Konexioa
Etorkizuneko zuntz optikoa dagoeneko probatu da espazioan
2 minZuntz optikoa konexio-sistema onena da. Proba ugari egiten dira zuntz optikoaren konexio-abiadura hobetzeko. Berriena ZBLAN zuntza da, espazioan sortua.
Mundu hiperkonektatu honetan, betiko negozioek, ETE-ek eta autonomoek ere izan behar dute presentzia sarean, behar bezala funtzionatuko badute. Hala ere, ekosistema digitalean bada arriskuren bat edo beste. Horregatik, garrantzitsua da zibersegurtasunari buruzko ezagutzak eskuratzea, gure negozioa aholku horiekin babesteko.
Dagoeneko, inork ez du zalantzan jartzen konektatuta dauden negozioek aukera handiagoa dutela arrakasta izateko, eta, beraz, lehiakorragoak direla. Zibersegurtasuna funtsezkoa da proiektu bat garatzeko.
Ziberdelinkuentziari aurre egiteko estrategia bat izatea ez da enpresa handien kontua bakarrik. Autonomoek eta ETE-ek zibersegurtasun-instalazio bat behar dute, beren informazioa eta ondasunak ongi babesteko.
Guuk-en, enpresetatik hurbil egon nahi dugu; horregatik, lagundu egin nahi dizugu, negozioetarako gure eskaintzarekin, 600 Mb simetrikoko zuntzaren abiadura maximoa eskainiz. Gainera, egoitza anitzeko produktuarekin, zuntz- eta mugikor-zerbitzua kontratatu ahal izango duzu zure negozioaren egoitzetarako, zure dendarako edo zure etxerako, eta hileko deskontu bat izango duzu zuntz bakoitzean. Beti bezala, prezioak betirako dira, eta ez dute iraunkortasunik eskatzen.
Korporazioek ziberdelinkuentziari aurre egiteko baliabide espezifikoak izan ohi dituzte, baina horrek ez du esan nahi autonomoak edo ETEak babesgabe geratzen direnik. Eta zuk zer babes- eta kontzientziazio-neurri ezar ditzakezu zure negozioan?
Albiste ona da badirela prebentzio-soluzio batzuk, modu onean, arazo larriak saihesteko. Gomendio horietako gehienak bat datoz INCIBE Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak “ohitura gomendagarri” deritzenekin. Guuk-ek, zure negoziorako bazkide teknologikoa izanik, zibersegurtasunari buruzko aholkuak bildu ditu zuretzat:
Gaur egun, enpresa guztiek behar dute kalitatezko Interneteko konexioa eta hodeian datuak gordetzeko lekua.
Gutako bakoitzak egiten duen lanaren arabera, negozio guztietako langileek jakin behar genuke ondo hodeiko zein biltegi erabili behar dugun. Zertarako? Erraza da. Inork ez erabiltzeko informazio-ihesak izan ditzakeen zerbitzurik.
Era berean, hodeian gordetzen den informazio guztia ezin da eskuragarri egon gure enpresako edozein langilerentzat. Denon onerako, gomendatzen dizugu enpresako kide bakoitzari lanak egin ahal izateko gutxieneko pribilegioaren printzipioa aplikatzea.
Filmetako kontua dirudi pixka bat, baina hitzematen dizugu dirudien baino errazagoa dela. Zenbat eta konfidentzialtasun handiagoa, orduan eta segurtasun handiagoa. Informazioa sailkatzea urrats erabakigarria da gure negozioan prebentzio-neurriak aplikatzeko. Bazenekien ez zaizkiela segurtasun-neurri berak aplikatu behar dokumentu publiko bati edo ezkutuko edozein informaziori? Zure enpresa-jarduerarako egokiak diren sailkapen-irizpideak aplikatzea baliagarri izango zaizu segurtasun-maila hobetzeko eta, batez ere, baimenik gabeko inor sartzea saihesteko.
Beste behin ere, puntu erabakigarria da pribatutasun- eta segurtasun-maila egokiak lortu nahi badira. Zifratzea deszifratze-gakoa dakienari soilik sartzen uzten dion teknika da.
Informazioa babesteko mekanismoak erabiliz bidali eta jaso behar da. Hodeiko sistemaren web-bertsioa erabiltzen badugu, oinarrizko premisa da web-helbidea «https» protokoloarekin hasten dela. Mahaigaineko bertsioa edo mugikorreko aplikazioa erabiltzen baduzu, berriz, komeni da segurtasun-politikan egiaztatzea informazioa protokolo seguruak erabiliz transmititzen dela.
Zergatik uste duzu eskatzen dituztela sistemek geroz eta pasahitz konplexuagoak? Pasahitzaren sendotasuna ere funtsezkoa da sistemen zibersegurtasunerako. Horretarako, ahalik eta pasahitz luzeenak erabili behar dira, eta minuskulak, maiuskulak, zenbakiak eta ikurrak izatea komeni da. Ezinbestekoa da hori denok kontuan hartzea!
Pasahitzen kudeatzaileak ere erabil ditzakezu zerbitzuen pasahitzak sortzeko eta gordetzeko.
Zuri edo zure gailuei kalte egiteko diseinatutako softwarea da malwarea. Horregatik, gure informazioa eta gure lan-tresnak arriskuan jar ditzaketen programa maltzurrak detektatzeko mekanismoak izan behar ditu aukeratzen dugun soluzioak. Zibererasoak identifikatu eta geldiarazteko mekanismoak izatea da egokiena, eta, erasoren bat izanez gero, kaltetutako fitxategien bertsio bat berrezarri ahal izatea.
Segurtasun-kopia bedeinkatuak! Denok dakigu garrantzitsuak direla, baina arazo bat dugunean bakarrik gogoratzen gara haietaz. Hodeian gordetzen den informaziorako ere garrantzitsuak dira. Alegia, gure hodeiko hornitzaileak biltegiratutako informazioaren segurtasun-kopiak egiteko mekanismoak izan behar lituzke.
Gainera, ez da komeni enpresako dokumentu guztiak kanpoko hornitzaile berari ematea. Tarteka zure biltegiratzeko gailu propioan segurtasun-kopiak egitea gomendatzen dizugu.