icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

WhatsApp Business: nola lagundu diezaiokeen zure negozioari

10 Febrero 2022 13:57
ilustrazioa-gizona-mugikorra-erabiltzen

Seguruenik ez duzu imajinatuko zure bizitza WhatsAppik gabe, baina ba al zenekien 2018tik badela WhatsApp Business? Modalitate hau negozio txiki zein ertainek bezeroekin erraz konektatzeko pentsatuta dago.

Enpresentzako WhatsApp aplikazioa doakoa da, eta Android eta iOs sistemetan erabil daiteke. Guuk Negozioak adarrean ditugun tarifek ahalbidetzen dute enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek konektatzeko aukerak izatea eta digitalizazio-proiektuak sustatzea.

WhatsApp Business kontuari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholkuak

Whatsapp Business-ek prestazio asko eskaintzen ditu kontu pertsonalei dagokienez. Zure negoziorako erabilgarrienak zein diren azalduko dizugu.

mano de un hombre utilizando WhastApp con el móvil

Erabili absentzia-erantzun automatikoak.

WhatsAppen enpresa-kontuen funtzionaltasun hori oraindik ezagutzen ez baduzu, esango dizugu erabilgarrienetakoa dela. Behin zure enpresaren arreta-ordutegia konfiguratuta, erabiltzaile batek ordutegitik kanpo idazten dizun bakoitzean mezu automatiko bat jasoko du, arreta-ordutegia zein den jakinaraziko diona. Mezu horiek oso konfiguraerrazak dira, eta erabiltzaileen artean pertzepzio hobea sortzen dute, besterik gabe ikusita bezala uzten baditugu baino.

Ongietorriko mezu automatikoak

Mezu estandarizatu bat sor dezakegu, bezero batek lehen aldiz idazten digunean automatikoki bidaliko dena, edo harekin 14 egunez baino gehiagoz elkarrekintzarik izan ez eta hark idazten digunean. Karaktereen muga 200ekoa da, eta emotikonoak gehi ditzakegu.

Produktuen katalogoa

Zalantzarik gabe, WhatsApp Business-en abantailetatik gehien gustatzen zaizkigunetako bat. Bai onlineko denda bat baduzu, bai modu fisikoan bakarrik saltzen baduzu, aukera honek ikusgaitasun handia emango dizu erabiltzaileen artean. Oso erraza da konfiguratzen; izan ere, produktuaren argazki bat , deskribapen bat eta zure onlineko dendarako edo webgunerako esteka bat besterik ez duzu jarri behar. Produktuaren prezioa jartzeko aukera ere badago –ez da nahitaezkoa–, baita beherapena ere, halakorik badu.

Bezeroen segmentazioa WhatsAppeko hedapen-zerrenden bidez

Segmentazio-zerrendak enpresen komunikazio komertzialen aliatu handiak dira, zalantzarik gabe. Zerrendako 256 pertsonako muga dute, eta aldi berean mezu edo multimedia-fitxategi bat hainbat kontakturi bidaltzeko aukera ematen dute. WhatsAppeko talde gorrotagarriekin dagoen aldea da mezu horiek banaka agertuko zaizkiola segmentazio horretara gehitutako pertsona bakoitzari. Erabiltzaileren batek erantzuten badu, erantzuna zuk besterik ez duzu ikusiko, komunikazioa bi norabidekoa baita, taldeetan ez bezala.

Garrantzitsua da jakitea zerrenda horretako kontaktu guztiek zure telefonoa agendan gordeta eduki behar dutela, bestela ez baitute mezurik jasoko.

Nola instalatu WhatsApp Business

Zure profil komertziala konfiguratuta daukazula, eta zure arreta-ordutegia, helbide fisikoa eta webgunea gehitu ondoren, «enpresa-doikuntzak» atalera joan behar duzu WhatsAppek enpresa-kontuen eskura jartzen dituen aukera horiek guztiak konfiguratzeko: erantzun automatikoak, absentzia-mezuak eta produktuen katalogoak, besteak beste. Baina gogoratu: dagoeneko WhatsAppeko kontu pertsonal bat baduzu, zure kontaktu guztien babeskopia bat egin behar duzu, enpresa-kontu batera migratzean gal ez ditzazun.

Mezularitza-aplikazio hau gure ezinbesteko aplikazioetako bat bihurtu da; horregatik, ahalik eta etekinik handiena atera nahi badiozu, irakurri artikulu hau WhatsApp-e azken berritasunei buruz ikasteko. Izan ere, Guuk-en badakigu zein garrantzitsua den konektatuta egotea.

Erlazionatutako berriak