Euskal Hiria
2023-2024 ikasturteko Nafarroako eskola-egutegia: data ofizialak
3 minIruñeko eta Nafarroako gainerako lekuetako milaka haurrek prest dituzte jada bizkar-zorroak eskolara itzultzeko 2023-2024 ikasturterako ezarritako eskola-egunetan.
Hiru Erregeen Mahaia da –Larra-Belagua mendigunean– Nafarroako punturik garaiena. Hala ere, penintsula iparraldeko beste leku batzuetan ikusten ditugun altuerak baino askoz txikiagoa da. Oso ongi adierazten du nafar Pirinioak zer diren; tradizio propioak eta ezaugarri paregabeak dituen paradisu naturala.
Mendikate ospetsuak altuera galtzen du Kantauri itsasora hurbildu ahala, eta Nafarroan erliebe askoz leunagoa eratzen du, mendeetan zehar nortasun propioa garatzea ahalbidetu diona. Ezagutzen al duzu? Hainbeste gauza egin daitezke hemen, non zaila baita guztiak bisita bakar batean egitea.
Guuken botak jantzi ditugu txoko horretara joateko eta nafar Pirinioetan zer ikusi eta zer egin kontatzeko. Adi! Bertako ibar guztiak, Iratiko oihana eta postaletan agertzeko moduko herri bat baino izango ditugu aipagai!
Ekialdetik mendebaldera goaz. Erreferentziatzat Pirinioen mendebaldeko muturra hartuko dugu eta euskal-kantabriar sistemaren erliebera –leunagoa– iritsiko gara. Imajinatuko duzunez, nafar Pirinioetako ibarrak mendien artean zabaltzen dira, Frantziako mugarekiko perpendikularrean.
Pirinioen aurretik, altuera txikiagoko beste mendikate batzuk daude: Pirinioaurreko mendilerroak. Jakina, haien artean ere ibarrak agertzen dira, eta, haien mugan, Irunberrirainoko eta Iruñerainoko sakanak hasten dira.
Hasieran esan bezala, nafar Pirinioetako mendirik altuena Larra-Belaguako mendigunea da. Bertan dago Hiru Erregeen Mahaia, 2.433 metrokoa. Baina badaude bisitatzeko oso interesgarriak diren beste gailur batzuk ere (goitik eta behetik). Handienetik txikienera:
Horietaz gain, badaude beste gailur txikiagoak, hala nola Arangoiti (1.356 m), Peña (1.069 m), Higa (1.295 m) eta Erreniega (1.037 m). Horiek guztiak Pirinioaurreko mendilerro hauetan daude: Leire, Izko, Erreniega, Alaitz eta Peña.
Eta mendebal muturraren bila abiatzen bagara, ezin ahaztu Larhun eta hortik Kantauri itsasorako bistak. Inguru hori guztia askoz ere leunagoa da, eta familientzat egokiagoa nafar Pirinioetako beste batzuk baino.
Hobeto esan, «zer ez ikusi» nafar Pirinioetan. Honelako bost artikulu idatzita ere, aipatu gabe utziko genuke Nafarroaren iparraldeak gordetzen duen guztia. Baina, optimizatzeko helburua dugunez, hemen duzu zerrenda bat eskualde horretan derrigor bisitatu beharrekoarekin.
Belaguako harana Erronkari ibarreko txokorik preziatuenetako bat da, eta ez du gutxiago merezi. Historiaurretik bizi izan dira gizakiak han; horren erakusgarri da Arrako trikuharria, eta, haren ondoan, babesle gisa, Arrako Andre Mariaren ermita.
Ehunka animalia- eta landare-espezie, paisaia harrigarriak, giro exotikoa; Iratiko oihana ikuskizun naturala da. Bertara, Otsagabitik eta Orbaitzetatik irits daiteke. Atariko ederra da handik ekialderantz altxatuz doan mendi-mendian sartzeko.
1987az geroztik erreserba naturala eta Europako hegazti harraparientzako azken paradisuetako bat. Irunberriko arroila Zaraitzu eta Irati ibaiek zuzenean harrian zulatutako igarobidea da. Egin ezazu trenbide zaharraren antzinako bidea, eta, 6 kilometro ahaztezinen ondoren, begira iezaiozu Deabruaren zubiari, frantsesek Independentzia Gerran suntsitua.
Ez dago alderdirik menditsuenean, baina merezi du Iruñetik Zaraitzu ibarrerako bidean hemendik igarotzea.
Irunberrikoaz esandakoa esan genezake horretaz ere. Natur Erreserba eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu hori ez dago Pirinioetako eskualdean, baina iparralderago dauden haran handien hasiera modukoa da. Derrigorrez ikusi beharrekoa da Iruñetik Zaraitzurako bidean.
Orbaitzetakoak ez bezala –nafar Pirinioetako beste fabrika handia–, Eugiko arma-fabrikak ez zuen suspertzea lortu XVIII. mendearen amaieran Frantziako Iraultzaren ondorioz itxi ondoren. Kintoko basoan ehunka pertsona bizi izan ziren, eta, gaur egun, nahitaez egin beharreko bisita da.
Eta aurrekoarekin lotua... ezin dituzu galdu Kintoko basoko paisaietan zehar doazen bidexkak. Pagadi hori Europako garrantzitsuenetako bat da, eta eskualdeko Erdi Aroko errege-erreginekin lotutako iragana du. Ez galdu Eugiko urtegia, ez eta, aurrerago, Muskerraren Begiratokia ere.
Kontinente osoko paisaia karstikorik ikusgarrienetako baten aurrean zaude. Larra-Belaguako begiratokia Izabatik 20 kilometro baino gutxiagora dago. Izen bereko haran osoa ikus daiteke bertako Yeguacerosko kuarteletik begiratuta. Gozatu Aztaparretako eta Larrako Erreserba Integralez.
