icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Twitch-en nagusi diren streamer-ak edo eduki sortzaileak

17 Junio 2021 10:39
mutikoa-mugikorra-internet

Halaxe da. Streamerrak gure etxeetan sartu dira. Hitz bat ere agertu da hori ulertzen ez duena sarkasmoz kalifikatzeko: 'boomer', baby boomer belaunaldiari dagokiona. Boomerra al zara? Ez kezkatu. Guuk-ek aurkeztuko dizkizu Twitchen sekulako arrakasta lortu duten hemengo streamerrak.

Besteak beste, 'Twitch', 'streamer' eta 'Fortnite' hitzek bete dituzte egun hauetan informazio- eta entretenimendu-atari nagusiak. Izan ere, ezin da ukatu streamerren garaian bizi garela, bideo-jokoetan jokatzen duten bitartean beren burua filmatu eta jokaldiak plataforma berean konektatuta dauden beste erabiltzaile batzuekin komentatzen dituzten influnecer berrien garaian alegia. Streamerren hedapen-kanal nagusiak Twitch, YouTube eta Facebook Gaming dira. Nolanahi ere, gamer gehienek Twitch hautatzen dute.

Streamer bakoitzak bere kanala du edukiak zabaltzeko, eta gainerako erabiltzaileak interakzioan jardun daitezke harekin partidetan edo zuzeneko emisioetan. Twitchen elkarrizketa-programak eta podcastak, musika-kanalak, arte eszenikoak eta umorea, kirol-transmisioak... aurkituko dituzu.

Pertsona askoren aisialdirako aukera eta beste gutxi batzuen bizi-aukera bihurtu da gaminga. Ba al dakizu Twitchen une honetan boladan dauden streamer euskaldunak zein diren?

Guuk-en, Twitcheko askotariko kanalen #madeinbasque aukera bat egin dugu zuretzat.

gizona-ordenagailua-editatzen.j

Ibai Llanos

Streamerretan ezagunena Ez dago Ibai Llanosi buruz hitz egiten entzun ez duen inor. Ibai izen hutsez ezaguna den bilbotarra entzutetsua da nazioartean, e-sport-en sektorean; besteak beste, League of Legends joko ezagunean esatari-lanak egiteagatik egin da ezagun.

Deustuar karismatikoak Espainiako Ligako partidetan esatariarena eginez irabazi zuen ospea. Eta, gaur egun, jarraitzaile gehien dituzten streamerretako bat da, eta noizbait gainditu izan du Auronplay ezaguna ere. Gaur egun, haren Twitcheko kanalak 5,8 milioi jarraitzaile ditu.

Ander Cortés

Gure lagun eta egin berri den #euskalesportstxapelketa-ko kolaboratzaile Ander Cortés Euskadiko streamer ezagunenetako bat da. Kazetaritza ikasi zuen, baina, League of Legends bideo-jokoarekiko zaletasunak bultzaturik, caster-casting batera aurkeztu zen Ibairekin batera, eta biak hautatu zituzten.

Gaur egun, G2 taldearentzako edukia sortzen du, Ibai, Reven eta Barbe-rekin batera, eta 348.211 jarraitzaile ditu Twicheko kanalean. Harrapazan/k!

Ainhoa (Nebukai) Azkue

Gizonezkoak nagusi diren mundu honetan, Ainhoa Azkue euskal streamer ezagunenetako bat da. Izan ere, Ainhoak 12.295 jarraitzaile ditu Twitchen.

EiTBko Baserria programako lehiakide izan den errenteriarra #3000Twitz kanpainaren bultzatzaile aktiboa da. Kanpaina horren bidez euskara sustatu nahi dute Interneten, eta streamingeko plataforman hizkuntza ofizial bilaka dadin bultzatu.

Gonsabellla

Isabella Gonzálezek bi urte baino gutxiago daramatza edukia sortzen, eta euskal streamer garrantzitsuenetako bat bihurtu da jada. Elkarrizketaren batean esan duenez, bilbotarrak lana utzi zuen iaz, Twitcheko bere kanalerako edukia sortzen jardun osoz aritzeko.

Gaur egun, Gonsabellak milioi-erdi jarraitzaile baino gehiago ditu, 501.396 laguneko komunitatera iritsi baita. Kopuru hori izugarri handitzen da YouTube, Instagram, Twitter eta TikTok-en dituen profilak kontuan hartzen baditugu.

Erlazionatutako berriak