Euskal Hiria
Mungiako jaiak 2024: zer ikusi, zer egin eta kontzertu-zerrenda
5 minAurtengo jaiak txupinazoarekin hasiko dira, eta momentu ikonikoak izango ditugu Manel Fuentesekin edo Zetak taldearekin.
Euskadin, herrietako jaiak egun seinalatu hutsak baino gehiago dira egutegian. Une horietan bizi eta sentitzen ditugu gure tradizioen, doinuaren eta pozaren benetako muina. Euskadiko bazter guztietan, handienetik txikienera, aparteko ukitu bereizgarria izaten dute gure ospakizunek.
Mungiako San Pedro Jaiak ere ez dira salbuespena. Uztarturik izaten dira kultura-ekitaldiak, kontzertuak eta komunitatearen partaidetza, eta Mungiako Jaiak aurten ere elkargune izango dira, ederki asko gozatzeko eta ospatzeko gure kuadrillekin eta txikienekin.
Mungia prest dago 2024ko San Pedro jaiak bete-betean ospatzeko, hasi ekainaren 28an eta uztailaren 7ra arte. San Pedro Jaiak ekainaren 28an hasiko dira, txupinazo hunkigarriarekin.
Jai-giroari ekiteko, kalejira tradizionala izango da txosna-barrutian: Gure Ametsa Txistulari Taldea, erraldoiak, dultzaineroak, Mungiako kuadrillak eta Marijata, baita euskal mitologiako pertsonaiak ere, hala nola Galtzagorri, Basajaun, Tartalo, Maritxu Teiletako eta Mari Domingi.
Aurten, Bentades Ikastetxeak irakurriko du pregoia, ehun urte bete dituela aprobetxaturik. Txupinazoa, berriz, Ismederren musika-doinuek alaituko dute. Jaietan, erraldoiek alaituko dituzte Mungiako kaleak, baina baita dultzaineroek eta Kolpez Blai fanfarreak ere. Eta hori guztia hainbeste esperotako kontzertuak hasi baino lehen.
Foruen plazan, Manel Fuentes and The Spring's Team taldeak omenaldia egingo diote Bruce Springsteen abeslariari. Txosna-barrutian, Muxutruk Erromeria Taldeak dantzan jarriko gaitu, eta DJ Kris, berriz, Matxin plaza animatzen arituko da.
Zalantzarik gabe, Mungiak alaitasun- eta ospakizun-egunak izango ditu, eta tradizioa eta musika izango dira protagonista nagusi. Goza ditzagun, beraz, San Pedro Jaiak!
Aurtengo San Pedro Jaietan, adin eta publiko guztietarako jarduerak antolatu dituzte Mungia aldean: erraldoiak eta buruhandiak, dantzak eta makina bat kontzertu.
Ekainaren 29a, San Pedro eguna, kalejira eder batekin hasten da: erraldoiak, dultzaineroak eta Gure Ametsa Txistulari Taldea. Txikiek, berriz, plan bikaina dute Torrebillela haur-parkean eta Txu-Txu trenean.
Eta, beti bezala, ezin falta meza nagusia, zeinean J.M. Arregi Abesbatzak parte hartuko baitu, ezta ohorezko aurreskua ere, Amilotx Dantza Taldearekin eta Udal Musika eta Dantza Eskolarekin. Jarraian, bertsolariak izango dira Andra Marin: Iruri Altzerreka, Mikel Goiriena, Miren Artetxe eta Xabi Paya.
Arratsalde-partean, berriz, profesionalen arteko esku-pilota izango da, sekulako ikuskizuna, beti bezala. Horretaz gainera, kuadrillen proba bat izango da txosna-barrutian, eta DJ Pako & Urko arituko dira musika jartzen, Torrebillelako parkean bazterrak dantzan jartzeko.
Txikuri fanfarreak eta México en el Corazón mariatxi-taldeak musika eta poza ekarriko dituzte kaleetara. Jarraian, mariatxi-taldeak kontzertu bat emango du Foruen plazan.
Txosna-barrutian, Larrain Dantza tradizionala egingo dute, eta bertako Lhore Blues Band taldeak kontzertua emango du, La Furia eta Tribade taldeen emanaldiaren aurretik. Eta, San Pedro eguna amaitzeko, Vulcano etxearen su artifizialak eta UT! & lagunak taldearen kontzertua izango ditugu Matxin plazan. Kale egin gabe, kalean ibiltzeko eguna!
Ekainaren 30ean, San Pedrotxu ospakizunaz gainera, Baserritarraren Egun tradizionala izaten da. Miren eta Roberto Etxebarriaren trikiti-doinuek alaitzen dute ekitaldi hori, baita Mungiako Gure Ametsa Txistulari Taldeak ere.
Artisautza, nekazaritzako elikadura-produktuak, eta onddo- eta perretxiko-dastatzea izango dira goiz-partean. Horretaz gainera, Bizkaiko Betizu Txapelketa ere izaten da, ekitaldi nabarmena, inondik ere.
