Cristóbal Balenciaga Museoa: ordutegia, sarrerak eta gehiago
21 Octubre 2024 11:36
Nork ez du Cristóbal Balenciagaren berri? Goi-mailako joskintzako maisu euskaldunak aztarna ezabaezina utzi zuen munduko modan. Ez zen izan diseinatzaile hutsa, baizik eta joskintza beste maila batera igo zuen artista bat. Balenciagaren ondareak bizirik jarraitzen du Getarian, maisuari eskainitako museoan. Ezagutu nahi duzu? Apuntatu txangorako sarreren eta ordutegiaren informazioa.
Cristobal Balenciaga Museoa bisitatzea denboran bidaia bat egitea bezalaxe da, joskin bikain haren unibertso sortzailean murgiltzea esan nahi du. Jantzi, zirriborro eta argazki bakoitzak modaren urrezko arora eramaten gaituzte; dotorezia eta sofistikazioaBalenciagaren sinonimo ziren garaira, hain justu.
Cristóbal Balenciaga Museoa: ordutegia, sarrerak eta gehiago
Baina museoa soineko-erakusketa huts bat baino askoz gehiago da. Nazioarteko ospea lortu arren, sekula sustraiak ahaztu ez zituen gizon bati egindako omenaldia da.
Balenciaga Museoan, Getariako airea arnasten da. Modarekiko pasioa sentitzeaz gainera, bertatik bertara ezagutuko duzu gure bazterrak mundu zabalean erreferentzia bilakatu zituen gizonaren historia.
Tal día como hoy, en 1895 en Getaria, nació Cristóbal Balenciaga Eizaguirre. Hoy, más de cien años después, conmemoramos la fecha. pic.twitter.com/1IlzQi531L
— Cristóbal Balenciaga Museoa (@museobalenciaga) January 21, 2024
Inoiz galdetu diozu zeure buruari nolakoak ziren Parisko goi-mailako joskintzako tailerrak? Ezagutu nahi dituzu Balenciaga inspiratu zuten musak? Miretsi nahi dituzu bertatik bertara maisu getariarrak erabilitako ehunak eta teknikak? Cristóbal Balenciaga Museoan aurkituko dituzu galdera horien guztien erantzunak eta bestelako xehetasunak.
Beraz, badakizu: oraindik ez baduzu bisitatu, ez itxaron gehiago! Ezin duzu kale egin. Eta, lehendik ere egona bazara, ziur itzuliko zarela urte barruan antolatzen diren erakusketa eta jarduera berriak ezagutzera.
Zer ikusi Getariako Balenciaga museoan
Museora sartzean, badirudi dotorezia- eta sofistikazio-unibertso batean barneratzen garela. Balenciagaren sorkuntza ikonikoenekin daude jantzirik museoko aretoak, lehen diseinuetatik hasi eta azken maisulanetaraino.
Beira-arasetan, haren soinekoen bolumen eskultorikoak mirets ditzakegu, baita brodatuen fintasuna eta ebakien perfekzioa ere. Biziki zainduta daude xehetasun guzti-guztiak, artelanak balira bezala. Izan ere, Balenciagaren iritzian, janztea baino askoz gehiago zen moda, mundu-ikuskera adierazteko modu bat.
La manera en la que no estoy soportando.😭 que abran con el vestido sobre ya con eso me ganó,ver iconos como la silueta“tonneau”,la silueta cocoon,que fantasía de vdd, y luego ver a Chanel y Givenchy muero. El arquitecto de la moda Cristobal Balenciaga pic.twitter.com/8rTAbzsbWa
Museoan, jantziez aparte, ikusgai dago bilduma zabal bat, diseinatzailearen zirriborroez, argazkiez eta objektu pertsonalez osatua. Haiei esker, hobeto ezagutu dezakegu mitoaren atzean dagoen gizona, baita haren sormen-prozesua eta obra markatu zituzten eraginak ere.
Denboran bidaiatzea bezala da, XX. mendeko diseinatzaile garrantzitsuenetako bat nola bizi zen eta nola lan egiten zuen jakitea.
La Sala 2 de la exposición "Carácter III" nos sumerge en la esencia de las creaciones de Balenciaga durante los años 40, pic.twitter.com/OUZ2Z2cZiA
— Cristóbal Balenciaga Museoa (@museobalenciaga) October 4, 2024
Baina Cristóbal Balenciaga Museoa ez da jantziak miresteko leku bat bakarrik. Aldi baterako erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta beste jarduera batzuk ere antolatzen dira bertan, modarekin eta diseinuarekin loturik.