Frantziako Tourra bi aldiz pasatu da bertatik, horretarako egokia baitzen. Larraineko mendatea da, Orhi tontorrarekin batera, nafar Pirinioetako altuena, eta txirrindularitza maite dutenentzat zailenetakoa, inklinazio handia baitu. 1.573 metroko altuera du. Handik ageri diren bistak direla eta, goraino igotzea gomendatzen dizugu. Hori bai, adi errepidearekin.
Auñamendiren eta Larra-Belaguaren ikuspegi harrigarriak ez ezik, munduko tradiziorik berezienetako baten agertokia ere bada. Mugaren inguruan biltzen dira urtero Baretous ibarreko herritarrak eta Izabakoak XIV. mendean hasitako hiru behien zerga oroitzeko.
Negua bada, ezin dituzu galdu Abodiko Eski Nordikoko Zentroko 25 kilometro baino gehiagoko pistak (mendateraino kateekin joanda). Urtearen gainerakoan, ezin dituzu galdu Pikatuko begiratokitik ageri diren Iratiko oihanaren ikuspegiak. Joateko, Larrainetik Frantziara doan errepidea hartu behar da.
Santa Maria Kolegio Eliza, San Agustin kapera, Ama Birjinaren iturria, liburutegi/museoa, Sancti Spiritus kapera edo Karlomagnoren zuloa: gauza asko ikus daitezke Orreagan, Donejakue bidea egiten ari nahiz ez. Mendeetako historia duen paradisua da, natura zirraragarriaren erdian.
Nafar Pirinioetan nahitaez ezagutu beharreko lekua da Izaba. Horixe izan daiteke Belabartze ur-jauzirantz joateko abiapuntua. Izen bereko haranaren oinetan, Erronkari ibarra zaindari duzula, 9 kilometro inguru egingo dituzu hain ederra den barruti horretara iristeko. Eta, bide batez, XVI. mendeko zubi erromaniko baten bistak gozatuko dituzu.
Nafar Pirinioetan era askotako kirolak praktikatu daitezke: mendi-ibilaldiak, eskalada, parapentean hegan egitea, espeleologia... Baina bakarra hautatu beharko bagenu, arroila-jaitsiera esango genuke. Eta Luzaideko arroilaren kasuan, familia osoarentzako aukera paregabea da. Orreagatik kilometro gutxi batzuetara gaude, mugatik hurbil.
Larraine aukeratu baduzu, jakin ezazu hortik Orhi mendiaren gailurreraino joan zaitezkeela, eta benetan merezi du! Begiratoki ezin hobea da Midi d 'Ossauz gozatzeko, eta, eguraldiak horretarako aukera ematen badizu, baita Moncayoz ere. Kantauri itsasotik hasita 2.000 metro baino gehiagoko altuera duen lehenengo mendian zaude.
Nafar Pirinioetan gauza asko daude ikusteko, baina esandako guztiekin baduzu hasteko eta gehiagorako. Gomendatzen dizugu haran bakarra hautatzea, eta, hurrengora igaro aurretik, eskaintzen dizun guztiari etekina ateratzea.
Nondik hasi? Artikuluan zehar Izaba eta Orreagaren moduko txokoak aipatu ditugu. Aldiz, nafar Pirinioetan badaude beste herri eder asko, alde batera ezin utzizkoak, bai jateko, bai atseden hartzeko, edo, besterik gabe, bisitatzeko.
Hemen duzu gure ustez inguru horretan nahitaezkoak direnen zerrenda. Hori bai, aurreratzen dizugu eskualde horretan mendian sartuta ikusten duzun edozein herri polita izango dela.
Orografia eta errepide mota direla eta, nafar Pirinioetara iristeko modurik hoberena autoa izango da beti. Horrek askatasuna emango dizu naturaz gozatzeko eta nahi dituzun herriak ikusteko, ordutegien eta maiztasunen mende ibili gabe. Baina zer puntu hartuko dugu erreferentzia gisa?
Ez da erraza: interesgarriak iruditzen zaizkigu Baztan ibarra mendebaldean, Orreaga iparraldean eta Zaraitzu eta Erronkari ibarrak ekialdean. Horregatik, bizi zaren Euskal Herriko hiriburuaren arabera hautatzea gomendatzen dizugu. Eta bai, mendialdea baino askoz ere eremu handiagoa hartzen dugu.
Aukerarik hoberena AP-8tik Irunera joatea da, eta handik, N-121-A hartzea Doneztebe aldera jotzeko. Ibilbide horri esker Lesaka eta inguruko herriak ezagutuko dituzu, baita Baztan ibarra ere, eta, horren ondoren, ekialdera jarraituko duzun erabakiko duzu.
Jomugak Irurtzun izan behar du. Izan ere, mendebaldetik abiatuta aukera zabalagoa da, errepideek lehenik hegoaldera joanaraziko baitzaituzte (Gasteizetik). Eta Irurtzundik A-15arekin lotura egin daiteke Iruñera joateko. Hiriburua da nafar Pirinioetako alderdi guztietara joateko oinarririk hoberena.
A1, A10 eta AP-15 hartu, Iruñera ordubete baino gehixeagoan iristeko. Beharrezkoa da hiriburura iristea, handik nafar Pirinioen alderdi guztiak eskura izateko. Kokapena dela medio, Gasteiz da abiapunturik hoberena alderdi hori ezagutzeko.
Honaino heldu gara! Nafar Pirinioak milaka gauza ditu ikusteko eta probatzeko, baina zeuk egin dezazun bultzatzen zaitugu, kuadrillarekin batera, motxila on batez hornitua. Ez ahaztu zure Guuk tarifa hartzeaz, mendian gida zaitzan.