Arratsalde-partean ere ez da faltako jai-girorik: Mus Txapelketa, eta kontzertua Alaiak Mungialdeko Soinulari Elkartearekin, Gure Ametsa Txistulari Taldearekin eta J.M. Arregi Abesbatzarekin. Eguna bikain amaitzeko, Euskal Herri Dantzari ikuskizuna izango dugu Amilotx Dantza Taldearekin Matxin plazan.
Uztailaren 4an, jai-programa 15:00etan hasiko da, Mungia Saskibaloi Taldeak antolatutako Tortilla Txapelketarekin, Joxe Mendizabal Erromeriak alaiturik.
Jarraian, Bingo Musikala izango dugu txosna-barrutian, barre-algara artean entreteniturik ibiltzeko. Eguna ezin hobeto amaitzeko, Berakatz Taldearen musika izango da.
Uztailaren 5ean, txosna-barrutian jarraituko du jaiak eguerdi-partean, hainbeste esperotako Gazte Bazkariarekin. Bien bitartean, txikiek kale-antzerkiaz gozatu ahal izango dute Matxin plazan: Ulterior Bidaia antzeztuko dute, esperientzia magikoa familia osoarentzat.
Horretaz gainera, Gorabide Alkarteak antolatutako Al son del color erakusketa eta antzezlana inauguratuko da Torrebillelan. Nahitaez ikusi beharreko kultura-jarduera. Jarraian, musika eta kontzertuak izango dira berriro ere protagonista: Zetak Foruen plazan, eta Eire eta DJ Blessive txosna-barrutian, eguna energia eta erritmo onarekin amaitzeko.
Uztailaren 6a Helduen Eguna izango da, eta gure adinekoak omentzeko jardueraz beteriko programa bat dago antolatuta.
Egunari ekiteko, Beteranoen Saskibaloi Txapelketa jokatuko da, eta, ondoren, Magia Mundiala magia-ikuskizuna eskainiko du Eleder Magoak. Ondoren, meza tradizionala izango da Andra Marin eta San Pedro elizan, gogoetarako eta komunitaterako une bat.
Musika ere ez da faltako, eta, horretarako, Rumbo Tijuana taldea arituko da Foruen plazan, adinekoentzako senidetasun-bazkariaren aurretik. Musika-doinuek alaituko dute bazkari-garaia: Eingo Taldea-Kantan ta Dantzan Erromeria arituko da jai-giro goxoa sortzen.
Arratsalde-partean, kirol-probak izango dira, jarduerekin jarraitzeko: 3 vs 3 Saskibaloi Txapelketa eta brile proba izango dira txosna-barrutian. Izango da betarik dantzarako ere, eta Mungiako Slow Areto Dantzen Alkarteak emanaldi bat eskainiko du Matxin plazan.
Bien bitartean, bertsolariak ere arituko dira: Iratxe Ibarra, Jone Larrinaga eta Koldo Gezuraga ibiliko dira Mungiako kaleetan, beren talentua txoko guztietan zabaltzen.
Kale-musika ere izango da Musika Kalean ekimenari esker, eta Zubiazpian, Peligrosos Band, Goiatz Dutto eta Belarri Fuckers Taldea arituko dira.
22:30etik aurrera, Kuttune taldearen kontzertua izango da Matxin plazan, bai eta bertako Mizz Helio taldea ere, txosna-barrutian. Eguna amaitzeko, Mafalda taldearen eta DJ Alexen musika-doinuak, Foruen plazan eta txosna-barrutian, hurrenez hurren.
Aurtengo jaiak uztailaren 7an amaituko dira, eta Sukalki Egun tradizionala izango da, Euskadiko Sukalki Txapelketarekin. Larramendi Ikastolak antolaturiko jai hori alaitzen arituko dira Mungiako Gure Ametsa Txistulari Taldea, Miren eta Roberto Etxeberria trikitilariak, eta Txikuri fanfarrea.
22:00etan, Lorratz taldeak erromeria eskainiko du Foruen plazan, eta gauerdian, azkenik, Marijatari agur esan eta zapiak erreko dira. Nahitaezko tradizioa, aurtengo jaiak emozioz eta festa-giroz beterik amaitzeko.
Mungia aldera joaten direnek musikaz, tradizioz eta dibertsioz beteriko programazioa izango dute, eta kontzertu hunkigarriak ikusi ahalko dituzte toki enblematikoetan, Foruen plazan eta txosna-barrutian, kasu.
Gainera, beti konektatuta egon nahi dutenentzat, Guukek tarifarik onenak eta konexio fidagarria eskaintzen ditu, aurtengo jaietako une berezi guztiak partekatzeko. Ez egin kale, eta bizi San Pedro Jaien alaitasuna, Guuk alboan duzula!