Tecnología e Innovación
Latxa, es Latxa. Lana de oveja latxa, tejido con futuro
2 minA estas alturas no hace falta que te contemos que en Guuk somos muy de Oveja Latxa, todo un icono de nuestro territorio.
Ez zaitu harrituko Guuk-en ardi latxen aldekoak garela esateak, gure herriaren ikono dira eta. Ba al zenekien milioi bat ardi latx inguru dabiltzala gure zelai eta mendietan?
Bereziak eta paregabeak dira, eta gure herriaren historia eta paisaiaren parte dira. Artilearen ezaugarriengatik esaten zaie ardi latx, latz-latza delako. Hain zuzen ere, artile hori latza denez gero, ardiek hobeto jasaten dituzte euri hotza eta hezetasuna; izan ere, ez du ura atxikitzen, eta ardiak ziztuan lehortzen dira eta ez dute hotzik izaten. Hala ere, artile hori ingurumen-arazo suertatu zaie artzainei: ez du erabilerarik merkatuan, eta ezin da zaborretara bota. Gaur egun, zaila da horrelako artileari irteerarik ematea. Eta, harrigarria bada ere, ardi latxen artile guzti-guztia hondakin moduan kudeatzen da.
Orduan, zergatik ari gara hitz egiten ardi latxez? Bada, gure ikonoa izateaz gain, Artileshell proiektua aurkeztu nahi dizugulako. Ekonomia zirkularrean oinarritzen den Gipuzkoako Ternua enpresaren proiektu bat da, zeinean ardi latxen artilea berrerabiltzen baitute eta bero-ahalmen handiko isolatzaile natural bihurtzen, neguko jantzietarako.
Ternuak aukera bilakatu du hondakina (urtean, 2,5 milioi kilo artile), Latxa Artile deritzon ekonomia zirkularreko proiektu berezi baten bitartez. Hala, orain arte hondakin zena bero-ahalmen handiko isolatzaile natural bihurtu dute, neguko jantzi termikoetan erabiltzeko.
Lumekin edo material sintetikoekin bezala, Ternuak ardi latxen artilea darabil jaken barrualderako. Zuntz tekniko bat da, pisu txikiagoarekin isolamendu handia ematen duena. Formari eusten dio, zaintzen erraza da, usainekiko erresistentea da, eta, jakina, ekologikoa, % 100 berriztagarria eta biodegradagarria da.
Edonola ere, produktuaren aukerak frogatu nahi dira, kalitate handiko jaken isolatzaile termiko gisa berriz merkaturatzeko. Proiektuaren helburua da ardi latxen ustiategietako artileari balioa ematea, ingurumenari, ekonomiari eta kulturari erreparatuz.
Ternua euskal moda-enpresak bultzatu duen ekimen horretan, Muturbeltz elkarteak, Antzuolako Lamariako Azpikoa baserriak, eta Sarako Iletegia enpresak (Lapurdi) parte hartu dute. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren babesa izan dute.
Noiz estreinatu ahal izango dugu Artileshell jaka? Ardi latxen artile naturala proiektuaren izen bera duen ikono-jantzi batean erabili da. Dendetan eskuratu daiteke jada, Fall-Winter 2020/21 bildumaren barruan. Beraz, zeuk erabaki dezakezu noiz estreinatu.