenetako batzuek (adibidez, Eguren Ugarte, Viña Salceda eta Carlos San Pedro upeltegiak) ikuspegi paregabeak dituzte, eta mahastietan eta lurpeko upeltegietan zeharreko ibilbide gidatuak eskaintzen.
Eta egunari abentura apur bat bat gehitu nahi badiozu, mahastietan bizikletaz ibiltzeko aukera izango duzu, bai eta lantegietan parte hartzeko aukera ere batzuetan, enologiaren inguruko sekretuak ikasteko. Aditua izango zara erabat!
Ardoaren munduan erabat murgildu nahi baduzu, 5 zentzumenen esperientzia Arabako Errioxan da zure jarduera; probatzen duzunean, errepikatu nahiko duzu.
Barne hartzen dira Villa Lucían bisita bat, 4D emanaldia, ardo-dastatzea, spa-zirkuitua Wine Oil Spa Villa de Laguardian eta bazkari gozo-gozo bat. Plan biribila da, zure zentzumen guztiak gustura dituzula etxera itzultzeko modukoa.
Kirola eta ardoa atsegin badituzu, zer iruditzen zaizu biak bateratzea? Ebro ibaian zeharreko piragua-ibilbide honekin, paisaiaz gozatuko duzu, gida batek eskualdeko ardogintzaren tradizioaren berri ematen dizun artean; Bastida da abiapuntua.
Ibilbidearen bukaeran, eguneko onena: tokiko upeltegi baterako bisita, dastatze eta guzti. Bada modu hoberik Arabako Errioxa uretatik ezagutzeko?
#InstaFood argazkien zalea bazara, eta ez bazara ere bai, txoko guztiak maite dituzun horiekin partekatu nahiko dituzu. Horretarako gaude gu. Guuken nahi dugu lasai-lasai ibil zaitezen zure enoturismo-txangoan, inolako kezkarik gabe, ongi pasatu eta lurrarekin konekta dezazun. Izan ere, gu arduratuko gara Internetekin konektatzeaz. 😉💚