icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

TBko nobedadeak Guuk-en: kanal gehiago, kosturik gabe

01 Abril 2025 14:11
TBko nobedadeak Guuk-en: kanal gehiago, kosturik gabe

Guuk-en zu zara garrantzitsuena, eta, horregatik, onena eskaini nahi dizugu. Gure zerbitzuen maila hobetu badezakegu, eta prezioa igo gabe gainera, hobetu egingo dugu, eta lehena izango zara abantaila guztiez gozatzen.

Eta badakigunez esatea egitea baino errazagoa dela , bizkor ibili eta kanal berriak gehitu dizkiogu gure TB-katalogoari.

5 kanal berri gustu guztietarako, aparteko kosturik gabe

5 kanal berri gustu guztietarako, aparteko kosturik gabe

Ziur aski jakingo duzu, baina, badaezpada ere, gogoraraziko dizugu. Guuk-en telebista-zerbitzu bat dugu, eta, 6 € gehiago bakarrik ordainduta, zure zuntz-konexioaz gain telesail, film, dokumental eta reality onenak ikusiko dituzu.

Baina hori ez da dena, azken asteko edukiak nahi duzunean ikusteko funtzioa eta hodeian grabatzeko aukera era badu eta. Etengabe hobetzea eta ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea gustatzen zaigu hemen.

Hori dela eta, 5 kanal berri gehitu ditugu Guuk-en, zinema, telesailak eta kirolak ardatz dituztenak. Katalogoko fitxaketa berriak Runtime Clásicos, Runtime Romance, Runtime Crimen, Top Barça eta Surf Channel dira. Bakoitzari buruzko informazio gehiago emango dizugu, ondo ezagut ditzazun.

3 zinema- eta telesail-kanal berri

Telesailzale eta bereziki zinemazale guztientzat 3 kanal berri dakarzkigu. Martxoaren 17tik aurrera egongo dira ikusgai.

Runtime Clásicos

Zinemazaleentzat topagune aparta da hau, bereziki klasikoak maite dituztenentzat.

Bere edukien artean daude Eisensteinen Potemkin korazatua, zinemaren historian mugarri izan zena, Con las horas contadas, El rostro impenetrable, Ha nacido una estrella, El fantasma de la ópera eta askoz gehiago

Dialeko 58an izango duzu, martxoaren 17tik aurrera.

Runtime Romance

Runtime Romancek maitasunarekin lotutako eduki guztiak eskaintzen ditu, hori baita bere eskaintza osoaren protagonista.

Kanal honetan, eduki hauek eta gehiago ikus ditzakezu: Diferencias irreconciliables, Un amor loco de atar, Cariño, cuánto te odio, Para toda la vida, Mensaje de amor en una botella, El que caminaba solo, El maquinista eta Ficción.

Martxoaren 17tik aurrera, dialeko 63an.

Runtime Crimen

Krimena maite dutenentzat, intrigaz eta misterioz betetako polizia-istorioz eta ikerketez betetako kanal hau dakargu.

Runtime Crimen kanalean hauek ikusi ahal izango dituzu, adibidez: Fría como un diamante, Sleepwalkers who kill, My social Network Satlker, El código del asesino, Tierra de Rufianes, Infiltrados eta La promesa.

Dialeko 64an izango duzu, martxoaren 17tik aurrera.

2 kirol-kanal berri

Eta hori ez da dena, ez baititugu ahaztu kirolzaleak; izugarri gustatuko zaizkizuen bi kanal berrirekin mimatu nahi zaituztegu. Top Barça eta Surf Channel eskuragarri izango dira martxotik aurrera.

Top Barça

Top Barça FC Barcelonaren edukirik onenak eskaintzen dituen etengabeko emisioko kanala da. Barça Studios-ek ekoitzitako kirol-egunerokoa eta telesail eta dokumental esklusiboak ikusi ahal izango dituzu.

Aurrez grabatutako gizonezkoen eta emakumezkoen futbol-partidak ikusi nahi badituzu, edo Barça Atlètic eta beheko kategorienak, kanal hau zuretzat da.

Martxoaren 24tik aurrera izango duzu ikusgai, dialeko 98an.

Surf Channel (martxoak 3)

Surf Channel Espainiako lehen surf-kanal tematikoa da. Hartan, surfaren munduarekin zerikusia duten mota guztietako programak aurkituko dituzu.

Surf Channeleko edukien artean, Slide in the Clip, Flash Surfing eta Conexión Surfing aurkituko dituzu.

Dialeko 102an izango duzu, martxoaren 3tik aurrera.

Guuk-ek eskaintzen dizun telebistan nobedade horiez guztiez gozatuko duzula espero dugu. Eta gogoan izan Guuk-en telebistako kanal eta dial guztiak gure webgunean ikus ditzakezula.

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Zure taldearen aktualitate guztia zure mugikorrean

1 min

Zure taldeari buruzko nobedadeen berri jasotzeko aplikazio mugikorra da KirolApp. Streamingak ikusi ahal izango dituzu, edo azken albisteen berri izan. nLeada: KirolApp aurkeztera gatoz! Nobedade guztien eta bazkide izatearen abantaila guztien berri izateko edo, besterik gabe, egunez egun gertatzen denaren berri izateko mugikorrerako aplikazioa. n