Cristóbal Balenciaga Museoaren ordutegiak eta sarrerak
Prest zaude goi-mailako joskintzaren munduan murgiltzeko eta Cristóbal Balenciagaren legatua ezagutzeko? Zain duzu Cristóbal Balenciaga Museoa Getarian! Ordutegiei, tarifei eta zure sarrerak erreserbatzeko moduari buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu, zure bisita egundoko arrakasta izan dadin.
Museoaren ordutegiak aldatu egiten dira denboraldiaren arabera, bisitari guztien beharretara egokitzeko. Hona hemen laburpen bat:
Uztaila eta abuztua: Astelehenetik igandera, 10:30etik 20:00etara.
Kontuz! Museoa itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Noiz sar naiteke?
Sartzeko azkeneko ordua: itxi baino 30 minutu lehenago iristea gomendatzen dizugu, zure bisitaz erabat gozatu ahal izateko. Taldean bazatoz (10 pertsona baino gehiago), egin erreserba aldez aurretik eta iritsi 60 minutu lehenago.
Sarrera doan: A zer ezustekoa! Itxi baino ordubete lehenago, doan sar zaitezke museora, toki guztiak bete arte. Aukera bikaina museoa azkar-azkar bisitatzeko edo eguna aprobetxatu nahi baduzu!
Eta, orain, konturik garrantzitsuena: zenbat balio du sarrerak eta bisita gidatu batek? Hona hemen informazio guztia, sarrerak aldez aurretik erosteko eta ustekaberik ez izateko.
Bisita gidatua euskaraz: Ezagutu Cristóbal Balenciagaren ondarea gure ama hizkuntzan. Prezioa: 3,50 €
Sarrera orokorra (online erosita): Arakatu museoa zeure kasa. Prezioa: 13,00 €
Sarrera murriztua (online erosita): Baliatu deskontu berezi bat. Kontsultatu baldintzak museoaren webgunean. Prezioa: 9,00 €
Haurrentzako sarrera (online erosita): Txikiak doan sartzen dira! Prezioa: 0,00 €
Garrantzitsua! Sarrerak online erosi nahi badituzu, bezperako 23:59ak baino lehenago izango dituzu eskura.
Nola iritsi Cristobal Balenciaga Museora Bilbotik, Gasteiztik eta Donostiatik
Cristóbal Balenciaga Museoa Getarian dago, leku pribilegiatu batean, xarma handiko arrantza-herri txiki batean.
Bai, toki idilikoa da, eta, museo bikain hori bisitatu ondoren, izango duzu zerekin gozatu: hondartza, gastronomia ederra eta bisita kultural polita. Utzi, beraz, presa etxean!
Nola iritsi Cristóbal Balenciaga Museora garraio publikoan
Bilbotik: kontsultatu Bilbo eta Getaria lotzen dituzten PESA konpainiaren lineak.
Trenez: hartu Euskotren, eta jaitsi Zarauzko geltokian; handik autobus bat edo taxi bat har dezakezu Getariaraino.
Nola iritsi autoz Cristóbal Balenciaga Museora
N-634 errepidea da Getariara iristeko bide nagusia. Getariara iritsi ondoren, segi Cristóbal Balenciaga Museorantz. Aldamar Parkeko 6. zenbakian dago museoa.
Bilbotik: Ordubete eta 2 minutu beharko dituzu Cristóbal Balenciaga Museora autoz iristeko, AP-8 autobidetik.
Gasteiztik: Ordubete eta 7 minutu beharko dituzu Cristóbal Balenciaga Museora autoz iristeko, AP-1 autobidetik.
Kontuz! Museoak ez du aparkalekurik. Gomendatzen dizugu museoaren inguruan edo portuko aparkalekuan uztea autoa (udan ordaindu egin behar da).
Cristóbal Balenciagari eskainitako museo bat izatea, egundoko luxua Euskadirentzat. Artista getariarrari eginiko aintzatespen bat da, kulturarekin eta modarekin dugun konpromisoaren erakusgarri.
Izenburuazpia: Getariako museoan ezagutu ditzakezu goi-mailako joskintzako maisuaren bizitza eta obra, hantxe baitaude Balenciagaren pieza bikainak eta zirriborro bakarrak.
Aurtengo jaietan ere, itsas prozesioak, artista ospetsuen kontzertuek (India Martinezenak, esate baterako) eta sardina-janak girotuko dituzte arrantza-herri honetako kaleak.