Zer da phisinga? Sarean iruzurrak saihesteko aholkuak
19 Enero 2022 14:03
Ziurrenik behin edo behin saiatuko ziren zure txartel-zenbakia edo banku-datuak lortzen sare sozialen edo mezu elektronikoen bidez. Izan ere, phisinga iruzur ohikoenetariko bat da gaur egun. Inoren datu pertsonalak lortu eta Interneten haren identitatea ordeztuz delituak egitean datza. Hori dela eta, kontuz ibili behar da zibersegurtasunarekin eta sarean iruzurrak saihesteko aholkuak jarraitu behar dira.
Zibereraso-moten artean errazenetariko bat da eraso berri hori, baina arriskutsu eta eraginkorrenetariko bat ere bai, ez baita behar informatika-ezagutza aurreraturik. Hori dela eta, garrantzitsua da zibersegurtasunari buruz zerbait jakitea.
Phising-zibererasoak saihesteko gomendioak
Nola saihestu phising-erasoak edo Interneten inork zure identitatea ordeztea? Zure kontuak seguruagoak bilakatzeko aholku batzuk emango dizkizugu.
Egiaztatu web eta atari ofizialetan nabigatzen ari zarela
Web ofizialen erreplika edo kopiak sortzean oinarritzen dira phising-kasu ezagunenetariko batzuk (inoren identitate digitala ordeztea). Zure datuak atari horietan sar ditzazun nahi dute, erasotzaileek datu horietara irispidea izateko. Garrantzitsua da web ofizial batean zaudela egiaztatzea: helbide-barran https jarri behar du web-helbidearen aurretik, eta giltzarrapoaren segurtasun-ikonoa eduki behar du.
Kontuz iruzurrezko mezuekin
Ohikoa da, halaber, enpresa bateko langileren baten identitatea ordeztuta iruzurrezko mezuak bidaltzea, sari edo opariren bat amu gisa erabilita. Erne! Iruzur egiten saiatuko dira. Beste batzuetan, mehatxu bat izan daiteke amua: datuak eguneratzeko eskatuko zaizu, bestela kontua galduko duzula esanez. Mezu elektronikoez gainera, SMSak ere jaso ditzakezu iruzur horiekin.
Aztertu zure banku-kontuak aldian behin
Gaur egun guztiok dugu mugikorrean gure bankuko aplikazioa; bada, gure banku-kontuak aldian behin aztertzea da eraso horietaz jabetzeko modu eraginkorrenetariko bat. Hala, jakingo dugu gure kontuetatik ordainketa susmagarri edo ezezagunik egin den.
Banku-estekak posta elektronikoan
Beste ohiko phising-teknika bat da banku-atari batera daraman esteka bat jartzea mezu elektroniko batean. Mezu horiek zure bankuak bidaltzen dituen mezuen antzekoak izaten dira diseinuari dagokionez, eta zenbait datu pribatu eskatzen dituzte.
Bankuek, ordea, inoiz ez dituzte eskatzen datu pertsonalak eta banku-datuak Internet bidez, eta, horrenbestez, atari horiek saihestu behar dira.
Gaur egun, hiperkonektatuta bizi gara, eta ezin konta ahala pasahitz eta sarbide ditugu posta elektronikora, newsletterretara, sare sozialetara, banku-atarietara eta aldizkarietako harpidetzetara. Identifikazio digitalerako eredu berriak garatzen ari dira administrazio publikoak, identitate-ordezkapeneko delitu horiek saihesteko eta erabiltzaileen zibersegurtasuna bermatzeko.
Phisingaz gainera, beste zibereraso batzuk ere ohikoak dira ekosistema digitalean. Ongi etorriko zaizu Interneten zure datuak babesteko aholkuak irakurtzea, seguruago nabigatuko baituzu.
El phising es uno de los fraudes más habituales hoy en día y consiste en tratar de conseguir datos personales para delitos de suplantación de identidad en internet.
A día de hoy, todos sabemos que los datos e información personal tienen un gran valor en la red. Mantener nuestros datos e información personal de manera segura es algo fundamental.